Kadete eta Junior Mailetako A2 multzoak lehenengo itzulia amaituko dute jardunaldi honetan.
KADETE NESKAK
ASEVI ARASKI-k eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-k zabalduko dute A1 multzoko jardunaldia larunbat goizean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapeneko hirugarren postuan beraz irabaztea funtsezkoa izango da postu horretan jarraitu ahal izateko.
BASKONIA-k eta LA SALLE BILBAO-k ere larunbat goizean jokatuko dute Gasteizen. Gasteiztarrak azkeneko bi partiduak galdu dituzte beraz egoera horri buelta ematen saiatuko dira. Bilbotarrak aldiz dinamika oso onean daude eta berdin jarraitzeko intentzioa dute.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k LOINTEK GERNIKA taldea jasoko du Majori Kiroldegian. Ordiziarrak oraindik ez dute garaipenik lortu fase honetan eta aurrean lehenengo postuan jarraitzeko intentzioa duen talde bat jasoko dute. Norgehiagoka interesgarria izango da.
A2 multzoan lehenengo itzulia amaituko da asteburu honetan eta jardunaldia liderren arteko lehiarekin zabalduko da, URRATEGI BARNE DISEINUA eta DINNTECO ARABA. Bi taldeak helburu berdina dute fase honetan eta garaipen lortzea funtsezkoa izango da helburu hori betetzeko.
EASO BASKET GAMMA eta TABIRAKO BAQUE aldiz sailkapeneko beheko partean kokatuta daude beraz gora egiten saiatuko dira beraien arteko lehia irabaziz. Neurketa bihar jokatuko da Altza Kiroldegian.
OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-k eta ZAST GAP ZKE-k Gipuzkoar derbi bat jokatuko dute larunbat arratsaldean. Bi talde hauek ere irabazten saiatuko dira sailkapenean aurrera pauso bat ematen saiatzeko.
Bukatzeko AXA AMURRIO eta BARAKALDO BALONCESTO-k jokatuko dute La Granja Kiroldegian. Biak berdinduta daude hirugarren postuan eta badakite irabazten duenak bigarren postuan kokatuko dela liderren arteko lehia dagoelako. Partidu zirraragaria izango da.
KADETE MUTILAK
BARAKALDO BALONCESTO-k eta LOIOLA INDAUTXU-k jokatuko dute lehenengo A1 multzoan. Joanekoan Barakaldokoak 10 gora egin zuten beraz Bilbotarrak oraingoan errebantxa hartu nahi dute. Garaipena garrantzitsua izango da irabazten duenak laugarren postua hartuko duelako.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k lehia oso interesgarria edukiko dute. Donositarrak badakite aberajea berreskuratzea oso zaila izango dela baina irabaztea lortzen badute berdinduta geratuko ziren sailkapenean.
TABIRAKO BAQUE-k liderra jasoko du etxean, BASKONIA A, igande goizean. Momentu honetan Gasteiztarrak finago daude eta Durangokoak badakite irabazeta oso zaila izango dela baina gogor borrokatuko dute gauzak ahalik eta zailen jartzeko.
A2 multzoan ANOGA ARABERRI-k eta ATLETICO SN SN-ek jokatuko dute lehenengo. Bi taldeak garaitu gabe daude fase honetan lehenengo postuan kokatuta beraz irabazten duena bakarrik geratuko da toki horretan. Maila handiko norgehiagoka izango da.
ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k eta KREAN OINTXE!-k Gipuzkoar derbi bat jokatuko dute Majori Kiroldegian. Ordiziarrak aurrera pauso handiak eman dituzte azken partiduetan sentsazio oso onak utziz. Arrasatekoak aldiz denboraldiko lehen garaipena eskuratzen saiatuko dira zelai zail batean.
BASKONIA AZUL-ek eta ANTIGUA LUBERRI-k bihar arratsaldean jokatuko dute Bakh Kiroldegian. Gasteiztarrak gorabehera asko eduki dituzte lehenengo itzuli honetan eta Donostiarrak aldiz pixkanaka hezten ari dira. Lehia parekatsu bat espero da bi arerio hauen artean.
Azkenik CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k eta EFIK ISB-ek jokatuko dute igande goizean. Bilbotarrak neurketa bakarra irabazi dute eta Azpeitiarrak aldiz lau. A priori Gipuzkoarrak dira irabazteko faborito baina jokatu arte edozer gauza gerta daiteke.
JUNIOR NESKAK
EUROMEX ARASKI-k eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k zabalduko dute oraingoan A1 multzoko jardunaldia. Donostiarrak azken garaipenak emandako indarra aprobetxatu nahi dute azken sailkatuaren etxean irabazteko. Gasteiztarrak bigarren faseko lehen garaipena behar dute pixkanaka goraka egiten hasteko.
LOINTEK GERNIKA eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko lehia ere izango dugu jardunaldiko partidurik garrantzitsuenetariko bat bezala. Arabarrak lider daude baina lidergotza hori galdu dezakete Gernikarrak bost puntu edo gehiagorengatik irabazten badute. Funtsezko partidu bat izan daiteke geroz eta gutxiago gelditzen baita denboraldia amaitzeko.
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA eta LOIOLA INDAUTXU-ren artekoa ere hil ala biziko neurketa bat izango da. Bilbotarrek garaipena besterik ez dute behar lehenengo postuengatik borrokatzen jarraitu nahi badute. Donostiarrek ezingo dute barkatu etxean jokatzen dutela aprobetxatuta.
A2 multzoko jardunaldia atzo hasi zen MARIANISTAS UMILTASUNA eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko neurketarekin. Bizkaitarrak nagusi izan ziren 40-48ko emaitzarekin.
FUNDIBIDE ISB eta GETXO SBT izango dira hurrengoak Azkoitia Kiroldegian. A priori norgehiagoka oso interesgarria izango da bi taldeak sailkapeneko goiko partean daudelako eta dinamika onean datoz. Edozer gauza gerta daiteke.
ZAST KURAYE ZKE-k eta BAKARALDO BALONCESTO-k ere neurketa garrantzitsua jokatuko dute batez ere dauden egoerari buelta emateko. Biek oraindik ez dute garaipenik lortu fase honetan eta lehenengo itzulia era ezinhobean ixten saiatuko dira lehenengo garaipena lortuz.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta BASKONIA-k itxiko dute jardunaldia igande goizean. Arrasatekoak lidergotza mantentzen saiatuko dira norgehiagoka zail batean. Gasteiztarrak ondo lehiatu dituzte neurketa guztiak eta garbi utzi dute arerio sendoa dela.
JUNIOR MUTILAK
LOIOLA INDAUTXU-k BASKONIA A liderra jasoko du bihar eguerdian neurketa zail batean. Gasteiztarrak puntu bat indartsuago daudela erakutsi dute orain arte baina Bilbotarrak ez dira makalak. Etxean jokatzen dutela aprobetxatu nahi dute arerioa ezustean harrapatzeko.
ARABERRI BASKET CLUB-ak eta AXA AMURRIO-k arabar derbi bat jokatuko dute azkeneko postuaren borrokan. Gasteiztarrak bost punturengatik irabazi beharra dute azken postutik ateratzeko bestela egoera oso zaila edukiko dute leku hori saihesteko.
EASO BASKET CROMOVA-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia bigarren postuaren borrokan. Momentu honetan Bilbotarrak daude toki horretan baina Donostiarrak irabazi ez gero berdinduta geratuko ziren sailkapenean.
A2 multzoan KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta ORDIZIA ORKLI jokatuko dute lehenengo larunbat arratsaldean. Bi taldeak garaipen bateko aldearekin daude beraz neurketa parekatuta egongo dela ematen du. Garaipena lortzea garrantzitsua izango da bientzako.
CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta ALTER CONSULTING ISB azkeneko postuan daude berdinduta. Oraindik ez dute garaipenik lortu eta nahiz eta hurrengo denboraldian Euskal Ligan jarraitzea ia ezinezkoa duten, lehenengo garaipena lortzea funtsezkoa izango dute dinamika aldatzeko.
BASKONIA B-ek eta GETXO SBT-ek bihar arratsaldean jokatuko dute. Momentu honetan egoera oso ezberdinean daude Gasteiztarrak azkeneko bi partiduak galdu dituztelako eta Getxotarrak aldiz azkeneko hiruak irabazi. Lehenengoak garaipenaren senda berreskuratzen saiatuko dira eta bigarrenak bolada onarekin jarraitu.
Amaitzeko BARAKALDO BALONCESTO-k eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k jokatuko dute igande goizean. Bi taldeak lehenengo postuan berdinduta daude beraz irabazten duenak lider bezala jarraituko du. Norgehiagoka itzela izango da.