Laugarren jardunaldia oso ikusgarria izango da Kadete eta Junior Mailetan.
KADETE NESKAK
A1 multzoa LA SALLE BILBAO-k eta LOINTEK GERNIKA-k zabalduko dute jardunaldia La Salle Ikastetxean. Bilbotarrak etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute Gernikarrei irabazteko sailkapenean alde egiten utzi gabe.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA bigarren faseko lehen garaipenaren bila aterako da larunbat arratsaldean EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren aurka. Lehenengo fasean partidu bana irabazi zuten beraz berdinketa hori desegiteko norgehiagoka izango da.
BASKONIA-k eta ASEVI ARASKI-k Gasteiztar derbi bat jokatuko dute Ibaiondo Gizarte Etxean. Bi taldeak dinamika onean datoz azken partiduak irabazita eta biek Arabako talde onena izateko borrokatuko dute.
A2 multzoan ZAST GAP ZKE eta BARAKALDO BALONCESTO-k jokatuko dute lehenengo Aritzbatalde Kiroldegian. Biak galdu egin zuten azkeneko jardunaldian beraz oraingoan ez dute barkatu nahi Euskal Ligan jarraitzeko helburutik gertuago egoteko.
OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA eta DINNTECO ARABA-ren arteko lehia larunbat arratsaldean ospatuko da. Lasartekoak oraindik ez dute neurketarik irabazi fase honetan baina partidu guztiak ondo borrokatu dituzte. Gasteiztarrak aldiz irabazten jarraitu behar dute hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu ahal izateko.
EASO BASKET GAMMA-k AXA AMURRIO taldea jasoko du asteburu honetan Altza Kiroldegian. Donostiarrak etxean jokatzen dutela aprobetxatzen saiatuko dira lehenengo garaipena gehitzeko. Arabarrak bere partetik hirugarren jarraia lortzen saiatuko dira.
Azkenik TABIRAKO BAQUE-k eta URRATEGI BARNE DISEINUA-k jokatuko dute lidergotzaren borrokan. Gipuzkoarrak garaitezin daude fase honetan eta berdin jarraitu nahi dute azken bi partiduak irabazi dituen talde sendo baten etxean. Norgehiagoka ikaragarria izango da.
KADETE MUTILAK
A1 multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k iada jokatu dute jardunaldi honetan lehenengoen garaipenarekin 60-41.
TABIRAKO BAQUE-k eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k larunbat goizean jokatuko dute Landako Kiroldegian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean beraz garaipena eskuratzea klabe izango da bientzako denboraldi amaierarako Final 4era sailkatzeko.
BASKONIA A-k eta LOIOLA INDAUTXU-k itxiko dute multzo honetako jardunaldia. A priori talde Gasteiztarra da irabazteko faborito baina bilbotarrak erakutsi dute edozeini lehiatzeko gai direla eta ez dizkiete gauzak erraz jarriko.
A2 multzoan CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK eta ANOGA ARABERRI-k jokatuko dute lehenengo La Casilla Kiroldegian. Gasteiztarrak era ezinhobean hasi dute bigarren fase hau eta berdin jarraitzeko asmoarekin bidaiatuko dute Bilbora.
ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta ANTIGUA LUBERRI KE-ren arteko lehia oso interesgarria izango da ondo ezagutzen diren bi talde direlako. Biak Gipuzkoako ligatik igo berriak dira beraz neurketa oso parekatsua izango da. Majori Kiroldegian jokatuko dute.
KREAN OINTXE! eta ATLETICO SN SN ere oso ondo ezagutzen dira lehenengo fasean elkarren kontra egin baitzuten. Momentu honetan egoera oso ezberdinean daude bi taldeak baina edozer gauza gerta daiteke bigarren fase honetan.
Bukatzeko EFIK ISB-ek eta BASKONIA AZUL-ek jokatuko dute igande goizean. Norgehiagoka oso garrantzitsua eta interesgarria izango da biak bi garaipenekin daudelako eta lehenengo bi postuetara igotzeko ezin dute barkatu. Lehia izugarria izango da.
JUNIOR NESKAK
LOINTEK GERNIKA eta EUROMEX ARASKI-ren arteko norgehigoka edukiko dugu lehenengo Maloste Kiroldegian. Gernikarrak aurreko asteko garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira lidergotzan jarraitu ahal izateko eta Gasteiztarrak aldiz bigarren faseko lehen garaipenaren bila aterako dira.
OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta LOIOLA INDAUTXU-k larunbat arratsaldean jokatuko dute lidergotzaren borrokan. Lehenengo fasean Gasteiztarrak hobeto ibili ziren beraien arteko partiduetan baina oraingoan jokoan dagoena handiagoa da beraz beste istorio bat izango da.
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia igande goizean. Nahiz eta lehenengo fasean liga ezberdinetan egon, oso ondo ezagutzen diren bi talde dira eta biek Donostiako talde onena izateko borrokatuko dute.
A2 multzoan ere lehia oso interesgarriak izango ditugu BASKONIA eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko norgehiagokarekin hasiz. Nuerketa parekatsua espero da sailkapeneko beheko partean dauden bi talde hauen artean.
TABIRAKO BAQUE liderrak froga sendoa edukiko du asteburu honetan FUNDIBIDE ISB jasoz larunbat goizean. Bi talde hauek hurrengo urtean Euskal Ligan egon nahi dute beraz garaipena eskuratzea ezinbestekoa izango da bientzako.
MARIANISTAS UMILTASUNA eta ZAST KURAYE ZKE-ren artean ere partidu oso parekatsua espero da irabaztea behar duten bi taldeen artean. Gasteiztarrak estreinatu dira baina bigarren garaipen bat nahi dute etxean jokatzen dutela aprobetxatuz. Zarauztarrak aldiz azken postuan daude eta irabaztea beharrezkoa dute bertatik ateratzeko.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta GETXO SBT-ek itxiko dute multzo honetako jardunaldia Musakola Kiroldegian. Bi taldeak dinamika oso onean daude beraz norgehiagoka estua eta oso interesgarria izango da.
JUNIOR MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta AXA AMURRIO-k ostiral arratsaldean jokatuko dute bigarren faseko laugarren jardunaldia zabaltzeko. Bilbotarrak irabazteko faborito dira baina Amurriokoak dana emango dute bigarren garaipen bat lortzeko.
BASKONIA A-k eta ARABERRI BASKET CLUB-ak Gasteiztar derbi berri bat jokatuko dute larunbatean. Lehenengo fasean Baskoniakoak gehiago izan ziren eta momentuz bi taldeen dinamikak ikusita berdina gertatuko dela dirudi. Hala ere jokatu beharra dago eta naranjazkoak ez dizkiete gauzak erraz jarriko.
LOIOLA INDAUTXU-k eta EASO BASKET CROMOVA-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia garaipena behar duten bi talde hauen artean. Donostiarrak dinamika aldaketa baten bila bidaiatuko dute Bilbora azken bi porrotak alde batera uzteko intentzioarekin. Bilbotarrak aldiz azken garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira.
A2 multzoa ALTER CONSULTING ISB-ek eta BASKONIA B-ek zabalduko dute larubat goizean. Gipuzkoarrak oraindik ez dute partidurik irabazi beraz etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute lehenengoa lortzen saiatzeko. Gasteiztarrak bere partetik bigarren fase ona egiten ari dira eta dinamika horrekin jarraitzen saiatuko dira.
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE-k ere larunbat goizean jokatuko dute La Casilla Kiroldegian. Biak sailkapeneko beheko partean, irabazten saiatuko dira aurrera pausoak ematen hasteko.
BARAKALDO BALONCESTO liderrak lider izaten jarraitu nahi du baina horretarako GETXO SBT taldea gainditu beharko du. Biak ondo ezagutzen dira Bizkaitar ligatik eta nahiz eta Getxokoak azken bi neurketak galdu, borroka itzela espero da.
Amaitzeko MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta ORDIZIA ORKLI-k jokatuko dute igande arratsaldean Gipuzkoar derbi izugarri batekin. Bi taldeak momentu oso onean daude eta norgehiagoka oso parekatsua espero da. Neurketa klabea izango da hurrengo urtean Euskal Ligan egon nahi badute.