Epaileen Euskal Batzordeak, Euskal Saskibaloi Federazioaren Berdintasun planean, Emakumezkoen Arbitraje Aholkulari Programa martxan jarri du.

Estamentu guztiei zuzendutako ekimen bat izango da, emakumezkoei zein gizonezkoei, online bidezko hitzaldi batzuen bidez egingo dena, Espainiako arbitrajean erreferente diren 3 epaileekin: Susana Gómez, Yasmina Alcaraz eta Esperanza Mendoza.

Hitzaldi hauek Otsailak 17an, Martxoak 17an eta Apirilak 14ean ospatuko dira, beti 20:00etan.

Programa honen irekitze ekintza Alicia Gomez Legorburu Euskal Saskibaloi Federazioko lehendakariordeak egingo du.

Izen-ematea arbitros@basketbasko.com posta elektronikora mezu bat bidaliz egin behar da, izen-abizenak eta hitzaldiaren esteka jasotzeko posta elektroniko bat adieraziz.

Animatu!!