Nesken bigarren mailako lehenengo fasea amaitu zen pasa den asteburuan.
NESKEN BIGARREN MAILA
Lehenengo fasea amaitu da eta iada badauzkagu A1-ean egongo diren bost taldeak.
GETXO SBT izan da fase honetako talderik onena 15 garaipen eta 3 porrotekin. Gainera, azkeneko jardunaldian funtsezko garaipen bat lortu zuen 58-65 MEGACALZADO ARDOI-ren aurka hauek ere A1 multzoan egongo direlako.
CONET FACILTY ARABA-k ere ezinbesteko garaipena lortu zuen NAVASKET-en etxean 60-61. Bi taldeak A1-ean egongo direnez, garaipen honek bikoitza balio du Gasteiztarrentzako multzo beretik datozen taldeen emaitzak mantendu egiten direlako.
LICEO MONJARDIN izan da A1 multzora sartzen azkena JACOBEO ALBERITE-ren aurka 35-84 irabazi ondoren. Nafarrak sekulako erakustaldia eman zuten azken sailkatuaren aurka eta orain igoerarengatik borrokatuko dute.
VALLE DE EGÜES bere partetik kanpoan geratu da eta A2-an egongo da galtzaile bezala atera delako berdinketa hirukoitz batean. Nafarrek lehenengo fase bikaina egin dute baina ez dute lortu goiko multzoan sartzea nahiz eta azken jardunaldian garaipena lortu MARISTAS LOGROÑO-ren aurka 51-46.
OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren arteko lehian lehenengoak gehiago izan ziren 68-24 irabaziz. Bi taldeak A2 multzoan egongo dira eta maila mantentzeagatik borrokatuko dute orain.
SAILKAPENA:
A-B multzoan GRAFICAS JUARISTI ZKE izan da fase honetako talde onena ALKIVENT TOJU-ri 56-93 irabazi ondoren. Bi taldeak A1-ean egongo dira igotzeko aukera askorekin.
GAZTE BERRIAK izan da bigarren sailkatua nahiz eta azkeneko hiru partiduak jarraian galdu. Oraingoan ezin izan zuten hasieratik gehiago izan zen TABIRAKO BAQUE baten aurka baina A1-ean egongo dira.
ARANGUREN MUTILBASKET A1-era sailkatu da eta ESCOLAPIOS BILBAO kanpoan utzi du 63-57 irabazi eta gero. Mutilbakoak hasiera itzela izan zuten eta horri eutsi zioten irabazten amaitzeko. Bilbotarrak ez dute sailkapena lortu irabaztea derrigorrezkoa zutelako.
LEIOA SBT eta LAGUNAK-en artean Bilbotarrak 61-50 irabazi zuten eta nahiz eta A1-era ez saikatu, fase amaiera bikaina egin dute azkeneko bost partiduak irabaziz. Barañaingoak bosgarren bezala baina A1-ean egongo dira.
Azkenik ATLETICO SAN SEBASTIAN eta UNIBASKET LOGROÑO-ren arteko lehian, Donostiarrak 74-68 gailendu ziren bere garrantzia zuen neurketa batean. Izan ere bi taldeak A2-an egongo dira eta beraien arteko emaitzak zenbatu egiten dute bigarren fasera begira.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
AGURAIN-ek eta ARABERRI BASKET CLUB-ak zabaldu zuten jardunaldia Arabar derbi batekin non Gasteiztarrak gehiago izan ziren 61-77. Hasieratik hartu zuten neurketaren kontrola azken hauek eta lider bezala jarraitzeko balio die.
SAN PRUDENCIO-k ere garaipen berria lortu zuen UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 90-76. Azkeneko laurdenean hautsi zuten partidua Gasteiztarrak orokorrean ondo lehiatu zuen talde baten aurka.
PADURA eta BERGARA KE SORALUCE-ren arteko lehian Gipuzkoarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten aurrera pauso bat emateko sailkapenean. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarrenean Bergarakoak martxa bat gehiago sartu zuten eta azkeneko laurdenean partidua guztiz hautsi zuten.
CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k bere partetik ZORNOTZA ST-ren aurka 78-66 irabazi zuen. Bilbotarrak orokorrean hobeak izan ziren 20 gora iritsiz azken laurdenera. Bertan Zornotzarrak finago egon ziren eta emaitza apaintzea lortu zuten.
HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-k ere garaipen oso garrantzitsua lortu zuen ULACIA ZKE-ren aurka 73-66 irabaziz. Bilbotarrak azken laurden itzela egin zuten garaipenaren senda berreskuratzeko eta berdinketa boskoitz batean sartzen dira.
GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta GETXO SBT-ren arteko lehian, Bizkaitarrak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten Gipuzkoarren etxean 59-70. Lehenengo zatia oso parekatuta egon zen baina hirugarren laurdenetik aurrera Getxokoak aurrera pauso bat eman zuten irabazten amaitzeko.
DUPLOSTOCK OIARSOLEZO eta EASO BASKET ANDATZA-k itxi zuten jardunaldia etxekoen garaipenarekin 80-63. Lezokoak Iñigo Sarasola berreskuratu dute eta honek garaipenaren senda berreskuratzeko balio izan die lehenengo sailkatuen estela jarraitzeko.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k garaipena itzela lortu zuen SAN IGNACIO PREMO-ren aurka 74-66 irabazi eta gero. Bilbotarrak bigarren zati bikaina egin zuten maila oso onean dagoen talde baten aurka eta horrela hauek garaipenen bolada on bati amaiera jartzen diete.
Garaipenen bolada onarekin jarraitzen duen taldea LA SALLE VERSIA da NAJERA TURISMO-ren etxean 30-66 irabazi ostean. Bilbotarrak gehiago izan ziren hasieratik eta hirugarren postura igo dira nahiz eta berdinketa laukoitz batean egon.
IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k garaipen estua lortu zuen beti ederki lehiatzen duen TABIRAKO BAQUE-ren aurka, 81-75. Neurketa luzapenean erabaki zen Donostiarren alde aparteko bost minutu hauetan finago egon zirelako.
EUSKOFRIZ ASKARTZA-k azken sailkatuari, UNIBASKET LOGROÑO, 47-34 irabazi zion bigarren laurden erabakigarri batekin. Izan ere partziala laurden horretan 16-4koa izan zen eta geroztik neurketa asko parekatu zen baina, aldeak ez ziren mugitu.
ZORNOTZA ST-ek bere partetik garaipen itzela lortu zuen JARDINERIA GORBEIA ARASKI-ren aurka 53-50. Zornotzakoak partidu bikaina egin zuten maila honetako talde onenetariko baten aurka Gift Chass (15 puntu eta 19 errebote) gaztearen lidergotzaz lagunduta.
Barkatu gabe jarraitzen duen taldea UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU da IZ4 HONDARRIBIA-ren etxean 53-61 irabazi eta gero. Bilbotarrak asko landutako garaipena lortu zuten beti bikain lehiatzen duen talde baten aurka eta lider bezala jarraitzen dute.
Bukatzeko NAVARRO VILLOSLADA-k ezinbesteko garaipen bat lortu zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka 71-50. Nafarrak bigarre zatian lortu zuten partidua haustea eta honekin Gernikarren gainetik jartzen dira maila mantentzeko borrokan.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
NASVASKET-ek eta HYDROPYC URGATZI-k zabaldu zuten jardunaldia azken hauen garaipenarekin 68-79. Gasteiztarrak garaipen oso garrantzitsua lortu zuten arerio zuzen baten aurka eta aurrera pauso bat emate dute.
ASKARTZA CLARET-ek bere partetik hirugarren garaipen jarraia lortu zuen azken sailkatuari, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, 66-49 irabaziz. Bigarren laurden fin bati esker lortu zuten Bizkaitarrak garaipena 24-7ko partzial batekin. Bestela neurketa oso parekatuta egon zen.
AISLA ARMETI IBAIZABAL-ek 72-69 irabazi zion EASO TURDUS.WINE taldeari Final 4 postuen borrokan jarraitzeko. Norgehiagoka itzela izan zen non bi taldeak tira-bira itzela eduki zuten azken minutu ikusgarri batekin.
SANTURTZI SK momentuko talde onena da DISDIRA BITXITEGIA ISB-ri 68-81 irabazi ondoren. Bizkaitar jokalari gazteak jardunaldiak pasa ahala hobeto jokatzen ari dira eta denboraldi amaieran kontuan edukitzeko talde bat izango da.
ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek porroten bolada txarrari amaiera jarrio zioten LEIOA SBT bezalako arerio zuzen bati 78-69 irabazi ondoren. Garaipen honekin Donostiarrak denboraldi amaierako igoera faserako borrokan sartzen dira berriro ere.
MEGACALZADO ARDOI-k azken aldian garaitezin zegoen UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ri 75-64 irabazi zion bosgarren postuan kokatuz. Bilbotarrak zortea eduki dute jardunaldi honetan bigarren sailkatuak ere galdu egin zuelako eta oraindik bi partiduko aldea mantentzen dutelako.
Amaitzeko LA SALLE VERSIA-k AGUERRI LARRAONA CLARET-i 55-46 irabazi zion hasieratik hobeak izan ziren neurketa batean. Bilbotarrak garaipenaren senda berreskuratzen dute horrela eta Final 4 postuen borrokan mantentzen dira.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS GARCIA