Bigarren itzuliak hasi dira Kadete eta Junior Mailetako A1 multzoetan eta izan ditugu iada lehenengo ezusteak.
KADETE NESKAK
EASO IBAETA BASKET IRULEA-k eta BASKONIA-k zabaldu zuten A1 multzoa larunbat goizean 76-57eko emaitzarekin. Gasteiztarrak oso ondo sartu ziren partidura 11-23ko partzial batekin lehenengo laurdenean baina pixkanaka husten joan ziren Donostiarrek neurketaren kontrola hartuz irabazten amaitzeko.
LA SALLE BILBAO eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren artean, gorabehera askoren ostean, garaipena etxean geratu zen Bilbotarren alde 52-48. Bigarren laurdena klabe izan zen hauentzako 17-2ko partzial batekin.
LOINTEK GERNIKA-k bere partetik sekulako erakustaldia eman zuen ASEVI ARASKI-ren aurka 72-41 irabaziz. Hasieratik gehiago izan ziren Gernikarrak Olatz Torrealdayren 22 punturekin. Momentu honetan lidergotza partekatzen dute La Salle Bilbaorekin batera.
SAILKAPENA:
A2 multzoan DINNTECO ARABA lider bezala jarri da EASO BASKET GAMMA-ren aurka 64-35 irabazi eta gero. Gasteiztarrak norgehiagoka momentu oro menderatu zuten defentsan eginiko lan bikainari esker.
ZAST GAP ZKE-ek bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen AXA AMURRIO-ren aurka 80-61 irabazi ondoren. Zarauztarrak neurketa oso ona egitea lortu zuten hasieratik erritmo handiarekin jokatuz eta Carla Estevezen erakustaldiaz lagunduta 27 puntu eta 17 erreboterekin.
BARAKALDO BALONCESTO-k 56-35 irabazi zuen fase honetan garaitu gabe zegoen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka. Barakaldokoak neurketa guztia menderatu zuten baina azken laurdenean lortu zuten partidua haustea 22-9ko partzial batekin.
Bukatzeko OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-k Euskal Ligako lehen garaipena eskuratu zuen TABIRAKO BAQUE-ren etxean 57-66 irabaziz. Neurketa orokorrean nahiko parekatuta egon zen baina azkenean Lasartekoak finago egon ziren geraipen oso garrantzitsua gehituz.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k azkeneko porrotaz ahaztuta 111-68 irabazi zuen TABIRAKO BAQUE-ren aurka. Erritmo handiarekin jokatuz, hasieratik hobeak izan ziren Bilbotarrak baina Durangoarrak ez ziren txiki egin eta momentu askotan buruz buru egin zieten.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k funtsezko garaipen bat lortu zuen LOIOLA INDAUTXU-ren etxean 55-88 irabaziz. Honekin hirugarrena jarraian gehitu dute eta aurrera pauso itzela eman dute sailkapeneko hirugarren postua lortzeko.
BASKONIA A-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k itxi zuten jardunaldia lehenengoen garaipenarekin 85-41. Gasteiztarrak ez dute barkatzen Euskadiko Txapeldun izateko bidean.
SAILKAPENA:
A2 multzoan KREAN OINTXE!-k eta ANOGA ARABERRI-k jokatu zuten lehenengo Gasteiztarren garaipenarekin 45-125. Lehenengo zati itzela jokatu zuten 75 puntu sartuz eta lider bezala jarraitzen dute lehenengo itzulia bukatzeko jardunaldi baten faltan.
ATLETICO SN SN-ek ere ez zuen barkatu eta garaitu gabe jarraitzen du fase honetan BASKONIA AZUL-en aurka 71-58 irabazi ostean. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero non Gasteiztarrak 2 gora jarri ziren, hirugarren laurden bikaina egin zuten Donostiarrak neurketa guztiz hautsiz.
ANTIGUA LUBERRI KE-k bere partetik 69-45 irabazi zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka garaipenaren senda berreskuratuz. Donostiarrak finago egon ziren partidu guztian zehar eta denboraldiko bigarren garaipena lortu dute.
Azkenik EFIK ISB eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k jokatu zuten Azpeitiarren garaipenarekin 68-56. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi ondoren, Azpeitiarrak martxa bat gehiago jarri zuten hirugarren laurdenean eta neurketa haustea lortu zuten garaipen berri bat lortzeko.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
LOIOLA INDAUTXU-k lehenego zati bikain bati esker 73-57 irabaztea lortu zuen EUROMEX ARASKI-ren aurka. Bigarren zatian Gasteiztarrak hobeto egon ziren baina aldeak murriztea lortu gabe.
OPTICA TROCONIZ ARABA dugu lider berria EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren aurka 77-45 irabazi eta gero. Gasteiztarrak bazekiten funtsezko neurketa bat izango zela lehenengo postua lortu ahal izateko eta hasieratik oso serio sartu ziren inongo aukerarik eman gabe Donostiarrei. Lehenengo zatia 43-15 amaitu zen.
A1 multzoko azkeneko partidua BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA eta LOINTEK GERNIKA-ren artekoa izan zen 88-69ko emaitzarekin etxekoen alde. Donostiarrak ezustean harrapatu zituzten Gernikarrak Dayana Gutierrezen erakustaldiaz lagunduta 41 punturekin.
SAILKAPENA:
A2 multzoan GETXO SBT-ek eta MARIANISTAS UMILTASUNA-k zabaldu zuten jardunaldia 55-47ko emaitzarekin. Norgehiagoka oso parekatsua izan zen orokorrean baina azkenean xehetasun txikiengatik Getxokoak lortu zuten irabaztea.
BARAKALDO BALONCESTO eta FUNDIBIDE ISB-ren arteko lehian, Azkoitiarrak neurketa estu bat eraman zuten 35-55 irabaztiz azkenean. Izan ere ez zen neurketa erraza izan hauentzako non azken laurdenera galtzen ziren. Bertan gehiago izan ziren eta 3-25eko partzial batekin garaipena eskuratu zuten.
BASKONIA-k 84-47 irabazi zuen ZAST KURAYE ZKE-ren aurka neurketa bikain eginez. Hasiera nahiko parekatsua izan zen baina bigarren laurdenetik aurrera Gasteiztarrak neurketa menderatu zuten beste garaipen bat lortuz.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta TABIRAKO BAQUE-k itxi zuten jardunaldia Gipuzkoarren garaipenarekin 76-59. Garaipen oso garrantzitsua izan zen bi taldeak berdinduta baitzeuden sailkapenean eta horrela Arrasatekoak lider bezala jarraitzen dute.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
Istorio gutxiko jardunaldia izan da Junior Mutilen A1 multzokoa non hasteko BASKONIA A-k 115-41 irabazi zuen AXA AMURRIO-ren aurka. Gasteiztarrak hasieratik gehiago izan ziren aukerarik eman gabe Amurrioko taldeari.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere sekulako erakustaldia eman zuen 118-44 irabaziz LOIOLA INDAUTXU-ren aurka. Bilbotarrak oso eraginkorrak izan ziren erasoan eta garaipenaren senda berreskuratzen dute liderraren estela jarraituz.
ARABERRI BASKET CLUB eta EASO BASKET CROMOVA-ren artekoa izan da neurketarik parekatsuena baina 66-90eko emaitzarekin. Donostiarrak hasieratik finago egon ziren eta bigarren zati bikain batekin hirugarren garaipen jarraia lortu zuten.
SAILKAPENA:
A2 multzoan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k 76-66 irabazi zuen KRAM SOLUTIONS JOTAKE-ren aurka azken laurden fin bati esker. Neurketa une oro oso estu egon zen baina azken minutuetan Arrasatekoak hobeto egon ziren garaipena eskuratuz.
ALTER CONSULTING ISB eta BARAKALDO BALONCESTO-ren arteko lehia oso interesgarria izan zen 81-84ko emaitzarekin. Bi taldeak neurketa bikaina jokatu zuten non txanpona azkenean Barakaldokoen alde erori zen.
ORDIZIA ORKLI-k garaipen garrantzitsua lortu zuen BASKONIA B bezalako arerio zuen baten aurka 66-54. Lehenengo laurdena klabe izan zen Ordiziarrentzako 21-11ko partzial batekin sentsazio onak berreskuratuz.
Amaitzeko GETXO SBT-ek 78-45 irabazi zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka azken laurden itzel bati esker. Izan ere eta nahiz eta momentu oro aurretik joan, azken laurdenera arte ez zuten neurketa haustea lortu Getxokoak.
SAILKAPENA: