Lehen sailkatuek uste baino gehiago sufritu zuten beraien partiduak aurrera ateratzeko.

NESKEN BIGARREN MAILA

EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k eta MEGACALZADO ARDOI-k zabaldu zuten A-A multzoko jardunaldia nafarren garaipenarekin 35-48. Lehenengo zatia klabe izan zen hauentzako 17 gora jarriz atsedenaldira. Bigarren zatian neurketa parekatuagoa egon zen.

MARISTAS LOGROÑO eta OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren arteko lehian bizkaitarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten 34-43. Garaipen oso garrantzitsua A1ean sartzeko aukera mantenduz jardunaldi baten faltan.

CONET FACILITY ARABA-k ere garaipena eskuratu zuen VALLE DE EGÜES-en aurka 74-54. Gasteiztarrak pixkanaka partidura beraien alderdira eraman zuten hirugarren garaipen jarraia lortuz eta bigarren postua mantenduz.

LICEO MONJARDIN eta NAVASKET-en arteko lehia izan zen asteburuko parekatsuena azkeneko hauen garaipenarekin 42-47. Navasketekoak hirugarren laurdenean 10 gora jarri ziren eta azkenekoan emaitza kontrolatzea lortu zuten.

Bukatzeko, GETXO SBT-ek garaipen sendoa lortu zuen JACOBEO ALBERITE-ren aurka 81-19. Hasieratik gehiago izan ziren Bizkaitarrak aukerarik eman gabe Alberiteko taldeari.

GRAFICAS JUARISTI ZKE liderrak TABIRAKO BAQUE-ren aurka asko landutako garaipena lortu zuen 65-55. Durangoarrak gauzak oso zail jarri zizkieten Zarauztarrei eta amaierara arte ez zen irabazlea erabaki nahiz eta azkenean 10 puntuko aldea egon.

ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek ere garaipenaren senda berreskuratu zuen LAGUNAK-en etxean 53-64 irabazi ondoren. Donostiarrak bigarren zatian martxa bat gehiago sartu zuten partidua guztiz hautsiz eta funtsezko garaipen bat lortuz sentsazio onak berreskuratzeko.

GAZTE BERRIAK-ek bere partetik ezin izan zuen dinamika oso onean dagoen LEIOA SBT-ren aurka 65-70 eta bigarren postuan geratuko da fase honetan. Bizkaitarrak aldiz nahiz eta A1-ean sartzeko aukerarik ez eduki, sentsazio oso onekin hasiko dute A2 fasea.

UNIBASKET LOGROÑO eta ARANGUREN MUTILBASKET-en arteko lehian, Nafarrak gehiago izan ziren 40-73 irabaziz. Lehenengo zatian erabaki zen norgehiagoka 12-37ko partzial batekin. Bigarrenean errioxarrak hobeto lehiatu zuten baina emaitzari buelta ematea lortu gabe.

Azkenik, ESCOLAPIOS BILBAO-k funtsezko garaipena lortu zuen ALKIVENT TOJU-ren aurka 63-50 eta azkeneko aukera bat edukiko dute datorren asteburuan A1-ean sartzeko. Gasteiztarrak aukera ederra galdu zuten zuzenean A1-ean sartzeko eta arazoetan sartu dira jardunaldi baten faltan.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

EASO BASKET ANDATZA azken sailkatuak CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO liderrari 78-64 irabazi zion jardunaldiko ezuste handienean. Donostiarrak finago egon ziren bigarren laurdenetik aurrera eta asko merezitako garaipena lortu zuten pixkanaka goraka egiteko helburuarekin.

GETXO SBT-ek bere partetik eta 89-48 irabazi zuen AGURAIN-en aurka. Hasiera parekatsu bat eta gero, Bizkaitarrak neurketaren kontrola hartu zuten bigarren laurdenetik aurrera eta Arabarren gainetik pasa ziren sentsazio oso onak utziz.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta PADURA-ren arteko lehia oso parekatsua izan zen Bilbotarren garaipen garrantzitsu batekin 67-63. Izan ere sailkapeneko beheko partea sutan dago eta arerio zuzenei irabaztea funtsezkoa da maila mantentzeko.

ARABERRI BASKET CLUB-ak lidergotza berreskuratu du HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ri 75-74 irabazi eta gero. Orokorrean Gasteiztarrak finago egon ziren baina azken laurdenean Bilbotarrak egoerari guztiz buelta ematea lortu zuen aurretik jartzea lortuz. Azkenean jaurtiketa libreei esker irabazi zuten Arabarrak.

BERGARA KE SORALUCE-k partidu bikaina egin zuen gipuzkoar derbian GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren aurka 90-60 irabaziz. Bergarakoak une oro gehiago izan ziren eta garaipen oso garrantzitsua lortu zuten zazpigarren postuan jarraitzeko.

Amaitzeko ULACIA ZKE-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-ren aurka 72-51. Zarauztarrak hobeto egon ziren hasieratik lesio garrantzitsuak dituen talde sendo baten aurka.

ZORNORTZA ST eta SAN PRUDENCIO-ren arteko lehia bertan behera geratu zen bigarren laurdena amaitzeko 2 minutu falta zirela. Emaitza 25-44 zen momentu horretan.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

ZORNOTZA-k eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-k zabaldu zuten jardunaldia lehenengoen garaipenarekin 53-52. Zornotzarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten arerio zuzen baten aurka eta gainera sailkapenean gainditu dituzte.

LA SALLE VERSIA-k laugarren garaipen jarraia lortu zuen NAVARRI VILLOSLADA-ren aurka 61-44 irabaziz. Bilbotarrak hasiera oso ona eduki zuten baina ez zuten neurketa ixtea lortu azken laurdenera arte 18-9ko partzial batekin.

TABIRAKO BAQUE-k aurpegia eman zuen JARDINERIA GORBEIA ARASKI-ren aurka 58-59ko emaitzarekin. Gasteiztarrei uste baino gehiago kosta zitzaien etxean oso fuerte egiten den talde baten aurka baina lidergotza partekatuan jarraitzeko balio dien garaipena gehitu zuten.

SAN IGNACIO PREMO-k bere partetik beste erakustaldi bat eman zuen oraingo honetan NAJERA TURISMO-ren aurka 74-49 irabaziz. Nafarrak Azarotik ez dute galdu azkeneko zortzi partiduak irabazita. Oraingoan gehiago izan ziren duintasunez borrokatu zuen talde baten aurka.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k lidergotzan jarraitzen du baina asko sufritu ondoren UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean 46-53. Azken laurdenera berdinketarekin sartu ziren bi taldeak eta orduan bai Bilbotarrak finago egon ziren garaipena etxera eraman ahal izateko.

IZ4 HONDARRIBIA eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren arteko lehian, Gipuzkoarrak garaipena eskuratzea lortu zuten 61-55. Neurketa oso parekatuta egon zen momentu guztian baina azkeneko 10 minutuetan Bilbotarrak zerbait hustu ziren eta garaipenak alde egin zien.

LOINTEK GERNIKA-k eta IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k itxi zuten jardunaldia Donostiarren garaipen sendoarekin 45-75. Gernikarrak ondo sartu ziren partidura baina bigarren laurdenetik aurrera Gipuzkoarrak gehiago izan ziren.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta AISLA AREMTI IBAIZABAL izan ziren lehenengoak jokatzen Bizkaitarren garaipenarekin 61-82. Galdakaokoak hasiera itzela egin zuten lehenengo zati bikain batekin eta bigarren garaipen jarraia gehitu zuten.

HYDROPYC URGATZI eta ASKARTZA CLARET-en artean ere kolore bakarra egon zen hasieratik kanpokoen garaipenarekin 73-89. Bizkaitarrak erritmo handiarekin jokatu zuten partidu guztian zehar eta sailkapeneko hirugarren postuan finkatzen dira.

EASO BASKET TURDUS.WINE-k ere ez zuen barkatu LA SALLE VERSIA-ren aurka 98-70 irabaziz. Hirugarren laurdenean lortu zuten Donostiarrak partidua haustea lehenengo zati parekatsu baten ostean. Garaipen honekin bigarren postuan jarraituko dute beste jardunaldi batez.

DISDIRA BITXITEGIA ISB-ek bere partetik sentsazio onak berreskuratzen ari AGUERRI LARRAIONA CLARET-en etxean 62-100 irabazi eta gero. Ibon Guridi izan zen beste behin protagonista nagusia 21 puntu eta 13 erreboterekin.

LEIOA SBT eta NAVASKET-en arteko lehia ez zen erabaki azken minutuak arte Bizkaitarren alde 68-60. Leioakoak hamargarren postuan daude momentu honetan baina seigarren postutik hasten den berdinketa boskoitz batean.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak asko landutako garaipena eskuratu zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 71-60. Izan ere azken laurdenera soilik 1 gora sartu ziren baina bertan nagusi egin ziren eta aurrera pauso bat emanez porrot bakarrarekin jarraitzen dute.

Azkenik, SANTURTZI SK-k garaipen berri bat lortu zuen MEGACALZADO ARDOI-ren aurka laugarren postura igotzeko. Bizkaitarrak momentu oso onean daude eta horrela bukatu ez gero denboraldi amaierako fase finalerako sailkatuta egongo ziren.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: LUIS GARCIA