Jardunaldi oso interesgarriak beste behin Kadete eta Junior Mailetan.
KADETE NESKAK
ASEVI ARASKI-k 67-48 irabazi zuen ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren aurka hasieratik menderatu zuen neurketa batean. Gasteiztarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten lehenengo postuetara gerturatzeko.
LA SALLE BILBAO-k ere ezinbesteko garaipen bat lortu zuen lider bezala jarraitzeko 47-52 irabaziz EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren etxean. Bilbotarrak oso parekatuta egon zen neurketa bat eraman zuten bigarren garaipen jarraia lortuz.
LOINTEK GERNIKA-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen BASKONIA-ri 82-53 irabazi eta gero. Gernikarrak bigarren zati bikain bati esker lortu zuten garaipena 48-24ko partzial bati esker.
SAILKAPENA:
AXA AMURRIO eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehian, arabarrak bosgarren garaipen jarraia lortu zuten 54-41 irabaziz. Hasieratik hobeak izan ziren azken laurdenera 21 gora iritsiz. Durangoarrak azkenean markagailua apaintzea lortu zuten.
URRATEGI BARNE DISEINUA-k ez zuen barkatu ZAST GAP ZKE-ren aurka eta garaitu gabe jarraitzen du 60-53 irabazi ondoren. Azkoitiarrak bigarren fase itzela egiten ari dira eta Euskal Ligan jarraitzeko funtsezko garaipen bat lortu zuten.
DINNTECO ARABA eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean Gasteiztarrak gehiago izan ziren 64-35eko emaitzarekin. Bigarren laurdenetik aurrera hartu zuten azken hauek neurketaren kontrola fase honetako laugarren garaipena lortuz.
Bukatzeko EASO BASKET GAMMA-k infartuzko partidu bat eraman zuen OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-ren aurka Uxue Pozaren hiruko bati esker, 59-60. 13 segunduren faltan sartu zuten Donostiarrak hiruko hori bigarren faseko lehen garaipena lortuz.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k zabaldu zuten jardunaldia lehenengoen garaipenarekin 79-55. Donostiarrak sekulako erakustaldia eman zuten hasieratik hobeak izanez eta garaipen garrantzitsua lortuz sailkapenari begira.
LOIOLA INDAUTXU-k bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen TABIRAK BAQUE-ren aurka 83-69. Lehen laurdena klabe izan zen 22-12ko partzial batekin aurrera pauso bat emateko sailkapenean.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta BASKONIA A-k itxi zuten jardunaldia infartuzko amaiera batean azken hauen garaipenarekin 75-77. Azkeneko bi minutuetan eman zioten buelta emaitzari Gasteiztarrak 9 punturengatik galtzen jarri eta gero. Neurketa 3-14ko partzial batekin amaitu zen.
SAILKAPENA:
Jardunaldia BASKONIA AZUL-ek eta KREAN OINTXE!-k zabaldu zuten Gasteiztarren garaipen sendo batekin 122-46. Emaitzak dioen bezala, azken hauek hobeak izan ziren erakustaldi itzela emanez hasieratik.
ANTIGUA LUBERRI KE eta ATLETICO SN SN-ren arteko Donostiar derbian, Aietekoak gehiago izan ziren 50-83 irabaziz. Donostiarrak garaitu gabe jarraitzen dute fase honetan eta Euskal Ligan jarraitzeko faborito dira momentu honetan.
ANOGA ARABERRI-k aurrera pauso handia eman du Euskal Ligan jarraitzeko borrokan EFIK ISB-eri 82-61 irabazi ondoren. Gasteiztarrek arerio zuzen baten aurka irabaztea lortu zuten eta orain bi partiduko aldea dago beraien artean.
Azkenik ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k 75-63 irabazi zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka bigarren garaipen bat lortuz fase honetan. Ordiziarrak Unai Martinezen erakustaldi batez lagunduta (33 puntu eta 14 errebote) garaipen berri bat lortu zuten aurrera pauso bat emanez sailkapenean.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
EUROMEX ARASKI eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren artean Donostiarrak finago egon ziren 46-70 irabaziz. Hasieratik oso ondo sartu ziren azken hauek partidu bikaina eginez kantxako bi aldeetan.
LOIOLA INDAUTXU eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko partiduan Bilbotarrak lehenengo zatia menderatu zuten 11 gora sartuz atsedenaldira baina hortik bueltan Gernikarrak hobeto egon ziren eta emaitzari buelta ematea lortu zuten 65-66 irabaziz Nora Unamunoren azken jaurtiketa libre bati esker.
OPTICA TROCONIZ ARABA-k bere partetik BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren etxean 49-76 irabazi zuen hasieratik hobeak izanda. Gasteiztarrak dinamika oso onean daude azkeneko lau norgehiagokak irabazita.
SAILKAPENA:
Atarikoan aipatu genuen bezala, GETXO SBT-k 50-43 irabazi zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean oso parekatuta egon zen neurketa batean.
MARIANISTAS UMILTASUNA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean, Gasteiztarrak neurketa gorabeheratsu bat eraman zuten, 64-58, sailkapena hankaz gora jarriz. Izan ere Arrasatekoen lehen porrota izan da fase honetan eta sailkapena asko estutu da.
ZAST KURAYE ZKE eta TABIRAKO BAQUE-ren artean, Durangokoak asko landutako garaipen bat eraman zuten garaipenaren senda berreskuratuz 48-56. Zarauztarrak nahiz eta oraindik partidurik irabaztea ez lortu aurrera pauso itzela eman dute jardunaldi honetan gauzak oso zailak jarriz Bizkaitarrei.
Amaitzeko FUNDIBIDE ISB lider bezala jarri da BASKONIA-ren aurka 72-47 irabazi ondoren. Gipuzkoarrak hasieratik oso serio egon ziren eta arerioari aukerarik eman gabe hirugarren garaipen jarraia lortu zuten.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BASKONIA A lider bezala jarri da BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren etxean 76-90 irabazi eta gero. Gasteiztarrak funtsezko garaipen bat lortu dute gaur jokatu duten partiduan eta Euskadiko Txapeldun izateko aurrera pauso handia eman dute.
EASO BASKET CROMOVA-k bere partetik sekulako erakustaldia eman zuen AXA AMURRIO-ren aurka 95-53 irabaziz. Donostiarrak partidu bikaina egin zuten kontuan edukitzeko arerio bat izango direla erakutsiz.
ARABERRI BASKET CLUB-ak eta LOIOLA INDAUTXU-k itxi zuten jardunaldia Bilbotarren garaipenarekin 65-76. Lehenengo laurdena klabe izan zen azken hauentzako eta bigarren garaipen bat lortu dute saikapeneko laugarren postuan kokatzeko.
SAILKAPENA:
BARAKALDO BALONCESTO liderrak garaipenaren senda berreskuratu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 71-33 irabaziz. Barakaldoak hasieratik gauzak oso ondo egin zituzten sentsazio oso onak utziz.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k ere BASKONIA-ren etxean irabazi zuen eta lidergotza partekatzen jarraitzen du Barakaldokoekin. Lehenengo zati parekatsu baten ostean hartu zuten kontrola Arrasatekoak eta garaipen garrantzitsu bat lortu zuten arerio zuzen baten aurka.
GETXO SBT eta ORDIZIA ORKLI-ren arteko lehia ere bigarren zatian erabaki zen Bizkaitarren alde 57-41. Getxokoak oso ondo sartu ziren bigarren zatian eta Ordiziarren gainetik pasa ziren bigarren garaipen jarraia lortuz.
KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta EFIK ISB-ren artean Gasteiztarrak norgehiagoka interesgarri bat eraman zuten 71-61eko emaitzarekin. Gipuzkoarrak ondo sartu ziren partidura baina bigarren laurdenetik aurrera arabarrak finago egon ziren sailkapeneko hirugarren postura igoz.
SAILKAPENA: