Kantabriaren aurka jokatu zuten gure mini selekzioek pasa den asteburuan ikusteko eta ikasteko neurketa zirraragarri batzuekin.
Orain sentsazio oso onekin ekingo diote hurrengo entrenamendu saiora datorren igandean Martxoak 23 goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Pixkanaka prestakuntza amaitzen doa eta azken xehetasunak findu behar dira Espainiako Txapelketara ehuneko ehunean iristeko.
Gogoratu entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztea eta bi kamixeta eraman behar direla, bat iluna eta bestea txuria.