Bigarren faseko bigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan Kadete eta Junior Mailetan.

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA-k eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k zabalduko dute A1 multzoko jardunaldia Maloste Kiroldegian. Gernikarrak garaitu gabe jarraitu nahi dute Euskadiko Txapeldun izateko helburuarekin eta Ordiziarrak aldiz bigarren faseko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.

LA SALLE BILBAO-k bere partetik bigarren fasea bikain hasi du eta bigarren garaipena lortzen saiatuko da igo berria den BASKONIA-ren aurka. Gasteiztarrak galdu egin zuten aurrekoan baina sentsazio oso onak utziz beraz ez dizkiete gauzak erraz jarriko bilbotarrei.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k eta ASEVI ARASKI-k itxiko dute jardunaldia igande goizean Bidebieta Kiroldegian. Lehenengo fasean bakoitzak bere etxean irabaztea lortu zuen beraz nahiz eta partidu parekatsua espero den Donostiarrak zelai faktorea aprobetxatzen saiatuko dira.

A2 multzoa AXA AMURRIO eta DINNTECO ARABA-ren arteko Arabar derbiarekin zabalduko da. A priori Gasteiztarrak dira irabazteko faborito lehenengo faseko sentsazio onak ikusita. Hala ere Amurriokoak etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute bigarren faseko lehen garaipena lortzeko.

TABIRAKO BAQUE eta ZAST GAP ZKE-ren arteko lehian, Durangokoak bigarren faseko lehen garaipena lortzen saiatuko dira lehen jardunaldian sentsazio oso onak utzi zuen talde baten aurka. Zarauztarrak Euskal Ligan jarraitu nahi dute beraz irabaztea ezinbestekoa izango da helburu hori lortu ahal izateko.

EASO BASKET GAMMA-k eta BARAKALDO BALONCESTO larunbat goizean jokatuko dute bigarren faseko bigarren jardunaldia. Lehenengoak porrotarekin hasi dute fase hau eta bigarrenak garaipenarekin. Lehenengoak dinamika hori aldatzen saiatuko dira eta besteak dinamika berdinarekin jarraitu. Lehia oso interesgarria izango da.

Amaitzeko OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA eta URRATEGI BARNE DISEINUA-k jokatuko dute multzo honetako azkeneko neurketa. Azkoitiarrak denboraldiko lehen garaipena lortu zuten aurreko astean eta horrela jarraitzeko intentzioa dute. Lasartekoak aldiz etxean jokatzeak ematen duen abantaila aprobetxatu nahi dute garaipenen markagailua estreinatzeko.

KADETE MUTILAK

A1 multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k zabalduko dute jardunaldia larunbat goizean. Lehenengo fasean Bilbotarrak bi neurketetan gailendu ziren partidu oso lehiatuetan. Oraingoan saria potologoa da beraz edozer gauza gerta daiteke.

BASKONIA A-k bere partetik TABIRAKO BAQUE jasoko du etxean bigarren faseko bigarren garaipena lortzeko. A priori Gasteiztarrak faborito dira baina Durangoarrak ez dizkiete gauzak erraz jarriko.

Bukatzeko Bizkaitar derbi bat edukiko dugu LOIOLA INDAUTXU 09 eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean. Norgehiagoka parekatsua espero da bigarren faseko lehenengo garaipena lortu nahi dute bi talde hauen artean.

A2 multzoan aldiz ANOGA ARABERRI eta ANTIGUA LUBERRI KE izango dira lehenak jokatzen. Gasteiztarrak hasiera oso ona eduki dute fase honetan eta dinamika horrekin jarraitu nahi dute. Donostiarrak galdu egin zuten aurrekoan baina sentsazio oso onak utzi zituzten.

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta ATLETICO SN SN-k ere hasiera bikaina eduki zuten biek garaipena lortuz lehenengo jardunaldian. Asteburu honetan garaitu gabe jarraitzeko lehiatuko dute La Casilla Kiroldegian.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta BASKONIA AZUL azken bi sailkatuak dira momentu honetan eta lehenengo garaipena bilatuko dute oraingoan Majori Kiroldegian. Bi taldeak ezin dute barkatu Euskal Ligan jarraitu nahi badute.

Azkenik, Gipuzkoar derbi bat edukiko dugu EFIK ISB eta KREAN OINTXE!-ren artean. Lehenengo fasean Azpeitiarak gehiago izan ziren garaipen sendoak lortuz. Hala ere fase hau oso ezberdina da eta Arrasatekoak denboraldiko lehen garaipena nahi dute.

JUNIOR NESKAK

LOIOLA INDAUTXU-k eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k lidergotzarengatik borrokatuko dute larunbat honetan. Bi taldeak lehia oso parekatsuak izan zituzten lehenengo fasean bakoitzak bere etxean irabaziz. Sekulako ikuskizuna espero da oraingoan.

BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA eta EUROMEX ARASKI-k bigarren faseko lehen garaipena nahi dute eta aukera ezinhobea izango dute asteburu honetan. Donostiarrak igo berriak dira baina etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute Gasteiztarrei irabazteko.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta LOINTEK GERNIKA-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia Divino Maestron. Gernikarrak oso irregularrak izan dira lehenengo fasean baina bigarrena ederki hasi dute. Gasteiztarrak aldiz lehenengo faseko txapeldun izan ziren baina bigarrena porrotarekin hasi dute. Norgehiagoka itzela izango da.

A2 multzoa Gipuzkoar derbi batekin hasiko da MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta FUNDIBIDE ISB-ren artean. Azkoitiarren helburua Euskal Ligan jarraitzea da beraz ezin dute barkatu. Hala ere aurrean edozeini irabazteko gai den talentu handiko talde bat edukiko dute bere etxean jokatzen beraz, lehia oso interesgarria izango da.

MARIANISTAS UMILTASUNA-k bere partetik BARAKALDO BALONCESTO jasoko du igande eguerdian. Bi taldeak galdu egin zuten lehenengo jardunaldian beraz dena emango dute bigarren faseko lehen garaipena lortzeko.

ZAST KURAYE ZKE eta GETXO SBT-ren arteko lehia igande arratsaldean jokatuko da Aritzbatale Kiroldegian. A priori Zarauztarrak dira faborito Euskal Ligako erritmora ohituta daudelako eta gainera etxean jokatzen dute. Hala ere Bizkaitarrak ez dira makalak eta irabaztera aterako dira.

Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE eta BASKONIA-k hurrengo ostegunera atzeratu dute beraien arteko norgehiagoka. Bi taldeak irabazten hasi dute bigarren fasea beraz bigarren garaipen jarraiaren bila joango dira Landako Kiroldegian.

JUNIOR MUTILAK

Kadetetan bezela BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k EASO BASKET CROMOVA-k zabalduko dute jardunaldia Artxanda Kiroldegian. Bizkaitarrak lehenengo fasean Donostiarrak baino finago egon dira baina fase honetan edozer gauza gerta daiteke eta azken hauek edozeini irabazteko gai dira.

BASKONIA A eta LOIOLA INDAUTXU-ren artean, Gasteiztarrak dira irabazteko faborito lehenengo fasean lortutako guztiagatik eta momentu bigarrena berdin hasi dutelako. Hala ere Bilbotarrak ondo lehiatuko dute eta ezustean harrapatzen saiatuko dira.

AXA AMURRIO eta ARABERRI BASKET CLUB Arabar derbiarekin itxiko da A1 multzo hau hurrengo ostegunera atzeratutako neurketa batean. Bi taldeak oso ondo ezagutzen dira eta edozeinek irabazi dezake.

A2 multzoa ere oso interesgarria izango da ALTER CONSULTING eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren arteko lehiarekin hasiz. Azpeitiarrak ez dute hasiera onena eduki baina etxean jokatzen dutela aprobetxatzen saiatuko dira garaipena lortu ahal izateko.

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI bere partetik denboraldiko lehen garaipenaren bila aterako da ORDIZIA ORKLI talde sendoaren aurka. Bi taldeak lehen garaipena lortzen saiatuko dira Euskal Ligan jarraitzeko helburuaren bila.

KRAM SOLUTIONS JOTAKE lider dagoen GETXO SBT taldea jasoko du Ibaiondo Kiroldegian lehen garaipena lortzeko gogoarekin. Bizkaitarrak hasiera bikaina eduki dute eta oraingoan etxetik kanpo gehitzen saiatuko dira.

BARAKALDO BALONCESTO-k eta BASKONIA B-k itxiko dute jardunaldia Bizkaitarren etxean. Bi taldeak hasiera aparta eduki dute Euskal Ligan eta berdin jarraitzeko helburuarekin bigarren garaipenaren bila aterako dira igande arratsaldean.

 

ARGAZKIA: LUIS GARCIA