Asteburu honetan jarriko dira martxan Kadete eta Junior Mailetako bigarren faseak.

KADETE NESKAK

ARASKI, LOINTEK GERNIKA, BASKONIA, EASO IBAETA BASKET, ORDIZIA eta LA SALLE BILBAO izango dira Euskadiko Txapeldun izateagatik borrokatuko duten sei taldeak.

ASEVI ARASKI-k eta LOINTEK GERNIKA-k zabalduko dute jardunaldia larunbat goizean Gasteizen. Gernikarrak lehenengo faseko txapeldun bezela iristen dira partidurik galdu gabe. Fase honetan erregulartasun hori mantentzen saiatuko dira txapeldun izateko faborito izanda.

BASKONIA igo berri den taldeak EASO IBAETA BASKET IRULEA jasoko du larunbat goizean. Gasteiztarrak ahalik eta azkarren egokitzen saiatuko dira Euskal Ligako erritmora erritmo handienarekin jokatzen duen taldearen aurka eginez debuta.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta LA SALLE BILBAO-k itxiko dute jardunaldia larunbat arratsaldean. Bi taldeak oso ondo ezagutzen dira eta norgehiagoka oso parekatsua izango da. Ordiziarrak etxean jolasten dutela aprobetxatuz bigarren faseko lehen garaipena gehitzera aterako dira.

A2 multzoan URRATEGI BARNE DISEINUA-k eta AXA AMURRIO-k jokatuko dute lehenengo Zubiaurre Elkargunean. Gipuzkoarrak Euskal Ligako erritmora ohituta, denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute igo berri den talde baten aurka.

DINNTECO ARABA ere Euskal Ligan egon dela aprobetxatu nahiko du TABIRAKO BAQUE-ren aurka garaipena lortzeko. Arabarren helburua hurrengo urtean Euskal Ligan egotea izango da beraz ezinbestekoa dute irabazten hastea.

BARAKALDO BALONCESTO eta OSTADAR BELTZA bi talde igo berri dira eta ez dago garbi zein izango den irabazteko faborito. Bi taldeak garaipenaren bila joango dira Euskal Ligako debut ezinhobea edukitzeko.

Azkenik, ZAST GAP ZKE eta EASO BASKET GAMMA-ren arteko Gipuzkoar derbia izango dugu igande arratsaldean. Zarauztarrak izango dira hasiera batean irabazteko faborito baina badakite Easoren aurkako partiduak deserosoak izaten direla. Lehia oso interesgarria espero da.

KADETE MUTILAK

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k eta LOIOLA INDAUTXU-k zabalduko dute A1 multzoa Amenabar Arenan. Donostiarrak igo berri den talde Bilbotarra jasotzen dute eta Euskadiko Txapeldun izateko borrokan egon nahi badute ezingo dute barkatu.

TABIRAKO BAQUE-k bizkaitar derbi bat edukiko du BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren aurka arratsaleko 19:00etan. Durangoarrak lehen faseko txapelduna jasoko dute etxean ezustean harrapatzeko intentzioarekin.

BARAKALDO BALONCESTO eta BASKONIA A izango dira azkenak jokatzen igande goizean. Bizkaitarrak arerio indartsu bat jasoko dute lehen jardunaldi honetan baina etxean jokatzen dutela aprobetxatuz irabaztera aterako dira. Gasteiztarrak Euskadiko Txapeldun izateko faboritoen artean daude beraz irabazten hasi beharko dira.

A2 multzoan KREAN OINTXE! eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k jokatuko dute lehen jardunaldian Euskal Ligako plaza mantentzeko helburuarekin. Gipuzkoarrak oraindik ez dute partidurik irabaztea lortu baina oraingoan aukera ederra dute aurrean igo berri den talde baten aurka.

ATLETICO SN SN-k ORDIZIA HOTEL ORDIZIA jasoko du jardunaldiko lehen Gipuzkoar derbian. Donostiarrak A1-ean sartzeko borroka galdu zuten beraz orain dena eman beharko dute hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu ahal izateko.

BASKONIA AZUL eta ANOGA ARABERRI berriro aurrez aurre egongo dira Arabar ligatik igo ondoren. Naranjazkoak A1-era sartzeko oso gertu egon ziren beraz orain lehenengo bi postuetan geratzea izango dute helburu.

Bukatzeko ANTIGUA LUBERRI eta EFIK ISB-k jokatuko dute jardunaldiko bigarren Gipuzkoar derbian. Azkoitiarrak dira faborito egindako lehenengo fasearengatik baina Donostiar igo berriak aurre egiten saiatuko dira etxean jokatzen dutela aprobetxatuz.

JUNIOR NESKAK

A1 multzoko lehen jardunaldiak lehenengo faseko bi lehen sailkatuak neurtuko ditu, EASO IBAETA BASKET BURUNTZA eta OPTICA TROCONIZ ARABA. Lehenengo faseko beraien arteko bi partiduak oso parekatsuak izan ziren bakoitzak bere etxean irabaziz, beraz, Donostiarrak berdina errepikatzen saiatuko dira.

EUROMEX ARASKI eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehiak ere oso parekatsuak izan ziren lehenengo fasean baina bietan Bilbotarrak lortu zuten irabaztea. Orain emaitza horiek ez dute ezertako balio eta bi taldeak zerotik hasten dira beraz, garaipena airean dago.

LOINTEK GERNIKA-k itxiko du jardunaldia igo berria den BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren aurka. Donostiarrak sentsazio oso onak utzi dituzte igoera fasean beraz Gernikarrak ezin dira fidatu.

A2 multzoan ere jardunaldi bizia espero da BASKONIA eta MARIANISTAS UMILTASUNA-ren arteko lehiarekin. Bi taldeak oso ondo ezagutzen dira Arabar ligatik eta nahiz eta gorri-urdinak gainetik geratu Euskal Ligan edozer gertatu daiteke.

FUNDIBIDE ISB eta ZAST KURAYE ZKE ere oso ondo ezagutzen dira lehenengo fasetik. Bakoitzak bere etxeko partidua irabazi zuen fase horretan beraz esan dezakegu Azkoitiko neskak abantail horrekin hasiko direla. Hala ere Zarauztarrak dinamika onean bukatu zuten lehenengo fasea beraz dena emango dute garaipena lortzeko.

GETXO SBT eta TABIRAKO BAQUE orain dela bi aste neurtu ziren Bizkaitar ligako igoera faseko finalean Durangokoen garaipenarekin. Getxotarrak orain etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute mendekua hartzeko.

Jardunaldia BARAKALDO BALONCESTO eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k itxiko dute igande goizean. Barakaldokoak ez zuten A1-era sailkatzea lortu gutxigatik eta orain lehenengo bi postuek dituzte buruan hurrengo denboraldian Euskal Ligan jarraitu ahal izateko.

JUNIOR MUTILAK

A1 multzoa AXA AMURRIO eta BASKONIA A-ren arteko norgehiagokarekin zabalduko da Bañueta Kiroldegian. Gasteiztarrak lehenengo faseko onenak izan dira argi eta garbi eta dinamika berdinean jarraitzeko intentzioarekin aterako dira Amurrioko kantxara.

EASO BASKET CROMOVA-k bere partetik ARABERRI BASKET CLUB-a jasoko du lehenengo lau postuetan sartzeko helburuarekin. Donostiarrak lehenengo fase ona egin dute baina aurrera pauso bat eman beharko dute faboritoen artean sartzeko.

LOIOLA INDAUTXU eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k itxiko dute A1 multzoa igande goizean. Bilboko bi taldeak helburu ezberdinak dituzte baina aldi berean garrantzitsuak. Jesuitasekoak lehenengo lau postuetan sartzeko borrokatuko dute eta Artxandakoak aldiz bigarren faseko lehenengo postua lortzea.

A2 multzoa ORDIZIA ORKLI eta BARAKALDO BALONCESTO-k zabalduko dute Majori Kiroldegian. Bi taldeak oso ondo aritu dira beraien ligetan beraz partidu oso interesgarria izango da biek lehenengo bi postuetan sartu nahi direlako.

BASKONIA B eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE oso ondo ezagutzen dira Arabar ligatik non bertan gorri-urdinak geratu ziren aurretik. Bi taldeentzako aukera ederra izango da Euskal Ligako lehen garaipena lortzeko era ezinhobean hasiz.

GETXO SBT eta ALTER CONSULTING ISB ere igo berriak dira beraien ligetako bigarren talde bezela. Hasiera batean esan daiteke Bizkaitarrak izan daitezkela irabazteko faborito etxean jokatzen baitute. Hala ere Ibon Guridiren mutilak ez dira makalak eta garaipena lortzea aterako dira.

Azkenik MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren arteko neurketa dugu. Bi talde hauek dira multzo honetan bakarrak Euskal Ligan egon direnak lehenengo fasean. Bertan Arrasatekoak gehiago izan ziren bi partiduak irabaziz baina ordutik Bilbotarrak asko hazi dira beraz, edozer gauza gerta daiteke.