Amaitu da Kadete eta Junior Mailetako lehenengo fasea.

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA lehenengo fasea garaitezin bukatu du ORDIZIA GORGA & TERE FISIOTERAPIA-ri 68-51 irabazi ostean. Gernikarrak bigarren zati bikaina egin zuten azkeneko garaipena gehituz lehenengo faseko txapeldun bezela. Ordiziarrak aldiz laugarren geratu dira.

ASEVI ARASKI eta LA SALLE BILBAO izan dira hirugarren eta bigarren sailkatuak hurrenez hurren beraien arteko lehia batekin itxiz lehenengo fasea. Oraingoan Gasteiztarrak finago egon ziren batez ere azken laurden itzel bati esker 54-38 irabaziz.

EASO IBAETA IRULEA BASKET izan da zuzenean A1-ean sartu den azkeneko taldea bosgarren geratuz eta 107-53ko garaipen batekin itxiz fasea hau ZAST GAP ZKE-ren aurka. Hasieratik gehiago izan ziren Donostiarrak Zarauztarrei partiduan sartzea utzi gabe. Azken hauek zazpigarren izan dira eta A2-an egongo dira.

Amaitzeko, URRATEGI BARNE DISEINUA eta DINNTECO ARABA-ren arteko neurketa jolastu zen Arabarren garaipenarekin 27-58. Hauek seigarren izan dira eta datorren asteburuan A1-era saikatzeko Final 4a jolastuko dute lurraldetako federazioetatik zuzenean igo direnen aurka. Azkoitiarrak aldiz denboraldiko lehenengo garaipena lortzen saiatuko dira bigarren fasean.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

Lehenengo faseko txapeldunak, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k, garaipenarekin itxi zuen fasea KREAN OINTXE!-ren aurka, 30-85. Orain burua Euskadiko Txapeldun izatean edukiko dute, Gipuzkoarrak Euskal Ligako plaza mantentzen saiatzen duten bitartean.

BASKONIA A bigarren sailkatuak ere garaipen sendoa lortu zuen ATLETICO SN SN-ren etxean 45-84. Gasteiztarrak Bilbotarrekin batera faborito dira Euskadiko Txapeldun izateko eta hortan egongo dira bigarren fasean. Donostiarrak bere partetik seigarren izan dira eta A1-eran sartzeko Final 4a jolastuko dute asteburu honetan.

TABIRAKO BAQUE eta BARAKALDO BALONCESTO-k jardunaldiko partidurik parekatsuena jolastu zuten 62-74ko garaipenarekin kanpokoentzako. Bi taldeak A1-ean egongo dira fase berrian eta biak faborito diren taldeak ustekabean harrapatzen saiatuko dira denboraldi amaierako Final 4ean sartuz.

Azkenik EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k 73-29 irabazi zuen EFIK ISB-en aurkako Gipuzkoar derbian. Donostiarrak une oro hobeak izan ziren eta hirugarren postua ziurtatzen dute. Azpeitiarrak aldiz zazpigarren izan dira.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

OPTICA TROCONIZ ARABA-k zabaldu zuen azken jardunaldia ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 75-36 irabaziz. Gasteiztarrak fase honetako txapeldunak zergatik izan diren erakutsi zuten lehenengo zati apartarekin. Zarauztarrak aldiz azkenak izan dira eta A2-an egongo dira.

FUNDIBIDE ISB-k seigarren postua lortu du EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ri 76-62 irabazteari esker eta A1-ean sartzeko aukerak mantendu ditu. Horretarako asteburuan jolastu behar den Final 4 irabazi beharrean dago. Donostiarrak ez zuten ezer jokoan eta gauza ezberdinak probatzen saiatu ziren.

BARAKALDO BALONCESTO izan da seigarren postutik zazpigarrenera jaitsi dena Azkoitiarren garaipenarekin eta beraien porrotarekin LOIOLA INDAUTXU 08 taldearen aurka, 61-63. Joel Miezaren neskak oso ondo hasi ziren baina pixkanaka husten joan ziren infartuzko amaiera batean.

Bukatzeko, EUROMEX ARASKI bosgarren izango da nahiz eta 57-80 galdu LOINTEK GERNIKA-ren aurka. Gasteiztarrak zortea aldeko izan zuten Barakaldokoen porrotarekin eta A1-ean egongo dira bigarren fasean. Gernikarrak laugarren izan dira eta iada burua bigarren fasean dute.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k puntuez beteriko festa batekin itxi zuen lehenengo fasea CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK azken sailkatuaren aurka, 56-126. Gasteiztarrak txapeldunak izan dira lehenengo fasean partidu guztiak irabaziz. Bilbotarrak aldiz A2-an egongo dira denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere sekulako emanaldia eman zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren etxean 36-125 irabaziz. Bilbotarrak bigarren izan dira eta oraingo helburua Baskoniaren aurretik geratzea izango da. Gipuzkoarrak bere partetik A2-an egongo dira maila mantentzeko borrokan.

ARABERRI BASKET CLUB-ak ezin izan zuen EASO BASKET CROMOVA garaitu 80-51 galduz. Emaitza honekin seigarren izan dira eta A1-ean sartzeko borrokatu beharko dute datorren asteburuan. Donostiarrak lehenengo fase sendoa egin dute baina bigarren fasean lehenengo bi sailkatuen aurka aurpegia ematea izango dute helburu.

Amaitzeko, AXA AMURRIO-k eta LOIOLA INDAUTXU 07-k jolastu zuten azken hauen garaipenarekin 68-77. Bi taldeak A1-era sailkatu dira bosgarren eta laugarren postuetan hurrenez hurren. Bigarren fasean denboraldi amaierako Final 4ean sartzen saiatuko dira goiko taldeak garaitzeko asmoz.

SAILKAPENA: