Neurketa oso parekatsuak Senior Lehenengo eta Bigarren Mailetan.

NESKEN BIGARREN MAILA

GETXO SBT taldeak ez zuen barkatu oraingoan eta 62-57 irabazi zuen GAZTE BERRIAK-en aurka. Neurketa oso parekatuta egon zen une oro eta xehetasun txikiengatik erabaki zen.

GRAFICAS JUARISTI ZKE lider bezala jarraitzen du LICEO MONJARDIN-en etxean 64-72 irabazi ondoren. Zarauztarrak neurketa gogor bat eraman zuten arerio sendo bati irabaziz lan on asko egin ondoren.

OPTICA TROCONIZ ARABA eta ARANGUREN MUTILBASKET-en arteko lehia ere oso estu egon zen gorabehera askorekin 58-66. Izan ere talde bakoitzak momentu onak eduki zituen baina nafarrak finago egon ziren amaieran.

NAVASKET-ek bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen ALKIVENT TOJU-ren aurka 72-63 irabaziz. Nafarrak lehenengo zati osoa menderatu zuten eta nahiz eta hirugarren laurdenean Gasteiztarrak hobeto hasi, azkenean nafarrentzako izan zen garaipena.

MEGACALZADO ARDOI eta LAGUNAK-en artekoa izan da alde gehien egon den emaitza, 71-51. Zizur Nagusikoak lehen laurden sendo batekin neurketaren etorkizuna markatuta utzi zuten eta aurrera pauso handia ematen dute.

SAILKAPENA:

A2 multzoa MARISTAS LOGROÑO eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehiarekin zabaldu zen etxekoen garaipenarekin 64-40. Errioxarrak hasieratik gehiago izan ziren eta garaipen garrantzitsua lortu zuten jaitsiera postuetatik aldentzeko.

VALLE DE EGÜES-ek eta ESCOLAPIOS BILBAO-k lidergotzarengatik borrokatu zuten larunbat arratsaldean nafarren garaipenarekin 65-51. Bailarakoak orokorrean hobeak izan ziren eta nahiz eta bilbotarrak oso ondo lehiatu, garaipena etxean geratu zen.

OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta LEIOA SBT-ren arteko lehian Sopelakoak sentsazio onak berreskuratu zituzten bigarren zati izugarri bati esker. Izan ere lehenengo zatia nahiko parekatuta egon zen baina bigarrengoan etxekoak aurrera pauso bat eman zuten.

UNIBASKET LOGROÑO-k bere partetik denboraldiko bigarren garaipen jarraia lortu zuen EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ri 43-57 irabazi ostean. Errioxarrak neurketa oso serioa egin zuten une oro eta funtsezko garaipen bat lortu zuten jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta JACOBEO ALBERITE-k gaur jokatuko dute jardunaldia ixteko norgehiagoka.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

AGURAIN-ek eta EASO BASKET ANDATZA-k zabaldu zuten hemeretzigarren jardunaldia Mutilen Bigarren Mailan arabarren garaipenarekin 82-65. Aguraindarrak lehenengo zati itzel bati eutsi zioten garaipen oso garrantzitsua lortzeko.

ARABERRI BASKET CLUB-ak ere ez zuen barkatu PADURA-ri egin zion bisitan, 56-64. Azken laurdenean erabaki zen neurketa 5-15eko partzial batekin Gasteiztarrentzako. Arrigorriagakoek neurketa oso ona egin zuten eta gauzak oso zail jarri zizkieten.

SAN PRUDENCIO eta BERGARA KE SORALUCE-ren arteko lehian Gasteiztarrak finago egon ziren partidu guztian zehar eta 12 hiruko sartuz 76-63 irabazi zuten. Bergarakoak garaipenen bolada on bati amaiera jarri zioten.

GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta ULACIA ZKE-ren arteko Gipuzkoar derbian Urretxukoak hasieratik hobeak izan ziren 79-64 irabaziz eta sentsazio onak berreskuratzen dituzte. Jon Amondarain (24 puntu) eta Pablo Elolaren (25 puntu) arteko lehia mundiala izan zen.

SANTUTXU-k ere funtsezko garaipen bat lortu zuen ZORNOTZA ST-ren aurka jaitsiera postuetatik aldentzeko 78-62. Ezinbesteko norgehiagoka zen bientzako jaitsiera sahiesteko borrokan eta azken laurden fin bati esker garaipena Bilbon geratu zen.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta GETXO SBT-ren arteko neurketan hasieratik hartu zuten Getxotarrak partiduaren kontrola eta bilbotarren gainetik pasa ziren garaipen berri bat lortuz, 42-92.

Azkenik DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-k eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k norgehiagoka ederra jokatu zuten Gipuzkoarren garaipenarekin 68-62. Lehenengo zatia Bilbotarrentzako izan zen 9 gora joanez atsedenaldira baina, hortik bueltan etxekoak gehiago izan ziren neurketa irabazten amaitzeko.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

LA SALLE VERSIA eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten jardunaldia Durangoarren garaipenarekin 55-58. Maila handiko norgehiagoka izan zen non tira-bira estu baten ondoren garaipena Durangora joan zen.

SAN IGNACIO PREMO-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren etxean 57-70 irabazi ondoren. Nafarrak lehenengo zati bikain batekin neurketaren etorkizuna erabakita utzi zuten.

NAJERA TURISMO-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka lehenengo laurden itzel bati esker, 61-50. Najerakoak oso ondo sartu ziren partidura eta nahiz eta Gernikarrak ondo lehiatu bigarren laurdenetik aurrera, ezinezkoa egin zitzaien emaitzari buelta ematea.

IBAETA BASKET EASO-ri uste baino gehiago kosta zitzaion UNIBASKET LOGROÑO garaitzea baina azken laurden fin bati esker garaipena lortu zuen 55-48. Errioxarrak partidu bikaina egin zuten eta azken minutuetara arte irabazteko aukerak eduki zituzten.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta IZ4 HONDARRIBIA-ren artean, Gasteiztarrak 83-60 irabaztea lortu zuten hasiera parekatsu bat eta gero. Bigarren laurdenetik aurrera lortu zuten neurketa menderatzea eta bigarren garaipen jarraia gehitu dute.

NAVARRO VILLOSLADA-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen ZORNOTZA ST-ren aurka 74-60. Une oro gehiago izan ziren nafarrak eta ezinbesteko garaipen bat lortu zuten jaitsiera postuetatik ateratzeko borrokan.

Bukatzeko, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak ez zuen barkatu eta asko landutako norgehiagoka batean MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren aurka, 69-50 irabazi zuen. Azken laurdenean erabaki zen lehia 23-7ko partzial bati esker etxekoen alde.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Liderrak ez du barkatzen eta irteera zail batean garaipena lortu zuen DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren aurka. Neurketa oso lehiatua non Bilbotarrak pixkanaka kontrola hartzen joan ziren 63-74 irabazten amaitu arte.

AISLA ARMETI IBAIZABAL eta LA SALLE VERSIA-en arteko lehian hasiera bikain bati esker Galdakaokoak 77-66 irabazten amaitu zuten. Garaipen oso garrantzitsua arerio zuzen baten gainetik jartzeko sailkapenean.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean neurketa oso parekatuta egon zen hasieran baina bigarren laurdenetik aurrera Donostikoak erritmoa kontrolatzen joan ziren eta laurden guztiak irabaziz 73-54 gailendu ziren.

NAVASKET-ek asteburuko ezusterik handiena eman zuen EASO BASKET TURDUS.WINE-ri 72-69 irabaziz infartuzko amaiera batean. Emaitza honek garbi uzten du talde guztiak maila handia dutela eta edozeinek edozeini irabazi diezaiokela.

ASKARTZA CLARET-ek sentsazio onak berreskuratu zituen AGUERRI LARRAONA CLARET-i 75-62 irabazi eta gero. Hasieratik gehiago izan ziren Bizkaitarrak eta nahiz eta Larraonakoak hirugarren laurden itzel bat egin neurketa kontrolpean eduki zuten une oro Leioakoak.

MEGACALZADO ARDOI-k sekulako erakustaldia eman zuen erasoan HYDROPYC URGATZI-ren aurka eta laugarren postuan kokatu da. Hasieratik erritmo handiarekin jokatuz, Nafarrek 93-78 irabazi zuten duintasunez borrokatu zuen arerio baten aurka.

Amaitzeko SANTURTZI SK-ak eta LEIOA SBT-ek jokatu zuten lehenengoen garaipenarekin 80-74. Santurtziar gazteak neurketa menderatu zuten lehenengo 30 minutuetan eta nahiz eta Leioakoak azken laurdenean gerturatu, garaipenak ez zien alde egin.

SAILKAPENA: