Hirugarren jardunaldiari ekingo diote datorren asteburuan Kadete eta Junior gazteak.

KADETE NESKAK

A1 multzoan ASEVI ARASKI-k eta LA SALLE BILBAO-k jokatuko dute lehenengo larunbat goizean. Gasteiztarrak azkeneko garaipenaren motibazioarekin aterako dira momentu honetan lider bezela dagoen taldearen aurka.

LOINTEK GERNIKA-k ez du galdu denborladi guztian eta horrela jarraitu nahi du EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren aurka. Donostiarrak aurreko asteko porrota ahaztu eta garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k eta BASKONIA-k itxiko dute jardunaldia neurketa garrantzitsu batean. Bi taldeak ez dute garaipenik lortu oraindik bigarren fase honetan eta denboraldi amaierako Final 4-era sailkatu nahi badira ezin dute barkatu.

A2 multzoa ere oso interesgarri dago URRATEGI BARNE DISEINUA eta EASO BASKET GAMMA-ren arteko lehiarekin hasiz. Azkoitiarrak bikain hasi dira bitik bi garaipen lotuz eta berdin jarraitzeko asmoa dute. Donostiarrak aldiz lehenengo garaipena eskuratzera aterako dira.

DINNTECO ARABA eta ZAST GAP ZKE-k larunbatean jokatuko dute Divino Maestro Kiroldegian. Bi taldeak berdinduta daude oraintxe bertan azkeneko asteko porrotarekin. Biak oso ondo ezagutzen eta lehenengo faseko norgehiagokak eta gero.

AXA AMURRIO-k bere partetik OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA taldea jasoko du igandean partidu interesgarri batean. Bi taldeak oraindik Euskal Ligako erritmora egokitzen ari dira beraz lehia oso estua espero da.

Azkenik BARAKALDO BALONCESTO eta TABIRAKO BAQUE neurtuko dira Bizkaitar derbi batean. Barakaldokoak lider bezela daude lehenengo bi partiduak irabazi ondoren baina aurreko astean sentsazio oso onak utzi zituen talde baten aurka jokatuko beharko dute.

KADETE MUTILAK

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k eta BASKONIA A-k jokatuko dute lehenengo Amenabar Arenan larunbat arratsaldean. Lehenengo fasean Gasteiztarrak izan ziren garaile bi neurketetan baina partidu oso parekatsuetan. Oraingoan Donostiarrak ez dute barkatu nahi.

BARAKALDO BALONCESTO eta TABIRAKO BAQUE-k ere lehia oso interesgarria edukiko dute Final 4ean sartzeko borrokan. Aurten hiru talde izango dira Espainiako Txapelketara joango direnak beraz partidu guztiak garrantzitsuak dira hirugarren postu hori lortzeko borrokan.

LOIOLA INDAUTXU eta BILBAO BASKET-ek itxiko dute multzo hau beste Bizkaitar derbi batekin. A priori beltzekoak dira faborito baina etxekoak ez dizkiete gauzak erraz jarriko eta dena emango dute bigarren fase honetako lehen garaipena lortzeko.

A2 multzoan ANOGA ARABERRI liderrak ORDIZIA HOTEL ORDIZIA jasoko du jardunaldiko lehen partiduan. Bi taldeak era oso ezberdinean hasi dute bigarren fasea bi partiduak irabaziz Gasteiztarrak eta bi partiduak galduz Ordiziarrak. Hala ere edozer gauza gerta daiteke.

ANTIGUA LUBERRI KE-k eta KREAN OINTXE-k larunbat arratsaldean jokatuko dute Euskal Ligako lehen garaipenaren bila. Arrasatekoak oraindik ez dute garaipenik lortu denboraldi honetan beraz oraingoan aukera ederra dute lehenengoa lortzeko igo berria den talde baten aurka. Donostiarrentzako ere aukera oso ona da lehenengo gehitzeko.

ATLETICO SN SN eta EFIK ISB-ek jardunaldiko neurketarik zirraragarriena jokatuko dute Gipuzkoar derbi batean. Lehenengo fasean bakoitzak lehia bat irabazi zuen beraz gertatzen dena gertatzen dela, berdinketa hori hautsi egingo da.

BASKONIA AZUL-ek eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k jokatuko dute multzo honetako azken partidua. Biak garaipen eta porrot banarekin daude sailkapeneko taula erdian. Irabaztea aurrera pauso handia ematea izango zen bientzako.

JUNIOR NESKAK

Arabar derbi batekin hasiko da asteburua A1 multzoan EUROMEX ARASKI eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko norgehiagokarekin. Berdekoak dira bakarrak garaipenik gabe multzo honetan beraz irabaztea ezinbestekoa izango da beraientzako.

LOIOLA INDAUTXU eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren arteko lehia larunbat goizean jokatuko da Jesuitas Ikastetxean. Bi taldeak garaipen banarekin daude Final 4-ean sartzeko borrokan. Bientzako garaipena ezinbestekoa da.

EASO IBAETA BASKET BURUNTZA liderrak bigarren fase bikaina egiten ari den LOINTEK GERNIKA jasoko du igande goizean. Lehenengo fasen Donostiarrak gehiago izan ziren bi norgehiagoketan baina orain Gernikarrak oso sendo daude beraz, garaipena edonora joan daiteke.

A2 multzoa ZAST KURAYE ZKE eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren arteko lehiarekin zabalduko da. Arrasatekoak nahiz eta igo berriak izan sekulako hasiera eduki dute fase honetan eta lider bezala jarraitu nahi dute momentu onenean ez dagoen talde baten aurka.

GETXO SBT eta BASKONIA aldiz igandean jokatuko dute Fadura Kiroldegian. Bi taldeak igo berriak dira eta hasiera oso antzekoa eduki dute fase honetan. Lehenengo bi postu horietara gerturatzen saiatuko dira.

BARAKALDO BALONCESTO-k eta TABIRAKO BAQUE-k Bizkaitar derbi bat edukiko dute igande arratsaldean. Durangokoak garaitu gabe daude momentuz eta Barakaldokoak aldiz irabazi gabe. Hala ere etxean jokatzen dutela aprobetxatuko dute azken hauek lehenengoa eskuratzeko.

Amaitzeko FUNDIBIDE ISB eta MARIANISTAS UMILTASUNA-k jokatuko dute Azpeitiarren etxean. Hauek azkeneko porrota ahaztu eta irabaztera aterako dira lehenengo bi postu horien bila.

JUNIOR MUTILAK

ARABERRI BASKET CLUB-ak eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k hasiko dute hirugarren jardunaldia. Gasteiztarrak etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute Bilbotar talde sendoari aurre egiten saiatzeko.

EASO BASKET CROMOVA-k ere antzekoa behar du garaitezin dagoen BASKONIA A-ren aurka. Gasteiztarrak gehiago izan ziren lehenengo fasean eta berdin izaten saiatuko dira bigarren fase honetan.

AXA AMURRIO eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehia izango da interesgarriena Final 4 postuetan sartzeko borroka horretan. Lehenengo fasean Bilbotarrak bi partiduak irabazi zituzten baina oraingoan dena oso ezberdina izan daiteke.

A2 multzoan KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta BARAKALDO BALONCESTO izango dira lehenak jokatzen larunbat goizean. Barakaldokoak lider bezela daude eta horrela jarraitu ahal izateko garaitzea besterik ez dute. Gasteiztarrak bigarren garaipenaren bila aterako dira.

ORDIZIA ORKLI eta ALTER CONSULTING ISB berriro ere aurrez-aurre egongo dira Gipuzkoar ligan bata bestearen aurka lehiatu ostean. Oraingoan dena oso ezberdina izango da Euskal Ligan jarraitzeko leku baten bila daudelako.

BASKONIA B-ek eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k ere berdina nahi dute eta horretarako garaipena besterik ez dute behar beraien arteko neurketan. Gasteiztarrak bat irabazi dute eta Bilbotarrak oraindik ez dira estreinatu. Garaipenaren bila joango dira bi taldeak.

Azkenik GETXO SBT-ek eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k jokatuko dute igande goizean. Arrasatekoak helburu garbia dute eta hirugarren garaipena lortzen saiatuko dira kantxa zail batean. Bizkaitarrak etxean hazi egiten dira eta hori aprobetxatu nahi dute bigarren garaipena lortzeko.