A1 multzoetako Liga amaitzean Euskadiko Kopa ospatuko da Kadete eta Junior Mailetan.

Aurten ez da Errioxa, Nafarroa eta Euskadiren arteko Txapelketa ospatuko eta horren ordez Euskadiko Kopa antolatu da.

Bertan Kadete eta Junior Mailetako A1 multzoko taldeak egongo dira.

Kanporaketa formatuan jokatuko da final-laurdenekin hasiz non maila bakoitzeko lehen bi sailkatuak zuzenean final-erdietan egongo diren.

Partidu bakarra jokatuko da fase bakoitzean eta zozketa bidez erabakiko dira parekatzeak.

1. KANPORAKETA: A taldea VS B taldea.

2. KANPORAKETA: C taldea VS D taldea.

Partiduak A eta C taldeen etxean jokatuko dira.

Final-laurdenetako irabazleak final-erdietara sailkatuko dira maila bakoitzeko lehen bi sailkatuen aurka jokatzera.

1. FINAL-ERDIA: 1. kanporaketan irabazlea VS Euskadiko 1º sailkatua.

2. FINAL-ERDIA: 2. kanporaketan irabazlea VS Euskadiko 2º sailkatua.

Final-erdietako irabazleak finalera sailkatuko dira.

Junior finalak nesken mailako talde onenaren zelaian jokatuko dira A1 multzoaren arabera, beti ere finalera sailkatzen diren bi taldeen artean.

Kadete finalak mutilen mailako talde onenaren zelaian jokatuko dira A1 multzoaren arabera, beti ere finalera sailkatzen diren bi taldeen artean.

JUNIOR MAILAK

  • Final-laurdenak, Maiatzak 3 eta 4.
  • Final-erdiak, Maiatzak 10 eta 11.
  • Finalak, Maiatzak 17 eta 18.

KADETE MAILAK

  • Final-laurdenak, Maiatzak 3 eta 4.
  • Final-erdiak, Maiatzak 10 eta 11.
  • Finalak, Maiatzak 31 eta Ekainak 1.

Zozketak eta egutegiak Apirilak 14ean egingo dira Junior Mailan eta Apirilak 28an Kadete Mailan.