Bigarren faseko bigarren jardunaldia eta gero dena airean dago oraindik.

KADETE NESKAK

A1 multzoan LA SALLE BILBAO jarri da lider bezala BASKONIA-ren aurka 68-42 irabazi ondoren. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, martxa bat gehiago jarri zuten Bilbotarrak bigarren zatian partidua haustea lortuz.

Hala ere lidergotza hori LOINTEK GERNIKA taldearekin partekatzen dute azken hauen garaipena eta gero ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren aurrean 84-62. Hirugarren laurden itzel bati esker 33-11ko partzialarekin lortu zuten garaipena Gernikarrak.

EASO IBAETA BASKET IRULEA eta ASEVI ARASKI-ren arteko lehian, Gasteiztarrak bigarren faseko lehen garaipena lortu zuten 57-67. Hemen ere hirugarren laurdena klabe izan zen 8-21eko partzialarekin kanpokoentzako gorabehera askoko partidu batean.

SAILKAPENA:

A2 multzoan BARAKALDO BALONCESTO-k bigarren garaipena lortu zuen EASO BASKET GAMMA-ren etxean 42-54 irabaziz. Atsedenaldira Donostiarrak aurretik joan ziren baina hirugarren laurdenean Bizkaitarrak gehiago izatea lortu zuten neurketa guztiz hautsiz garaipena eskuratzeko.

URRATEGI BARNE DISEINUA-k azken minutuan lortu zuen garaipena Malen Zubizarretaren saskiratze bati esker OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-ren etxean 56-58 irabazteko. Lehenengo zatian Lasartekoak hobeak izan ziren baina bigarrenean aldiz Azkoitiarrak hartu zuten neurketaren kontrola, infartuzko amaiera batean irabaziz.

Bestalde, AXA AMURRIO eta DINNTECO ARABA-ren arteko Arabar derbian, Amurriokoak lortu zuten garaipena 52-46. Orokorrean hobeto egon ziren azken hauek batez ere lehenengo zatian 10 puntuko aldea lortuz. Bigarren zatian Gasteiztarrak gerturatzea lortu zuten baina aurretik jartzea lortu gabe eta etxekoak asko merezitako lehen garaipena lortu zuten.

Azkenik, TABIRAKO BAQUE eta ZAST GAP ZKE-ren arteko lehian, etxean geratu zen garaipena 70-59. Durangoarrak oso ondo sartu ziren paridura erritmo oso altua ezarriz eta argi eta garbi gehiago izan ziren. Hala ere Zarauztarrak ez zuten etsi eta azkeneko laurdenean emaitza apaintzea lortu zuten.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

A1 multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ez zuen barkatu EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren aurka eta 98-57 irabazi zuen. Bilbotarrak hasieratik oso serio sartu ziren eta Mikel LiƱaresen (28 puntu eta 17 errebote) laguntzarekin lider jarraitzen dute.

BASKONIA-k ere berea egin zuen TABIRAKO BAQUE-ren aurka 89-64 irabaziz. Hauek ere hasieratik gehiago izan ziren oso ondo lehiatu zuen talde baten aurka. Aipatzeko hemen ere Eder Miguel eta Lander Saituaren arteko lehia 30 eta 33 punturekin hurrenez hurren.

LOIOLA INDAUTXU eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko lehia izan zen asteburuko berdinduena 65-75eko emaitzarekin. Barakaldokoak nagusi izan ziren lehenengo zatian eta garaipen garrantzitsua lortu zuten arerio zuzen baten aurka.

SAILKAPENA:

A2 multzoa ANOGA ARABERRI-k eta ANTIGUA LUBERRI-k zabaldu zuten lehenengoen garaipenarekin 100-58. Gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren une oro sekulako erakustaldia emanez erasoan.

ATLETICO SN SN-k ere bigarren garaipena lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 63-87. Donostiarrak oso fin egon ziren batez ere lehenengo zatian 23 gora jarriz. Bigarrenean neurketa parekatu egin zen baina aldeak ez ziren mugitu.

EFIK ISB da lidergotza partekatuan dagoen azkeneko taldea MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 96-51 irabazi ondoren. Urko Arregik historia egin zuen 46 puntu sartuz 15 erreboterekin 65 puntuko balorazioa lortuz. Altxor handia dute Azpeitiarrak.

Bukatzeko ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta BASKONIA AZUL-ren artean, Gasteiztarrak garaipen sendoa lortu zuten 57-94. Gasteiztarrak Euskal Ligan estreinatzen dira garaipen honekin sekulako errezitala emanez erasoan.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

A1 multzoan lider bakarra dugu EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren garaipena eta gero LOIOLA INDAUTXU-ren etxean 67-80. Donostiarrak bigarren zati bikain bati esker lortu zuten garaipena atsedenaldira galtzen iritsi eta gero.

BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen EUROMEX ARASKI-ren aurka 82-59. Donostiarrak erritmo itzela ezarri zuten hasieratik eta ez zuten jaitsi amaierara arte. Gasteiztarrak garaipenik gabeko talde bakarra bezela gelditzen da.

OPTICA TROCONIZ ARABA eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko lehia mundiala izan zen Arabarren garaipenarekin 62-58. Neurketa xehetasun txikiengatik erabaki zen amaieran etxekoen alde garaipen garrantzitsua lortuz Gernikarren aurka.

SAILKAPENA:

A2 multzoan ere lider bakarra dugu MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren garaipenarekin FUNDIBIDE ISB-ren aurka 63-58. Arrasatekoak laurden bakarra irabazi zuten baina nahikoa izan zen Azkoitiarrak ezustean harrapatzeko. Hala ere azken laurdenean azken hauek 0-16ko partzial batekin aurretik jarri ziren nahiz eta galtzen bukatu.

MARIANISTAS UMILTASUNA-k lehen garaipena eskuratu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 52-49 irabazi ondoren. Bi taldeak sekulako tira-bira eduki zuten norgehiagoka eder batekin non azkenena txanpona Gasteiztarren alde erori zen.

Amaitzeko ZAST KURAYE ZKE eta GETXO SBT-ren artean Bizkaitarrak lortu zuten garaipena 39-68. Hasieratik finago egon ziren azken hauek bigarren fase honetako lehen garaipena lortzeko. Zarauztarrak aldiz azken sailkatuak dira momentu honetan.

TABIRAKO BAQUE eta BASKONIA-ren arteko lehian atarikoan azaldu bezala datorren ostegunean jokatuko da.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

A1 multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta EASO BASKET CROMOVA-k zabaldu zuten jardunaldia lehia interesgarri batean. Partidua parekatuta egon zen lehenengo minutuetan baina bigarren laurdenetik aurrera Bilbotarrak kontrola hartu zuten 85-68 irabazten bukatzeko.

BASKONIA-k bere partetik 101-47 irabazi zuen LOIOLA INDAUTXU-ren aurka aukerarik eman gabe hasieratik. Bilbotarrak hala ere duintasunez borrokatu zuten nahiz eta emaitzak kontrakoa irudikatu.

AXA AMURRIO eta ARABERRI BASKET CLUB-aren arteko lehia ostegunean jokatuko da atarikoan aipatu bezala.

SAILKAPENA:

A2 multzoan BARAKALDO BALONCESTO-k BASKONIA B-ri 90-56 irabazi zion eta lider bezela jarri da. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren erritmo handiarekin jokatuz lehenengo hiru laurdenetan Baskoniaren bigarren taldearen aurka.

Beste lehia guztiak oso parekatuak izan ziren ALTER CONSULTING ISB eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artekoa bezala 52-55eko emaitzarekin. Arrasatekoak lehen laurden on bati jarraipena ematea lortu zuten Barakaldoko taldearekin lidergotza partekatzeko.

KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta GETXO SBT-ren arteako lehia ere itzela izan zen 77-72ko emaitzarekin. Bizkaitarrak finago egon ziren lehenengo zatian 8 gora joanez atsedenaldira baina laugarren laurdenean Gasteiztarrak emaitzari buelta ematea lortu zuten 31-18ko partzial bati esker.

Azkenik ORDIZIA ORKLI-k bigarren fase honetako lehen garaipena lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren etxean 59-64 irabaziz. Lehenengo zatian Ordiziarrak hobeto egon ziren eta bigarrenean aldiz Bilbotarrak. Hala ere Gipuzkoarrek eutsi egin zioten lortutako aldeari garaipena eskuratuz.

SAILKAPENA: