BASKONIA-k, LOIOLA INDAUTXU-k, BERA BERA-k eta ARABERRI-k jolastuko dute A1-ean, Final 4ak irabazi ondoren.
Asteburu zirraragarria izan da azkenekoa Kadete eta Junior Mailetako igoera faseekin.
Kadete nesketan BASKONIA izan da garailea DINNTECO ARABA garaituz lehenengo hobeak izan ziren final-erdi batean, 64-52, eta final parekatsu batean BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka, 53-50. Orain Euskadiko txapeldun izateko borrokatuko dute jakinda hurrengo denboraldian Euskal Ligan jolastea ziurtatu dutenaren lasaitasunarekin.
Barakaldokoak 56-49 irabaziz sartu ziren finalean EASO BASKET GAMMA-ren aurkako partidu itzel batean.
Mutiletan LOIOLA INDAUTXU 09 egongo da A1-ean 66-87 irabazi eta gero ANTIGUA LUBERRI KE-ren aurka final-erdian eta 82-89 ANOGA ARABERRI-ri finalean. Lehenengo neurketan gehiago izan ziren bigarren zati bikain bati esker eta bigarrengoan azken laurden fin bati esker 5 hiruko sartuz lortu zuten garaipena.
Gasteiztarrak 72-65 irabazi zuten final-erdia ATLETICO SN SN-ren aurka norgehiagoka parekatsu batean.
BERA BERA izan da garaile garbia Junior Nesketan 44-84 irabaziz final-erdian BASKONIA-ren aurka eta 73-48 FUNDIBIDE ISB-ren aurka finalean. Donostiarrak oso superiorrak izan dira bi partiduetan aukerarik eman gabe bere bi arerioei.
Azkoitiarrak TABIRAKO BAQUE-ren etxean 44-52 irabaziz sartu ziren finalean errebotea guztiz menderatuz.
Azkenik, Junior Mutiletan, ARABERRI BASKET CLUB izan da irabazlea asko sufrituz final-erdian ORDIZIA ORKLI-ren aurka 64-66 infartuzko azken minutu batean eta, finalean aldiz finago ibili ziren BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 66-75 irabaztea lortuz. Gasteiztarrak dira Euskal Ligan zeren taldeetatik A1-ean sartzea lortu duten talde bakarra.
Barakaldokoak BASKONIA B-ri irabaztea lortu zuten hobeak izan ziren final-erdi batean, 56-71.
ARGAZKIA: ARABERRI BASKET CLUB