Datorren igande honetan gure txikiek zortzigarren entrenamendu saioa egingo dute Espainiako Txapelketa prestatzeko helburuan.

Bi aurre-selekzioak 14 jokalariez osaturik daude momentu honetan eta horrela jarraituko dute Martxoak 3ra arte.

Entrenamendu hau garrantzitsua izango da hurrrengo Martxoak 1 eta 2ko asteburuan Txapelketa bat jokatuko dutelako eta hori ondo prestatzeko azken aukera izango da.

Beti bezela jokalariak entrenamendu ordua baino ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira eta bi kamixeta eraman behar dituzte, bat iluna eta bat txuria.

SEGI LANEAN!