Entrenamendu saio berri bat edukiko dute gure Miniek datorren igandean Otsailak 16. Oraingoan bi entrenamenduak Donostiako Mons Kiroldegian egingo dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Momentuz bi selekzioak berdin jarraituko dute 14 jokalariekin nesketan eta 15 mutiletan.
Jokalariak geroz eta erosoago sentitzen ari dira eta horregatik saioak hobeak izaten ari dira. Orain erritmoa eta intentsitatea areagotzeko garaia iritsi da aurrera pauso bat emateko.
Jokalari guztiak entrenamendua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira eta bi kolore ezberdineko bi kamixeta eraman behar dute, bat txuria eta bat iluna.
AUPA ZUEK!