Jardunaldi bikaina izan da Kadete eta Junior Mailetako azkenekoa.
KADETE NESKAK
ASEVI ARASKI-k azkeneko segunduan irabazi zuen LA SALLE BILBAO-ren aurka Nahia Elviraren hiruko bati esker, 52-51. Neurketa oso gorabeheratsua izan zen non talde bakoitzak bere momentua eduki zuen partidua menderatzeko.
LOINTEK GERNIKA-k bere partetik ez zuen errukirik izan EASO IBAETA BAKET IRULEA-ren aurka 79-34 irabaziz. Gernikarrak hasieratik gehiago izan ziren eta oraindik ez dakite zer den partidurik galtzea.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta BASKONIA-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia neurketa oso parekatsu batean Gasteiztarren garaipenarekin 61-67. Natale Enak (26 puntu 15 errebote eta 31 puntuko balorazioa) eta Naira Gomezek (32 puntu 10 errebote eta 41 puntuko balorazioa) sekulako lehia eduki zuten erakustaldi itzela emanez.
SAILKAPENA:
A2 multzoa URRATEGI BARNE DISEINUA eta EASO BASKET GAMMA-ren arteko lehiarekin zabaldu zen. Azpeitiarrak garaipen berri bat lortu zuten lidergotzan bakarrik geratuz 73-60 irabazi ondoren. Neurketa xehetasun txikiengatik erabaki zen etxekoen alde.
DINNTECO ARABA eta ZAST GAP ZKE-ren arteko lehian Gasteiztarrak azken laurdenean eman zioten buelta emaitzari 8 behera sartu eta gero. Daniela Aguirrek hartu zuen partiduaren kontrola momentu horretan 15 puntu sartuz eta bere taldeari bigarren garaipena emanez.
AXA AMURRIO-k garaipen garrantzitsua lortu zuen OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-ren aurka 65-60. Neurketa une oro parekatuta egon zen azken bi minutuetara berdinketarekin iritsiz. Bertan, jaurtike libreei esker, garaipena etxean geratu zen.
Azkenik, BARAKALDO BALONCESTO eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko Bizkaitar derbian, Durangoarrak hobeak izan ziren orokorrean bigarren garaipen bat lortuz, 40-48. Hauek lehenengo hiru laurdenak menderatu zituzten nahiz eta Barakaldokoak azken laurdenean esfortzu handi bat egin eta markagailuan gerturatzea lortu.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
BASKONIA-k funtsezko garaipena lortu zuen EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren etxean 73-81, erritmo oso altua eduki zuen partidu batean. Errebotea izan zen erabakigarria Gasteiztarrentzako hirugarren garaipena lortuz lidergotza partekatuan jarraitzeko.
BARAKALDO BALONCESTO eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehia izan zen A1 multzoko jardunaldiko neurketarik parekatsuena 56-62ko emaitzarekin. Hirugarren laurdena klabe izan zen Durangokoentzat 4-18ko partzial batekin partidua hautsiz.
LOIOLA INDAUTXU eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean hasieratik beltzekoak gehiago izan ziren 39-85 irabaziz. Garaipen honekin lehenengo postuan jarraitzen dute Baskoniaren gainetik.
SAILKAPENA:
A2 multzoa ere oso interesgarri dago ATLETICO SN SN eta EFIK ISB-ren arteko lehia bezela non Donostiarrak 66-64 irabaztea lortu zuten infartuzko amaiera batean. Azpeitiarrak hobeto hasi ziren baina bigarren zatian etxekoak aurrera pauso bat eman zuten emaitzari buelta ematea lortuz.
Hala ere lider bezela ANOGA ARABERRI dago ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-ri 107-61 irabazi eta gero. Gasteiztarrak era ezinhobean hasi dute bigarren fase hau eta garbi utzi dute hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu nahi dutela.
ANTIGUA LUBERRI KE eta KREAN OINTXE-ren arteko neurketan, Donostiarrak bigarren fase honetako lehen garaipena lortu zuten 85-68. Arrasatearrak lehenengo laurden itzela egin zuten 11 gora jarriz lehenengo 10 minutu horietan baina, hortik aurrera etxekoak partiduaren kontrola hartu zuten emaitzari guztiz buelta emanez.
Bukatzeko BASKONIA AZUL-ek 98-68 irabazi zion CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ri erasoan emandako emanaldi bati esker. Gasteiztarrak superiorrak izan ziren errebotean eta horrek aukera gehiago eman zien garaipena lortzeko.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
EUROMEX ARASKI eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko derbian, arabakoak hobeto egon ziren hasieratik 50-73 irabaziz. Garaipen oso garrantzitsua sailkapenari begira dena oso parekatsu baitago.
LOIOLA INDAUTXU eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren artean Bilbotarrak 67-66 irabazi zuten Julia Echanoveren hiruko batekin. Orokorrean Donostiarrak hobeto egon ziren baina azken laurden fin bati esker etxekoak emaitzari buelta ematea lortu zuten.
A1 multzo ixteko LOINTEK GERNIKA-k sekulako garaipena lortu zuen EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren etxean 56-76. Zuhaitz Gonzalezen neskak bigarren fase itzela egiten ari dira eta lidergotza partekatuan sartzen dira momentura arte lider bezela zegoenari irabaziz.
SAILKAPENA:
A2 multzoan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k ZAST KURAYE ZKE-ri 44-54 irabazi zion Gipuzkoar derbi interesgarri batean. Arrasatekoak hasieratik finago egon ziren eta nahiz eta hirugarren laurdenean Zarauztarrak gerturatzea lortu, azkenean garaipena Arrasatera joan zen.
GETXO SBT-ek bere partetik garaipen sendoa lortu zuen BASKONIA-ren aurka hasieratik amaieraraino gehiago izanda, 63-37. Getxokoak bigarren garaipen jarraia lortu dute honekin eta lehenengo bi postuetatik gertu mantentzen dira.
TABIRAKO BAQUE-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean lider bezela jarraitzeko, 41-66. Durangokoak lehenengo zati itzela egin zuten 21 gora joanez atsedenaldira partidua guztiz epaituta utziz.
FUNDIBIDE ISB-ek eta MARIANISTAS UMILTASUNA-k itxi zuten jardunaldia lehenengo hauen garaipenarekin 83-48. Azkoitiarrek sentsazio onak berreskuratu zituzten erasoan oso fin ibili ziren partidu batean. Gasteiztarrak ondo lehiatu zuten lehenengo zatian baina bigarrengoan hustu egin ziren.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BASKONIA A lider bezala jarraitzen du EASO BASKET CROMOVA-ren aurka 56-104 irabazi eta gero. Gasteiztarrak hasieratik hartu zuten neurketaren kontrola, erasoan sekulako erakustalia emanez ehuneko ikaragarriekin.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere erraz irabazi zuen ARABERRI BASKET CLUB-aren etxean 52-108. Bilbotarrak hasieratik gehiago izan ziren aukerarik eman gabe talde Gasteiztarrari.
AXA AMURRIO eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehian, Bilbotarrak bigarren faseko lehen garaipena lortu dute, Final 4 postuetan sartzeko, 57-74. Bigarren zatian erabaki zen norgehiagoka azken hauentzako bigarren zati bikain bati esker.
SAILKAPENA:
A2 multzoa KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko lehiarekin hasi zen Bizkaitarren garaipenarekin 82-104. Neurketa orokorrean oso parekatuta egon zen azken laurdenera arte non 18-35eko partzial batekin Barakaldoko taldea lider bezela jarraitzen duen.
ORDIZIA ORKLI bere partetik 60-32 irabazi zuen ALTER CONSULTING ISB-ren aurka bigarren garaipen jarraia lortuz. Ordiziarrak oso neurketa serioa egin zuten eta hasieratik hobeak izan ziren erasoko errebotean min handia eginez.
BASKONIA B-k ere bigarren faseko bigarren garaipena lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 79-64 irabaziz. Hasiera parekatsu bat eta gero, Gasteiztarrak neurketaren kontrola hartu zuten hurrengo 20 minutuetan norgehiagoka haustea lortuz.
Amaitzeko, GETXO SBT eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean, Arrasatekoak lider bezela jarraitzen dute 68-72 irabaziz. Lehenengo laurdeneko partzial batekin lortu zuten garaipena nahiz eta bigarren laurdenetik aurrera Getxokoek egoerari buelta eman.
SAILKAPENA: