Bigarren itzuliak hasiko dira Lehenengo Mailetan eta Mutilen Bigarren Mailan.
NESKEN BIGARREN MAILA
A-A multzoan CONET FACILITY ARABA-k eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA-k zabalduko dute jardunaldia larunbat arratsaldean. Gasteiztarrak garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira goraka doan talde Gipuzkoarraren aurka.
LICEO MONJARDIN-ek eta OPTICALIA UGERAGA SOPELA-k ordu berdinean jokatuko dute Liceo Monjardinen. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean 5º postuan beraz, garaipena eskuratzea funtsezkoa izango da bientzako A1-ean sartu nahi badute.
Lehenengo bi sailkatuen lehia ere izango dugu asteburu honetan, GETXO SBT eta VALLE DE EGÜES. Bi taldeak A1-erako sailkapena gertu dute baina, mailaz igotzeko helburuarekin, ahalik eta garaipen gehiago lortu hobeto izango dute bigarren fasean kontuan edukitzen baitira.
MEGACALZADO ARDOI eta MARISTAS LOGROÑO-ren artean, nafarrak irabazteko faborito dira eta horrela egin beharko dute A1-ean sartu nahi badira. Errioxarrak aldiz ezingo dira goiko multzoan sartu baina irabazten saiatuko dira.
JACOBEO ALBERITE eta NAVASKET-ek itxiko dute A-A multzoko jardunaldia igande arratsaldean. Etxekoak ez dute oraindik partidurik irabazi eta oraingoan dinamika onean datorren arerio sendo bat jasoko dute A1-era sartzeko borrokan dagoena.
A-B multzoan sailkapena oso antzeko dago batez ere erdialdeko partean.
ATLETICO SAN SEBASTIAN eta GAZTE BERRIAK-ek zabalduko jardunaldia partidu zirraragarri batean. Donostiarrak azkeneko bi porrotak ahaztu nahi dituzte multzo honetako bigarren sailkatuari irabaziz. Ansoaingoak beraien partetik A1-erako sailkapena ziurtatzen saiatuko dira asteburu honetan.
GRAFICAS JUARISTI ZKE eta LAGUNAK-en arteko lehia ere oso interesgarria espero da. Zarauztarrak trata ezin daude azken aldian baina arerio oso zaila jasoko dute oraingoan Aritzbatalden. Nafarrak 4º postuan daude momentu honetan A1-erako sailkapena lortzeko oso gertu.
UNIBASKET LOGROÑO eta TABIRAKO BAQUE azken bi sailkatuak dira. Errioxarrak ez dute oraindik partidurik irabazi baina oraingoan aukera ezinhobea dute lehenengo irabazteko etxean jolasten baitute azken aurreko sailkatuaren aurka. Partidu itzela izango da.
ARANGUREN MUTILBASKET eta ALKIVENT TOJU-ren arteko lehia, oso parekatsua espero da. Gasteiztarrak oso dinamika onean daude azkeneko lau partiduak irabazita. Oraingoan ez dute erraza izango Mutilvakoen etxean A1-era sailkatzea nahi duen aurkari baten aurka.
Azkenik ESCOLAPIOS BILBAO eta LEIOA SBT-ren arteko lehian, bilbotarrak porroten bolada txarrari amaiera ematen saiatuko dira A1-era sailkatu ahal izateko. Leioakoak oraindik aukerekin daude goiko multzoan sartzeko beraz irabaztera joango dira aukera hori mantentzeko.
MUTILEN BIGARREN MAILA
PADURA-k eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-k jokatuko dute lehenengo Arrigorriagako Udal Kiroldekian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapeneko zona deseroso batean beraz, irabaztea funtsezkoa izango da.
EASO BASKET ANDATZA-k eta SAN PRUDENCIO-k helburu oso ezberdinak dituzte denboraldi honetan. Lehenengoak potzutik ateratzea eta bigarrenak igoera sailkapenera sartzea. Nahiz eta azkeneko hauek irabazteko faborito izan zelaian irabazi beharko dute.
ULACIA ZKE-k ZORNOTZA ST jasoko du bigarren itzuliko lehenengo partiduan. Zarauztarrak 6º daude baina beheko postuetatik oso gertu. Zornotzarrak aldiz azken aurrenak dira baina jaitsiera postuetatik ateratzeko garaipen batera. Partidu interesagarria izango da.
UNIVESIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta AGURAIN ere oso gertu daude sailkapenean, bata bestearen gainean. Bi taldeak azkeneko partiduak galdu dituzte beraz dinamika horri buelta ematen saiatuko dira.
GETXO SBT eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT-ren arteko lehian, sekulako ikuskizuna espero da. Bi taldeak bigarren postuan berdinduta daude igoera zuzena lortzeko ilusioarekin. Gipuzkoarrak dinamika oso positiboan bisitatuko dute Fadura Kiroldegia denboraldiko momentu txarrenean dagoen talde Bizkaitarra.
ARABERRI BASKET CLUB eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren arteko lehia ere sailkapeneko goiko partean dauden bi taldeen artekoa da. Mailako liderrak momentu onenean dagoen talde bilbotarra jasoko du oraingoan lidergotza mantentzeko helburuarekin.
Bukatzeko BERGARA KE SORALUCE-k eta HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-k jokatuko dute igande arratsaldean. Bi taldeak sailkapeneko erdi partean daude bigarren itzulia era ezinhobean hasteko intentzioarekin.
NESKEN LEHENENGO MAILA
LA SALLE VERSIA-k eta JARDINERIA GORBEIA ARASAKI-k zabalduko dute asteburua jardunaldiko partidurik sendoenean. Gasteiztarrak lider daude baina ez dute erraza izango maila honetako talde onenetariko baten etxean irabaztea.
TABIRAKO BAQUE eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehia oso parekatsua espero da. Durangoarrei beraien etxean irabaztea oso zaila da eta abantail hori aprobetxatu nahiko dute bilbotarrak gainditzeko.
IZ4 HONDARRIBIA eta NAJERA TURISMO egoera oso ezberdinean hasiko dute bigarren itzulia. Gipuzkoarrak ligako azken 4 partiduak irabazi dituzte eta errioxarrak aldiz ez dute Azaroko lehen asteburutik garaipenik lortu. Lehenengoak berdin jarraitu nahiko dute eta bigarren dinamika hori aldatzen saiatuko dira.
NAVARRO VILLOSLADA eta IBAETA BASKET EASO-ren artean, a priori Donositarrak dira irabazteko faborito. Hala ere etxetik kanpo irabaztea ez da erraza eta nafarrak dena emango dute beraien zaleen aurrean garaipen senda berreskuratzeko.
UNIBASKET LOGROÑO eta SAN IGNACIO PREMO-ren artean, errioxarrak asko hazi dira lehenengo partidutik eta nafarrak ezustean harrapatzen saiatuko dira partidu zail batean. Iruñakoak dinamika itzela daramate eta ezin dute barkatu goran jarraitu ahal izateko.
ZORNOTZA ST-k bere partetik MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO jasoko dute igande arratsaldean. Bi taldeak oso gertu daude sailkapenean eta irabaztea funtsezkoa dute aurrera pausoak ematen jarraitzeko.
Amaitzeko LOINTEK GERNIKA-k eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-k jokatuko dute behar askoko norgehiagoka batean. Gernikarrak jaitsiera postuetatik kanpo daude baina azken aurrenarekin berdinduta. Leioakoak eroso daude momentuz baina ezin dira erlaxatu liga oso luzea baita.
MUTILEN LEHENENGO MAILA
Gipuzkoar klasiko batekin hasiko da jardunaldia EASO BASKET TURDUS.WINE eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren arteko neurketarekin. Bi taldeak sailkapeneko goiko partean sartuta daude eta bertan jarraitzeko ezin dute barkatu.
HYDROPYC URGATZI eta LA SALLE VERSIA aldiz egoera ezberdinean daude. Gasteiztarrak potzutik atera nahiean daude eta Bilbotarrak igoera fasera sartzeko borrokan. Hala ere Olabide Ikastolan jokatzea ez da erraza eta azken hauek ez dute erraz edukiko.
LEIOA SBT eta AISLA ARMETI IBAIZABAL bata bestearen aurrean daude sailkapenean, garaipen eta porrot berdinekin. Biek helburu berdina dute, jaitsiera postuak urruti utzi eta igoera fasean sartu. Partidu oso parekatsua izango da.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak hirugarren sailkatua den ASKARTZA CLARET jasoko du larunbat gauean. Partidu honek ligako etorkizuna markatu dezake etxekoek irabaztea lortuko badute.
SANTURTZI SK-k NAVASKET taldea jasoko du igande goizean. Bi taldeak gogo askorekin daude lehenengo itzulia garaipen batekin itxi zutelako eta bigarrena berdin hasi nahi dutelako. Partidu interesgarria izango da bi taldeak helburu berdina baitute.
MEGACALZADO ARDOI-k ATLETICO SAN SEBASTIAN jasoko dute denboraldiko momentu txarrenean. Nafarrak ez dira ondo iristen neurketa honetara baina egoerari buelta ematen saiatuko dira garaipen batekin. Donostiarrak aldiz momentu oso onean daude eta hori luzatzen saiatuko dira.
Azkenik MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta AGUERRI LARRAONA CLARET neurketa izango dugu. Bi taldeak irabazteko beharra dute sailkapeneko beheko partean daudelako eta aurrera egiten saiatuko dira.