Iritsi da Nazioarteko BENNA Txapelketaren edizio berri bat, oraingoan U13 selekzioekin.

Apirilak 16ean, BENNA Nazioarteko Txapelketaren 3. edizioa ospatuko da Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren selekzioen artean.

Oraindik jokalarien zerrendak ez dira behin-betikoak baina aurki argitaratuko dira.

Esan daitekeena da gure selekzioek beraien prestakuntza Martxoak 30ean hasiko dutela 10:00etatik 12:00etara eta Apirilak 6ean eta 13an beste bi saio egingo dituztela biak 16:00etatik 17:30etara izanda.

Entrenamendu guztiak Leioako Irlandesas Kiroldegian egingo dira eta derrigorrezkoa izango da ordu erdi lehenago aurkeztea.

Txapelketari buruzko informazioa aurrerago edukiko duzue baina triangular formatuan izango da beti bezala, talde bakoitzak bi partidu jokatuz.