A1 multzoa azken txanpan sartu da A2 multzoan lehenengo itzulia amaitu den bitartean.
KADETE NESKAK
ASEVI ARASKI-k garaipen garrantzitsua lortu zuen EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren aurka 65-57. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarren zati oso ona egin zuten Gasteiztarrak funtsezko neurketa bat eramanez hirugarren jartzeko.
BASKONIA-k ere norgehiagoka itzela eraman zuen LA SALLE BILBAO-ren aurka neurketa oso parekatsu batean, 54-48. Bilbotarrak hobeto hasi ziren baina bigarren laurdenetik aurrera Gasteiztarrak kontrola hartu zuten garaipen oso ona lortuz.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k eta LOINTEK GERNIKA-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia infartuzko amaiera batekin. Une oro partidua oso parekatuta egon zen azken laudenera arte non Ordiziarrak 8 gora jarri ziren 3 minuturen faltan. Hala ere Gernikarrak ez zuten etsi eta 0-12ko partzial batekin itxi zuten partidua 59-63 irabaziz.
SAILKAPENA:
URRATEGI BARNE DISEINUA-k aurrera pauso itzela eman zuen DINNTECO ARABA-ren arteko lehia 57-40 irabaziz. Izan ere bi taldeak berdinduta zeuden lehenengo postuan eta orain garaipen honekin Azkoitiarrak bakarrik geratu dira lidergotzan.
EASO BASKET GAMMA-k bere partetik sekulako garaipena lortu zuen 92-47 irabaziz TABIRAKO BAQUE-ren aurka. Donostiarrak hasieratik gehiago izan ziren eta bigarren garaipen bat lortu zuten konfirmatuz aurrera pauso bat eman dutela azken partiduetan.
OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-k ere bigarren garaipen bat lortu zuen ZASP GAP ZKE-ren aurka 65-62ko emaitzarekin. Zarauztarrak hobeto hasi ziren lehen laurden ikaragarri batekin baina bigarren laurdenetik aurrera dena parekatu egin zen eta azkenean amaiera estu batean Lasartekoak gailendu ziren.
Bukatzeko AXA AMURRIO-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k jokatu zuten luzapenean erabaki zen norgehiagoka batean. Bi talde hauek ere berdinduta zeuden sailkapenean eta beraien arteko parekotasuna garbi geratu zen non Amurriokoak finago egon ziren luzapenean eta 53-46 irabazi zuten.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
BARAKALDO BALONCESTO-k eta LOIOLA INDAUTXU-k zabaldu zuten Kadete Mutilen A1 multzoa maila handiko lehia batean. Azken laurdenera arte dena oso parekatuta egon zen baina azken 10 minutu horietan Bilbotarrak finago egon ziren 70-76 irabazi eta laugarren postuan kokatu dira.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko lehian, Bilbotarrak 55-74 gailendu ziren azken laurden bikain bati esker 6-23ko partzial batekin. Porrot honekin Donostiarrak ia ezinezkoa edukiko dute bigarren postua lortzea.
BASKONIA-k bere partetik TABIRAKO BAQUE-ren etxean 47-83 irabazi zuen gehiago izan zen norgehiagoka batean. Gasteiztarrak aparteko bigarren fase bat egiten ari dira non neurketa guztiak irabazi dituen.
SAILKAPENA:
A2 multzoan ANOGA ARABERRI lider bezala jarri da ATLETICO SN SN-ri 83-61 irabazi ondoren. Neurketa parekatsu bat espero zen hasiera batean baina Gasteiztarrak bikain hasi ziren aukerarik eman gabe Donostiarrei lehen zati itzel batekin 55-26.
ORDIZIA HOTEL ORDIZIA ere hasieratik hobeto egon zen eta 89-55 irabazi zuen KREAN OINTXE!-ren aurka. Ordiziarrak momentu oro finago egon ziren bigarren fase honetako hirugarren garaipena lortuz.
BASKONIA AZUL eta ANTIGUA LUBERRI-ren artean, lehia oso gorabeheratsua izan zen Donostiarren garaipenarekin 70-72. Donostiarrak lehen zatia menderatu zuten 22 gora joanez atsedenaldira baina, bigarrengoan Gasteiztarrak egoerari buelta eman zieten aurretik jartzea lortuz azken laurdenean. Azkenean Babacar Gueyeren saskiratzen batekin garaipena Donostiara joan zen.
Azkenik CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta EFIK ISB-ren artean, Azpeitiarrak 66-81 irabazi zuten 12 punturengatik galtzen joan eta gero lehen laurden amaieran. Andoni Azpiazuren mutilak lehen itzulia garaipenarekin itxi zuten eta orain helburua lehenengo bi postuetara gerturatzea izango dute.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
EUROMEX ARASKI eta BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-ren arteko lehian, Gasteiztarrak 63-60 irabazi zuten, 13 puntuko aldeari buelta emanez azken laurdenean 20-4ko partzial batekin. Garaipen hau lehenengoa izan da Gasteiztarrentzako fase honetan eta nahiz eta Final 4era sailkatzeko aukerarik ez izan, gogor borrokatuko dute beste garaipenen bat lortzeko.
OPTICA TROCONIZ ARABA-ri aldiz dena aurpegiz jarri zaio lehenengo postua lortzeko 60-63 irabazi eta gero LOINTEK GERNIKA-ren aurka Inez Lozanoren hiruko bati esker azken segunduetan. Gernikarrak hobeak izan ziren momentu askotan baina ezin izan zuten garaipena itxi eta bigarren postuan kokatu dira berdinketa hirukoitz batean.
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k eta LOIOLA INDAUTXU-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia Bilbotarren garaipenarekin 62-72. Funtsezko garaipena bigarren postuko berdinketa hirukoitzean sartzeko Euskadiko Txapeldun izateko borrokan.
SAILKAPENA:
MARIANISTAS UMILTASUNA-k eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten A2 multzoko jardunaldia neurketa oso gorabeheratsuan. Azkenean eta lidergotza aldaketa askoren ostean, garaipena Durangora joan zen 40-48ko emaitza batekin.
FUNDIBIDE ISB-ek bosgarren garaipen jarraia lortu zuen GETXO SBT-ren aurka garaipen garrantzitsua lortuz Euskal Ligan jarraitzeko helburuaren borrokan, 57-53. Nora Arozenaren maila onena bueltan da 14 puntu, 18 errebote eta 10 lapurketekin (39 puntuko balorazioa).
ZAST KURAYE ZKE-k bere partetik bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 57-53 irabazi ondoren. Zarauztarrak hirugarren laurdenean neurketa haustea lortu zuten 16 gora sartuz azken laurdenera baina Barakaldokoak ez zuten etsi eta 7-19ko partzial batekin emaitzari buelta ematea lortu zuten ia.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k itxi zuen jardunaldia BASKONIA-ren aurka 64-48 irabaziz. Lehen zati parekatsu bat eta gero, beste martxa bat jarri zuten bigarren zatian Arrasatekoak eta lider bezala jarraitzen dute.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BASKONIA A-k ez zuen barkatu LOIOLA INDAUTXU-ren etxean eta 46-88 irabazi zuen. Hala ere Bilbotarrak ez ziren gaizki hasi eta lehen laurdena irabaztea lortu zuten 17-16. Hortik aurrera Gasteiztarrak gehiago izan ziren.
Arabar derbian ARABERRI BASKET CLUB eta AXA AMURRIO-ren artean, Gasteiztarrak bigarren faseko lehen garaipena lortu zuten 63-55 irabaziz. Orokorrean hobeto ibili ziren azken hauek batez ere lehenengo 30 minutuetan baina azkenean sufritzen amaitu zuten garaipena lortzeko.
EASO BASKET CROMOVA-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k itxi zuten jardunaldia A1 multzoan non Bilbotarrak oso superior izan ziren hasieratik aukerarik eman gabe Donostiarrei. 52-94 izan zen emaitza.
SAILKAPENA:
A2 multzoa KRAM SOLUTIONS JOTAKE-k eta ORDIZIA ORKLI-k zabaldu zuten Ordiziarren garaipenarekin 47-81. Hasieratik hobeak izan ziren Goierritarrak bigarren garaipen jarraia lortuz.
ALTER CONSULTING ISB-ek Euskal Ligako lehen garaipena lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren aurka 40-91 irabazi ondoren. Azpeitikoak sekulako erakustaldia eman zuten hasieratik eta moralez puzten dien garaipen bat gehitu zuten.
BASKONIA B eta GETXO SBT-ren arteko lehia oso estu egon zen Getxokoen garaipenarekin 65-70. Neurketa oso parekatuta egon zen non azkenean xehetasun txikiengatik Bizkaitarrek laugarren garaipen jarraia gehitzea lortu zuten.
Amaitzeko BARAKALDO BALONCESTO lider bezala jarri da MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 72-65 irabaziz. Neurketa oso interesgarria izan zen non bi taldeak maila handia eman zuten baina azkenean garaipena Barakaldon geratu zen.
SAILKAPENA: