Azkeneko prestakuntza txapelketa jokatuko dute gure Mini selekzioek asteburu honetan.

Ostiralean Gasteizen bilduko dira gure Mini Selekzioak eta larunbatean Miranda de Ebrora (Burgos) bidaiatuko dute Galizia, Asturias eta Gaztela-Leonen aurka jokatzeko.

Txapelketa hau azkeneko aukera izango da froga ezberdinak egiteko eta landutako guztia praktikan jartzeko Espainiako Txapelketa baino lehen. Hiru aste barru joango dira San Fernandora beraz neurketa guztiek bere garrantzia izango dute bertan aurkituko dutena oso antzekoa izango delako.

Mutilak hasiko dira 09:45etan jokatuz Asturiasen aurka herriko frontoian eta 16:15etan Galiziaren aurka pabiloi laranjan. Igandean amaituko dute berriro ere frontoian jokatuz Gaztela-Leonen aurka goizeko 11:30etan.

Neskek aldiz 11:45etan jokatuko dute pabiloi laranjan Asturiasen aurka. Ondoren frontoira joango dira Galiziaren aurka jokatzeko 18:15etan. Azkenik Gaztela-Leonen aurka neurtuko dira igandean goizeko 11:30etan.

Azkeneko neurketa hauek amaitzean, bueltako bidaia egingo dute.

Aipatu beharra dago selekzio hauen aurka orain dela hilabete bat jokatu zutela beraz egindako lanari balorazio bat jartzeko aukera edukiko dute gure hautatzaileek eta halaber egon den hobekuntza ikusteko balioko du.