Lehenengo itzuliak bukatu dira Lehenengo Mailetan eta Mutilen Bigarren Mailan.
NESKEN BIGARREN MAILA
MARISTAS LOGROÑO-k ezustekoan harrapatu zuen CONET FACILITY ARABA denboraldiko laugarren garaipena lortuz 61-51. Errioxarrak gehiago izan ziren bigarren zatian garaipen garrantzitsua lortuz.
VALLE DE EGÜES-ek garaipenaren senda berreskuratu zuen azken sailkatuaren aurka JACOBEO ALBERITE 73-28. Naparrak hasieratik gehiago izan ziren eta sailkapeneko bigarren postuan berreskuratzen dute.
EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE eta LICEO MONJARDIN-ek lehia oso parekatsua eduki zuten 37-43eko garaipenarekin kanpokoentzako. Azken laurdenera berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak eta bertan Iruñarrak finago egon ziren.
NAVASKET eta MEGACALZADO ARDOI-k ere lehia oso bizia eduki zuten napar derbian etxekoen garaipenarekin 56-51. Hala ere hauek hobeak izan ziren orokorrean bigarren zatian 13 gora jarriz bi minuturen faltan. Orduan Zizur Nagusikoak 0-8 partzial batekin emaitza apaintzea lortu zuten.
Azkenik, OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta GETXO SBT-k infartuzko partidu bat jolastu zuten Getxotarren garaipenarekin 44-45. Bi taldeak sekulako hartu-emana eduki zuten gorabehera askorekin.
Emaitza hauekin, liga geroz eta estuago gelditzen ari da.
SAILKAPENA:
GRAFICAS JUARISTI ZKE lider bakarra bezela jartzen da GAZTE BERRIAK-ek etxea 59-83 erasotu eta gero. Beñat Jauregiren neskak hasieratik oso serio sartu ziren partidura eta aurrera pauso ikaragarria ematen dute bigarren fasera begira.
LAGUNAK-ek ere garaipen garrantzitsua lortu zuen ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka 62-49. Garaipen honekin eta eman diren emaitza guztiekin, bi partidu ateratzen die hurrengo sailkatuei A1ean sartzeko lehian.
Izan ere ALKIVENT TOJU-k ere irabazi egin zuen ATLETICO SAN SEBASITAN-en aurka 76-64 eta aurrera pauso itzela eman dute A1ean sartzeko. Saioa Fernandezek sekulako errezitala eman zuen 31 puntu sartuz 9 hirukoekin.
Sailkapeneko beheko partean LEIOA SBT-ek UNIBASKET LOGROÑO-ri 86-72 irabazi zion asko landutako partidu batean. Errioxarrak oso ondo lehiatu zuten eta ez zen garaipen erraza izan Bizkaitarrentzako.
Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE-k garaipenen senda berreskuratu zuen 46-42 irabaziz ARANGURENN MUTILBASKET-en aurka. Durangoarrak bigarren laurden itzel bat egin zuten eta horri eutsi zioten bigarren zatian denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
ARABERRI BASKET CLUB-ak garaipenarekin itxi zuen lehenengo itzulia ZORNOTZA ST-ri 76-63 irabazi ondoren eta lider bezela jarraitzen du. Partidua orokorrean oso parekatsua izan zen baina 27-12ko partzial batekin azken laurdenean Gasteiztarrek gareipen berri bat lortu zuten.
DUPLOSTCOK OIARSOLEZO SKT bigarren postuan jarri da garaipen berri bat lortuz BERGARA KE SORALUCE-ren etxean 72-91. Lehenengo laurden sendo batekin eta errebotea menderatuz, seigarren garaipen jarraia lortu zuten Bekoerrotakoek.
GETXO SBT eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren arteko lehian bilbotarrak gailendu ziren 58-72. Gorabehera askorekin eta lidergotza aldaketa ezberdinekin, kanpokoak hobeak izan ziren orokorrean eta hauek zazpigarrena jarraian gehitu dute bolada onenean dagoen talde bezela konfirmatuz.
SAN PRUDENCIO-k bere partetik garaipen garrantzitsua lortu zuen bosgarren postuan finkatzeko GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren etxean 61-79. Lehenengo zati estu bat eta gero, Gasteiztarrak hirugarren laurden bikaina egin zuten 8-27ko partzial batekin neurketa hautsiz.
ULACIA ZKE-ek ere funtsezko garaipena lortu zuen azken saikatua den EASO BASKET ANDATZA-ren aurka. Zarauztarrak oso fin egon ziren lehenengo zatian lehenengo itzulia garaipen batekin ixteko eta seigarren postuan kokatzen dira.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren arteko lehian, azken hauek gehiago izan ziren 45-77 irabaztea lortuz. Bilbotarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera postuetatik ateratzeko.
Azkenik, PADURA-k garaipenaren senda berreskuratu zuen 77-73 irabaziz AGURAIN-en aurka. Lehenengo laurdenean berdinketarekin amaituz, Bizkaitarrak finago ibili ziren hurrengo bi laurdenetan 21 gora sartuz azken laurdenera. Hala ere, Arabarrak ez zuten etsi eta 16-33ko partzial batekin, ia emaitzari buelta ematea lortu zuten.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
Liderrak ez zuen barkatu eta garaipen berri bat lortu zuen NAVARRO VILLOSLADA-ren etxean, 61-79. Ez zen partidu erraza izan baina, Arrate Agirre geldiezin egon zen beste behin 32 puntu sartuz 6 hirukoekin.
IBAETA BASKET EASO-k azken porrotaz ahaztuta, NAJERA TURISMO-ren aurka 66-51 irabaztea lortu zuen pixkanaka hobetzen joan ziren partidu batean. Izan ere Najerakoak duintasunez lehiatu zuten eta azken laurdenera arte ez zuten garaipena ixtea lortu.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU bere partetik LOINTEK GERNIKA-ren gainetik pasa zen 29-82 irabaziz. Abraham Loboren neskak ez zieten aukerarik eman Gernikarrei inongo momentuan eta hirugarren garaipen jarraia lortu zuten.
SAN IGNACIO PREMO-k ere berdina egin zuen eta 47-73eko emaitzarekin ZORNOTZA ST gainditu zuten bigarren postuko berdinketa hirukoitzarekin jarraitzeko.
LA SALLE VERSIA eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren arteko lehian, Bilbotarrak funtsezko garaipena lortu zute partidu zail batean sailkapeneko goiko partean jarraitzeko. Partidua une oro oso parekatuta egon zen 58-55eko emaitzarekin.
TABIRAKO BAQUE-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen 63-32 eguna eduki ez zuen MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren aurka. Hasieratik gauzak oso ondo egin zituzten Durangoarrak garaipenaren senda berreskuratuz eta Bilbotarrak sailkapenean aurreratuz.
Amaitzeko, UNIBASKET LOGROÑO eta IZ4 HONDARRIBIA-ren artean, Gipuzkoarrak laugarren garaipen jarraia lortu zuten 45-59. Lehenengo zatian gehiago izan ziren Oscar Sotomayorren neskak bigarren zatian hobeto egon zen talde baten aurka.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
ATLETICO SAN SEBASTIAN eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ek zabaldu zuten jardunaldia Donostiarren garaipenarekin 102-69. Hasieratik erritmo handia ezarri zuten azken hauek garaipen bikaina lortuz 5 postuan kokatzeko.
AGUERRI LARRAONA CLARET-ek ere futsezko garaipena lortu zuen mailako zelairik zailenetarikoan HYDROPYC URGATZI-ren aurka 82-89. Garaipen honekin porroten bolada txarrari amaiera jartzen diote eta gainera arerio zuzen baten aurka.
LEIOA SBT eta LA SALLE VERSIA-ren arteko klasikoan, Bilbotarrak garaipena lortu zuten 71-80 denboraldiko zortzigarren garaipena lortuz. Norgehiagoka itzela izan zen puntu bateko aldearekin sartuz azken laurdenera non azken hauek finago egon ziren 21-29ko partzial batekin.
MEGACALZADO ARDOI eta NAVASKET-ek derbia eduki zuten maila honetan ere eta oraingoan ere Iruñakoak eraman zuten 69-78. Neurketa oso gorabeheratsua izan zen lidergotza aldaketa ugariekin non bi taldeek beraien momentua eduki zuten eta azkenean kanpokoen alde joan azken laurdenean.
Liderrak bere partetik ez zuen barkatu AISLA ARMETI IBAIZABAL-i 81-61 irabaziz. Neurketa hau ere oso parekatsua izan zen azken laurdenera arte non Bilbotarrek martxa bat gehiago sartu zuten hamabigarren garaipena lortuz lehenengo itzulia amaitzeko.
SANTURTZI SK-ak garaipenaren senda berreskuratu zuen ASKARTZA CLARET-en aurka 85-76 irabaziz. Santurtziarrak bigarren zati izugarria egin zuten 54 puntu sartuz eta garaipen garrantzitsua lortuz jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta EASO BASKET TURDUS.WINE-en arteko Gipuzkoar derbian, Donostiarrak gehiago izan ziren hasieratik 67-85 irabaziz. Arrasatearrak hala ere duintasunez borrokatu zuten une oro eta emaitza apaintzea lortu zuten azken laurdenean 22-13ko partzial batekin.
SAILKAPENA: