Nesken Bigarren Mailako bigarren fasea hasi zen pasa den asteburuan.
NESKEN BIGARREN MAILA
A1 multzoan garaipen guztiak garrantzitsuak dira igoera lortzeko borrokan. Lehenik CONET FACILIT ARABA-k garaipen itzela lortu zuen GAZTE BERRIAK-en etxean 51-79 irabaziz. Gasteiztarrak neurketa menderatu zuten hasieratik eta bigarren postuan kokatu dira oso estu dagoen sailkapen batean.
LICEO MONJARDIN-ek ere etxetik kanpo irabazi zuen LAGUNAK-en aurka 63-69. Iruñakoak norgehiagoka parekatsu bat eraman zuten eta goiko postuetara gerturatzen dira aurrera pauso bat emanez sailkapenean.
ALKIVENT TOJU-k ere goiko postuetara gerturatzeko ahalegina egingo du bigarren fase honetan eta horretarako hasiera ezinhobea eduki dute MEGACALZADO ARDOI-ri 66-61 irabazi eta gero. Gasteiztarrak bigarren zati bikaina egin zuten 14 puntuko aldeari buelta emanez.
ARANGUREN MUTILBASKET eta NAVASKET-en artek lehian lehenengoak 75-61 irabazi zuten hasieratik finago egon ziren partidu batean. Garaipen oso garrantzitsua bosgarren postuan kokatzeko.
GRAFICAS JUARISTI ZKE eta GETXO SBT-ek itxi zuten jardunaldia 71-40ko emaitzarekin etxekoentzako. A priori neurketa parekatsua espero zen lider bezala zeuden bi talde hauen artean baina Zarauztarrak nagusi izan ziren momentu oro.
SAILKAPENA:
A-2 multzoan maila mantentzeko borroka hasi da eta neurketa oso interesgarriak eduki ditugu.
ATLETICO SAN SEBASTIAN eta VALLE DE EGÜES izan ziren lehenengoak jokatzen Donostiarren garaipenarekin 62-59. Hala ere bailarakoak hasiera hobea izan zuten lehenengo laurdenean 10 puntuko aldea lortuz. Hortik aurrera Jon Eizaguirreren neskak neurketaren kontrola hartu zuten eta emaitzari buelta emanez bigarren faseko lehen garaipena lortu zuten.
LEIOA SBT eta MARISTAS LOGROÑO-ren artean bi taldeak garaipena behar zuten jaitsiera postuetatik aldentzeko. Lehenengo 30 minutuetan bi taldeak tira-bira itzela eduki zuten azken laurden bizi bat utziz baina, Errioxarrak 8-18 partzial batekin gehiago izan ziren azkeneko 10 minutuetan eta 44-55 irabazi zuten.
ESCOLAPIOS BILBAO-k azken minutuan lortu zuen garaipena OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren aurka 49-47. Neurketa une oro oso parekatuta egon zen jaurtiketa marratik erabakiz amaieran. Bilbotarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten arerio zuzen baten aurka.
TABIRAKO BAQUE-k bere partetik 62-42 irabazi zion EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ri. Hasiera parekatsu bat eta gero Durangoarrak gehiago izatea lortu zuten funtsezko garaipen bat lortuz talde Gipuzkoarrari aurreratzeko.
UNIBASKET LOGROÑO eta JACOBEO ALBERITE-ren arteko neurketa gaur jokatuko da arratsaldeko 20:00etan.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
Jardunaldia CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO eta SAN PRUDENCIO-ren arteko lehiarekin zabaldu zen non lehenengo zati bikain bati esker Gasteiztarrak garaipen itzela lortu zuten 72-91. Garaipen honekin hirugarren postuan kokatu dira berdinketa hirukoitz batean.
EASO BASKET ANDATZA pixkanaka hobetzen doa eta nahiz eta azkeneko postuan egon denboraldiko laugarren garaipena lortu zuten HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren aurka, 71-64. Orokorrean neurketa oso estu egon zen baina azkenean Donostiarrak finago egon ziren eta jaitsiera postuetatik ateratzeko bi garaipenetara jarri dira.
GTEXO SBT-ek bere partetik laugarren garaipen jarraia lortu zuen laugarren porrot jarraia jaso zuen PADURA baten aurka 63-53. Getxokoek ez zuten sekulako partidu bat egin baino hasiera sendo bati jarraipena ematea lortu zuten sailkapeneko bigarren postuan jarraitzeko.
ULACIA ZKE eta AGURAIN-en arteko norgehiagokan Zarauztarrak hasieratik gehiago izan ziren eta garaipen garrantzitsua lortu zuten 90-57 irabaziz. Lehenengo laurdenetik lortu zuten Gipuzkoarrak partidua haustea 28 gora joanez atsedenaldira.
ZORNOTZA ST eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-ren arteko lehian, azken hauek garaipen berri bat lortu zuten zelai zail batean, 58-66. Gipuzkoarrak orokorrean hobeto egon ziren baina azken laurdenean nahastu egin ziren eta Zornotzarrak 24-11ko partzial batekin markagailua apaintzea lortu zuten.
ARABERRI BASKET CLUB-ak ez zuen barkatu eta lider bezala jarraitzen du GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ri 95-62 irabazi eta gero. Gasteiztarrak maila itzela ematen ari dira denboraldi honetan eta nahiz eta hasieran kosta egin zitzaien bigarren zati bikain batekin itxi zuten neurketa.
Bukatzeko BERGARA KE SORALUCE-k 74-57 irabazi zion UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ri eta denboraldiko lehen helburua oso gertu daukate. Hala ere ez zen partidu erraza izan Bergarakoentzako lehenengo zatia oso parekatsua izan baitzen. Bigarrenean aldiz aurrera pauso bat eman zuten denboraldiko hamargarren garaipena gehituz.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k eta NAJERA TURISMO-k zabaldu zuten jardunaldia partidu zirraragarri batean 68-65eko emaitza batekin. Maialen Pintadoren hirukoek erabakita utzi zuten neurketa azken laurdenean eta Bilbotarrak goiko postuetara gerturatzen dira.
IBAETA BASKET EASO-k berriro ere martxa ona hartu du eta hirugarren garaipen jarraia lortuz ZORNOTZA ST-ren etxean, 41-60. Hasieratik oso serio sartu ziren Donostiarrak eta funtsezko garaipen bat lortuz bigarren postuko berdinketan mantzentzen dira.
IZ4 HONDARRIBIA-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren aurka 65-55 irabaziz. Hirugarren laurdena klabe izan zen hauentzako 14-5eko partzial batekin eta arerio zuzen bat atzean uzten dute.
SAN IGNACIO PREMO-k eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k jardunaldiko norgehiagoka jokatu zuten lehenengo postuaren borrokan non Bilbotarrak lehenengo laurden bikain bati esker gailendu ziren eta lider bezala jarraitzen dute. Emaitza 61-73 izan zen.
UNIBASKET LOGROÑO eta JARDINERIA GORBEIA ARASKI-ren artean neurketa uste baino parekatsuagoa izan zen sailkapenari erreparatzen badiogu. Izan ere Gasteiztarrak 42-54 irabazi zuten baina asko kostata Errioxarrek aurpegia eman baitzuten eta gauzak oso zail jarri zizkieten.
TABIRAKO BAQUE-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen NAVARRO VILLOSLADA-ri 60-44 irabazi ostean. Durangoarrak behar zuten horrelako partidu bat non, nahiz eta gaizki hasi, gauzak oso ondo egin zituzten eta funtsezo garaipen bat gehitu zuten.
Azkenik LOINTEK GERNIKA-k eta LA SALLE VERSIA-k jokatu zuten non Bilbotarrak ez zuten errukirik izan 29-63 irabaziz. Azken hauek hasieratik neurketaren erritmoa kontrolatu zuten eta defentsako lan sendo batez ladunduta seigarren garaipen jarraia lortu zuten.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k ez zuen barkatu oraingo honetan eta 86-73 irabazi zuen SANTURTZI SK-ren aurka. Neurketa orokorrean ikaragarria izan zen bi taldeen partetik non Iker Moja izan zen protagonista nagusia 37 punturekin.
EASO BASKET TURDUS.WINE-ek ere berdina egin zuen neurketa zail batean ASKARTZA CLARET-en aurka bigarren postuaren borrokan, 86-77. Donostiarrak neurketa menderatu zuten lehenengo 30 minutuetan baina Bizkaitarrak azken partzial batekin gerturatzea lortu zuten nahiz eta emaitzari buelta ematea ez lortu.
AISLA ARMETI IBAIZABAL dinamika ezinhobean jarraitzen du AGUERRI LARRAONA CLARET-en etxean 61-71 irabazi eta gero. Galdakaokoak hirugarran laurden bikain bati esker lortu zuten garaipena 7-27ko partzial batekin.
HYDROPYC URGATZI-k bere partetik arnasa hartzen du eta funtsezko garaipen bat lortu zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 74-70. Gasteiztarrak garaipen honekin jaitsiera postuetatik ateratzen dira aurrera pauso itzela emanez.
LA SALLE VERSIA-k ere arerio zuzen baten aurka, DISDIRA BITXITEGIA ISB, garaipen garrantzitsua lortu zuen goiko postuetan mantentzeko, 58-55. Neurketa une oro parekatuta egon zen azken minutuan erabakiz Bilbotarrentzako.
LEIOA SBT eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean nafarrek bigarren garaipen jarraia lortu zuten 60-67. Partidua oso gorabeheratsua izan zen non talde bakoitzak bere momentu eduki zuen baina azkenean azken laurden fin bati esker garaipena Zizur Nagusira joan zen.
Amaitzeko MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta NAVASKET-ek jokatu zuten 49-78ko emaitzarekin nafarrentzako. Orokorrean azken hauek hobeto egon ziren laurden guztiak irabaziz eta garaipenaren senda berreskuratuz.
SAILKAPENA: