Kadete eta Junior Mailetako lehenengo fasea asteburu honetan amaituko da.

KADETE NESKAK

Kadete Nesketan dena erabakita dago. LOINTEK GERNIKA izango da fase honetako txapelduna eta ZAST GAP ZKE eta URRATEGI BARNE DISEINUA dira zuzenean A2-ra jeitsiko diren bi taldeak. DINNTECO ARABA bere partetik 6º izango da eta A1-ean sartzeko Final 4a jolastuko du lurraldeko Federazioetatik igotzen direnen aurka.

Hala ere partidu oso interesgarriak egongo dira eta hauek bigarren fasea prestatzen hasteko balioko diete talde guztiei.

ASEVI ARASKI eta LA SALLE BILBAO-k irekiko dute jardunaldia. Bi taldeak bigarren fasean elkar ikusiko dute berriro A1-era sailkatu baitira.

URRATEGI BARNE DISEINUA-k deboraldiko lehen garaipena bilatuko du iada hurrengo astean pentsatzen ari den DINNTECO ARABA-ren aurka.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k ZAST GAP ZKE jasoko du Maialen Garicano jokalariaren itzuleran belauneko lesio luze bat eta gero.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA-k garaitu gabe bukatu nahi du lehenengo fasea ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA indartsuaren aurka irabaziz.

KADETE MUTILAK

Kadete Mutiletan ere dena erabakita dago BILBAO BASKET FUNDAZIOA-rekin lehenengo. Azken jardunaldi honetan azken sailkatua den KREAN OINTXE!-ren etxean jolastuko dute.

Arrasatekoak A2-ra jeitsi dira EFIK ISB-rekin batera, EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren etxean itxiko dutenak lehenengo fasea. Bi taldeak helburu oso ezberdinak dituzten denboraldiko bigarren zatian beraz, bi taldeentzako norgehiagoka oso baliogarria izango da.

ATLETICO SN SN izango da 6º sailkatua eta hurrengo astean A1-ean sartzeko Final 4a jolastuko du. Azken jardunaldi honetan bigarren geratu den aurkari sendoa edukiko dute aurrean, BASKONIA A.

Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko partidua jolastuko da. Seguraski neurketa parekatsuena izango da A1-ean egongo diren bi talde hauen artean. Sailkapenean 4º eta 5º daude eta nahiz eta bigarren fasera begira horrek berdin duen, bata bestearen gainetik gelditzen saiatuko dira orain.

JUNIOR NESKAK

Junior Nesketan OPTICA TROCONIZ ARABA izango da fase honetako txapeldun eta ZAST KURAYE ZKE-ren aurka jolastuko dute azkeneko partidua. Zarauztarrak A2-an egongo dira bigarren fasean beraz partidu honetan gauza ezbedinak probatzeko aukera eduki dezakete.

Beste neurketa guztiak oso interesgarri egongo dira 5º eta 6º postuak jokoan baitaude.

EUROMEX ARASKI-k bere esku dauke 5º postua etxean jolasten baitu LOINTEK GERNIKA-ren aurka eta irabaziz gero A1-ean egongo dira bigarren fasean. Galduz gero ere aukerak dauzka A1-ean sartzeko.

BARAKALDO BALONCESTO-k bere partetik irabaztea besterik ez dauka a1-ean sartzeko LOIOLA INDAUTXU 08-re aurka. Irabazten badute eta Gasteiztarrak galdu, 5º izango dira.

FUNDIBIDE ISB soilik 6º postuan geratu daiteke baina lehenengo EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren aurka irabazi beharra dauka eta besteen emaitzak itxaron.

Jardunaldi ikaragarria espero da maila honetan.

JUNIOR MUTILAK

Junior Mutiletan ere jardunaldi itzela espero da Nesketan bezala 5º eta 6º postuak airean baitaude.

Lehia interesgarriena AXA AMURRIO eta LOIOLA INDAUTXU 07-k edukiko dute. Bilbotarrak 4º daude baina galduz gero arazoetan sartu daitezkete Amurrioren eta Araberriren garaipenekin, berdinketa hirukoitza egongo baitzen hiruen artean.

ARABERRI BASKET CLUB-a 6º dago baina esan bezala, aukerekin daude 5º postuan sartzeko A1-era sailkatuz. Hala ere, partidu zaila edukiko dute aurrean EASO BASKET CROMOVA-ren etxean jolasten baitute.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA da aukerak dauzkan azkeneko taldea eta nahiz eta murritzak izan, lortzera joango dira. Horretarako partidu gogor batean BILBAO BASKET FUNDAZIOA garaitzen saiatuko dira.

Amaitzeko CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta BASKONIA A-ren arteko neurketa izango dugu, azken sailkatua lehenengoaren aurka hurrenez hurren.