Jardunaldi zirraragarria espero da Otsaileko lehenengoa.

NESKEN BIGARREN MAILA

Nafar derbi batekin hasiko da jardunaldia A-A multzoan VALLE DE EGÜES eta LICEO MONJARDIN-en artean. Biak A1-ean sartzeko borrokan murgilduta daude eta biek behar dute garaipena sailkapen horren borrokan jarraitzeko.

EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k bere partetik MARISTAS LOGROÑO taldea jasoko du larunbat arratsaldean. Kasu honetan bi taldeak A2-an egongo dira bigarren fasean beraz garaipena gehitzea garrantzitsua izango da bientzako maila mantentzeko borrokan egongo direlako.

JACOBEO ALBERITE eta MEGACALZADO ARDOI egoera oso ezberdinean daude. Lehenengoak ez dute oraindik garaipenik eskuratu eta bigarrenak A1-ean sartzeko mugan daude. Garbi dago biak irabaztera aterako direla.

OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta CONET FACILITY ARABA-ren arteko lehia oso interesgarria izango da ere. Bizkaitarrak 7º daude eta ezin dute barkatu A1-ean sartu nahi badira. Arabarrak aldiz garaipena lortuz A1-eko sailkapena ziurtatuta utzi dezakete.

Bukatzeko NAVASKET eta GETXO SBT-k jokatuko dute. Bi taldeak dinamika onean datoz azken partiduak irabazita beraz lehia oso parekatsua espero da. Nafarrak garaipena behar dute A1-ean sartzeko Bizkaitarrak sailkatuta dauden bitartean.

A-B multzoan aldiz LAGUNAK eta GAZTE BERRIAK-en arteko neurketarekin zabalduko da jardunaldia. Barañaingoak 2º sailkatuari ezustean harrapatzen saiatuko dira A1-ean sartzen saiatzeko. Ansoaingoak aldiz sailkapen hori azkeneko jardunaldian ziurtatu zuten.

TABIRAKO BAQUE-k eta ESCOLAPIOS BILBAO-k Bizkaitar derbi bat jokatuko dute Landako Kiroldegian. Durangoarrak azken aurrenak daude baina azkeneko bi partiduak irabazita. Bilbotarrak aldiz ez daude momentu onenean eta garaipenaren senda berreskuratu nahi dute. Partidu bizia izango da.

ALKIVENT TOJU-k ere garaipenaren senda berreskuratu nahi du azken sailkatuaren aurka irabaziz, UNIBASKET LOGROÑO. Errioxarrak ez dute partidurik irabazi momentuz baina ondo lehiatzen ari dira eta Gasteiztarrak ezustean harrapatzen saiatuko dira.

LEIOA SBT-k bere partetik liderra jasoko du, GRAFICAS JUARISTI ZKE, larunbat arratsaldean. Partidu zaila edukiko dute aurretik Bizkaitarrak momentuko talde onenaren aurka. Zarauztarrak nahiz eta A1-eko sailkapena ziurtatua duten, dinamika onean jarraitu nahi dute.

Azkenik, ARANGUREN MUTILBASKET eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek jardunaldiko partidua jokatuko dute. Izan ere, 5º eta 6º sailkatuak dira hurrenez hurren garaipen bateko aldearekin. Nafarrak irabaziz gero ziurtatuta utzi dezakete sailkapena baina Donostiarrak irabazten badute, lehenengo fase amaiera itzela edukiko dugu.

MUTILEN BIGARREN MAILA

Hamabosgarren jardunaldia jokatuko da mutilen bigarren mailan eta lehenengoak AGURAIN eta BERGARA KE SORALUCE izango dira. Arabarrak jaitsiera postuetan daude baina garaipenak dena aldatu dezake. Gipuzkoarrak aldiz sailkapeneko erdiko zonan daude eta helburua orain gora egitea dute.

SAN PRUDENCIO eta PADURA egoera oso ezberdinean daude. Gasteiztarrak play-off postuetan daude finkatuta alde nahiko erosoarekin eta Arrigorriagakoak aldiz 8º daude baina jaitsiera postuetatik partidu batera. Bientzako funtsezko garaipena izan daiteke.

GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU berdinduta daude sailkapenean. Momentuz biak jaitsiera postuetatik kanpo baina daudenekin berdinduta. Biek garaipena behar dute jaitsiera horretatik urruntzeko.

ZORNOTZA ST eta EASO BASKET ANDATZA azken bi sailkatuak dira momentu honetan. Guztienetatik norgehiagoka hau izango da seguraski zirraragarriena biek bai ala bai irabazi beharra dutelako. Bizkaitarrak etxean jokatzen dutela aprobetxatu beharra dute garaipena eskuratzeko.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO eta ULACIA ZKE-ren arteko partidua klasiko bat da azken urteetan. Bi taldeak gora eta behera ibili dira azken bi urteetan eta orain biek berriro ere gora egin nahi dute. Momentu honetan Bilbotarrak geldiezin daude sailkapeneko 2º postuan baina Zarauztarrak ez dira makalak eta aurre egingo diete neurketa oso interesgarrian.

HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta GETXO SBT-ren arteko lehia ere oso interesgarria izango da. A priori Getxotarrak dira faborito sailkapenari erreparatzen badiogu baina azken partiduetan ez dira fin ibili eta Santutxukoak hori aprobetxatu nahi dute etxean jokatzen dutenaren abantailarekin.

Bukatzeko OIARSOLEZO SKT eta ARABERRI BASKET CLUB-aren arteko lehia izango dugu igande arratsaldean. Bi taldeak lidergotzan daude berdinduta denboraldi bikain batean. Partidu oso parekatsua izango da mailaz zuzenean igo nahi duten bi taldeen artean.

NESKEN LEHENENGO MAILA

EUSKOFRIZ ASKARTZA eta TABIRAKO BAQUE-k jokatuko dute lehenengo jardunaldi honetan. Askartzakoak funtsezko garaipen bat lortu zuten azkeneko jardunaldian eta bigarrena jarraian lortu nahi dute arerio zuzen baten aurka. Durangoarrak ez daude denboraldiko momentu onenean baina aukera ederra dute aurrean dinamikari buelta emateko.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k UNIBASKET LOGROÑO azken sailkatua jasoko du larunbat arratsaldean. Bilbotarrak denboraldi bikaina egiten ari dira eta zergatik ez play-off postuetan sartzeko borrokan egon nahi dute.

NAJERA TURISMO-k eta NAVARRO VILLOSLADA-k garaipena behar dute sailkapeneko beheko zonaldetik ateratzeko. Etxekoak momentuz jaitsiera postuetatik kanpo daude baina garaipenak gehitzen hasi behar dira gora egiten hasteko. Iruñakoak bere partetik ezin dute barkatu.

IBAETA BASKET EASO eta LA SALLE VERSIA-ren arteko lehia jardunaldiko partidua dela esan genezake. Donostiarrak lehenengo postuan daude berdinketa laukoitz batean murgilduta eta Bilbotarrak aldiz azken garaipenaren “punch”-arekin iristen dira. Edozer gauza gertatu daiteke lehia honetan.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k lidergotza galdu zuen azkeneko jardunaldian baina berreskuratu dezake LOINTEK GERNIKA-ren aurka irabazten badute. Gasteiztarrak ez dira bi partidu jarraian galtzekoak baina Gernikarrak ez dizkiete gauzak erraz jarriko.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k bere partetik ZORNOTZA ST taldea jasoko du larunbat gauean. Bilbotarrak lider jarri dira eta bertan jarraitzeko ezingo dute barkatu Bizkaitar derbi honetan. Zornotzarrak garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira neurketa zail batean.

Amaitzeko, SAN IGNACIO PREMO-k eta IZ4 HONDARRIBIA-k jokatuko dute igande arratsaldean. Bi taldeak dinamika oso onean datoz azkeneko 4 partiduak jarraian irabazita beraz maila handiko neurketa bat espero da. Nafarrak lehenengo postuko berdinketa laukoitz horretan daude beraz ezin dute barkatu etxean jokatzen dutela aprobetxatuta.

MUTILEN LEHENENGO MAILA

DISDIRA BITXITEGIA ISB eta MEGACALZADO ARDOI izango dira jardunaldia zabalduko dutenak. Bi taldeak egoera antzekoan iristen dira garaipen bateko aldearekin sailkapenean. Dena oso berdinduta dago maila honetan beraz garaipen batek aurrera pausoak ematea egin dezake.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta SANTURTZI SK ere garaipen bateko aldearekin daude sailkapenean. Lehenengo partiduan bezela, bi taldeak egoera antzekoan daude sailkapeneko erdialdean eta garaipenaren bila aterako dira goiko zonaldera gerturatzeko.

NAVASKET-ek bere partetik liderra jasoko du, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU, Teresianas Kiroldegian. Nafarrak azken aurren postuan kokatuta daude baina erakutsi dute aurten edozeini irabazteko gai direla. Hala ere Bilbotarrak dena emango dute garaipen berri bat gehitu ahal izateko.

ASKARTZA CLARET eta LEIOA SBT-k derbi ikusgarri bat jokatuko dute Leioako talde onena izateko borrokan. Lehenengoak azken bi partiduak galdu dituzte beraz oraingoan ez dute barkatu nahi beraien bizilagunaren aurka.

AGUERRI LARRAONA CLARET-ek etxean jokatzen duela aprobetxatu nahi du bigarren postuan eta dinamika oso onean dagoen EASO BASKET TURDUS.WINE-n aurka. Talde Iruñarrak azkeneko bi partiduak irabazi ditu eta hirugarren bat bilatzera aterako da.

LA SALLE VERSIA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA egoera oso ezberdinean iristen dira. Bilbotarrak gorabehera askorekin baina 5º postuan sailkatuta daude eta Arrasatekoak aldiz azken postuan garaipen bakarrarekin. Edozer gauza gerta daiteke baina etxekoak dira faborito hasiera batean.

Azkenik AISLA ARMETI IBAIZABAL eta HYDROPYC URGATZI-k jokatuko dute neurketa garrantzitsu batean bi taldeentzako. Galdakaokoak arazoetan sartzen ari dira azken porrotekin eta Gasteiztarrak aldiz azkeneko garaipenarekin arnasa hartzen hasi dira. Biek garaipena behar dute sailkapenean aurrera pauso bat eman ahal izateko.