Laugarren jardunaldiak berdinketa ugari utzi ditu A1 multzoetako lehenengo postuetan.

KADETE NESKAK

LA SALLE BILBAO jarri da lider bezala LOINTEK GERNIKA-ri 51-46 irabazi ondoren. Bilbotarrak neurketa estu bat eraman zuten azken laurden on bati esker. Gernikarrak denboraldiko lehen porrota jaso dute.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta EASO IBAETA IRULEA BASKET-en arteko lehian Donostiarrak 48-55 gailendu ziren. Norgehiagoka bizia izan zen gorabehera askorekin non txanpona Donositarren alde erori zen. Garaipen honekin Final 4 postuen borrokan sartzen dira.

BASKONIA eta ASEVI ARASKI-ren arteko Gasteiztar derbia ere infartuzkoa izan zen lehenengokoen garaipenarekin 62-60. Partidua une oro oso parekatuta egon zen eta ez zen erabaki azken minutura arte jaurtiketa libreen marratik. Emaitza honekin sailkapena oso estu jarri da eta badirudi azken jardunaldira arte horrela izango dela.

SAILKAPENA:

A2 multzoan BARAKALDO BALONCESTO-k erraz irabazi zuen ZAST GAP ZKE-ren etxean. Lehenengo laurden parekatsu bat eta gero, Bizkaitarrak neurketaren kontrola hartu zuten eta gehiago izatea lortu zuten 31-57 irabaziz.

OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA eta DINNTECO ARABA-ren artean, Gasteiztarrak hobeak izan ziren hasieratik 46-67 irabaztea lortuz. Daniela Agirrek beste behin taldea garaipenera eraman zuen sailkapenean aurrera pauso bat emanez.

AXA AMURRIO bere partetik dinamika ezinhobean dago hirugarren garaipen jarraia lortu eta gero EASO BASKET GAMMA-ren etxean 49-59. Hala ere Donostiarrak oso ondo lehiatu zuten eta atsedenaldira aurretik joan ziren. Bigarren zatian Arabarrak martxa bat gehiago jarri zuten neurketa haustea lortuz.

TABIRAKO BAQUE-k eta URRATEGI BARNE DISEINUA-k itxi zuten jardunaldia azkenekoen garaipenarekin 51-58. Gipuzkoarrak neurketa estu bat eraman zuten aurkari sendo baten etxean eta lider bezala jarraitzen dute oraindik.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA lider bezala jarraitzen du BARAKALDO BALONCESTO-ri 60-41 irabazi eta gero. Bilbotarrak lehenengo zati bikain batekin garaipena lotuta itxi zuten bigarren zatian hobeto ibili zen aurkari baten aurka.

BASKONIA A-k ere berdina egin zuen baina amaierara arte aukerak eduki zituen arerio baten aurka LOIOLA INDAUTXU 09. Lehenengo laurdena klabe izan zen Gasteiztarrentzako 20-9ko partzial batekin. Bizkaitarrak hortik aurrera partiduan egon ziren baina emaitzari buelta ematea lortu gabe. Azkenean 70-62.

EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen TABIRAKO BAQUE-ren etxean 63-84 irabaiz. Donostiarrak orokorrean finago egon ziren eta garaipen garrantzitsua gehitu zuten hirugarren postuan kokatzeko.

SAILKAPENA:

A2 multzoan ANOGA ARABERRI garaitezin jarraitzen du CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 77-97 irabazi eta gero. Gasteiztarrak erritmo handiko partidua planteatu zuten eta Bilbotarrak nahiz eta duintasunez borrokatu, ezin izan zuten erritmo hori berdindu.

ATLETICO SN SN ere geldiezin dago eta KREAN OINTXE!-ren aurka sekulako garaipena lortu zuen 51-110. Hasieratik oso fin egon ziren Donostiarrak eta etxekoen gainetik pasa ziren Araberrirekin lidergotza partekatzen jarraitzeko. Hiru jokalarik lortu zuten 20 puntu baino gehiago saskiratzea.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k bere partetik Euskal Ligako lehen garaipena lortu zuen ANTIGUA LUBERRU K.E.-ren aurka 87-76 irabazi eta gero. Unai Martinezek sekulako erakustaldia eman zuen 35 puntu eta 12 erreboterekin sailkapenean aurrera pauso handia emateko.

Azkenik EFIK ISB eta BASKONIA AZUL-en arteko lehian, Azpeitiarrak gehiago izan ziren 98-82 irabaziz. Hala ere ez zen paseo bat izan izan ere Gasteiztarrak lehenengo zatian hobeto egon baitziren 10 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian aldiz Gipuzkoarrak aurrera pauso bat eman zuten eta 60-34 partzial batekin itxi zuten norgehiagoka.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

LOINTEK GERNIKA bigarren fase bikaina burutzen ari da eta lider bezala jarri da EUROMEX ARASKI-ren aurka 79-42 irabazi ondoren. Gernikarrak hasieratik gehiago izan ziren aukerarik eman gabe talde Gasteiztarrari. Gainera albisterik onena Leire Iturbe gaztearen itzulera izan zen belauneko lesio gogor bat gainditu ostean. 12 minutu jokatu zituen 8 puntu saskiratuz.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k garaipen garrantzitsua lortu zuen LOIOLA INDAUTXU-ren aurka neurketa estu batean 53-48. Gasteiztarrak neurketa menderatu zuten lehenengo 30 minutuetan baina azken laurden on bati esker Bilbotarrak markagailuan gerturatu ziren bueltako partidurako dena airean utziz.

Donostiar derbian EASO IBAETA BURUNTZA BASKET-ek BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA gainditu zuen azken laurden bikain bati esker 65-51. Nerea Margareto 26 punturekin izan zen jokalari onena.

SAILKAPENA:

A2 multzoan BASKONIA-k garaipenaren senda berreskuratu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ri 69-43 irabazi ondoren. Myriam Peredaren neskak hasieratik hartu zuten neurketaren kontrola gauzak oso ondo eginez.

FUNDIBIDE ISB-ek ere ez zuen barkatu momentura arte garaitu gabe zegoen TABIRAKO BAQUE-ren aurka 31-50. Gipuzkoarrak finago ibili ziren une oro eta nahiz eta Bizkaitarrak gauzak zailak jarri garaipen garrantzitsua lortu zuten gehiegi sufritu gabe.

MARIANISTAS UMILTASUNA-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 53-44. Gasteiztarrak sendo egiten dira beraien etxean eta hori ondo aprobetxatu zuten bigarren garaipen bat lortzeko lehenengo bi postuetara gerturatzea lortuz.

Amaitzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta GETXO SBT-ek lehia ikaragarria eduki zuten Gipuzkoarren garaipenarekin azken minutuan 67-64. Bizkaitarrak finago egon ziren lehenengo zatian baina bigarrengoan Arrasatekoak aurrera pauso bat eman zuten eta Maddi Lizarralde (30 puntu) gaztearen emanaldi batez lagunduta funtsezko garaipen bat lortu zuten lider bezala jarraitzeko.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta AXA AMURRIO-ren arteko lehian istorio gutxi egon zen lehenengoen garaipenarekin 126-43. Bilbotarrak etxeko lanak egin dituzte lehenengo 4 jardunaldietan eta orain Baskoniaren aurka neurtuko dira lidergotza jokoan dutela.

BASKONIA A-k ere etxeko lanak ondo bete ditu ARABERRI BASKET CLUB-ari 124-35 irabaziz eta iada burua hurrengo jardunaldian dute.

LOIOLA INDAUTXU eta EASO BASKET CROMOVA-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia neurketa interesgarri batekin 56-67. Bi taldeak hirugarren postua eskuratu nahi zuten eta neurketa ederra jokatu zuten Donostiarren garaipenarekin.

SAILKAPENA:

A2 multzoan 4 talde ditugu lidergotza partekatzen jardunaldi izugarri batean.

Lehenik BASKONIA B-ek garaipen itzela lortu zuen ALTER CONSULTING ISB-ren etxean 67-70 irabaziz. Norgehiagoka oso gorabeheratsua izan zen lidergotza aldaketa askorekin non azken minutuko hiruko batek garaipena eman zien Gasteiztarrei.

Bestalde, ORDIZIA ORKLI-k hirugarren garaipen jarraia lortu zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 58-64. Neurketa honetan ere gauza asko pasa ziren eta bi taldeek beraien momentua eduki zuten. Azkenean garaipena Ordiziara eta bi taldeak berdinduta sailkapenean.

BARAKALDO BALONCESTO lider bezala jarraitzen du nahiz eta GETXO SBT-ren aurka 63-64 galdu. Infartuzko neurketa bat izan zen luzapenean erabaki zena Getxokoen alde. Barakaldokoak une oro atzetik joan ziren eta nahiz eta azken laurdenean emaitzari buelta eman eta luzapena lortu galtzen bukatu zuten.

Bukatzeko CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE-ren artean, Gasteiztarrak bigarren garaipen bat lortu zuten arerio zuzen baten etxean, 69-75. Bigarren laurdena klabe izan zen 8-16ko partzial batekin azken hauentzako.

SAILKAPENA: