OPTICA TROCONIZ ARABA-k bere multzoko lehen postua ziurtatu du jardunaldi honetan eta Espainiako Txapelketara joateko txartela eskuratu du.

KADETE NESKAK

LA SALLE BILBAO berriro ere lider bezala jarri da ASEVI ARASKI-ren aurka 65-59 irabazi ondoren. Neurketa oso parekatuta egon zen une oro azken laurdenera arte non Gasteiztarrak finago egon ziren 15-6ko partzial bat eginez.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k bere partetik LOINTEK GERNIKA gainditu zuen 61-54. Donostiarrak finago egon ziren hasieratik 21 gora sartuz azken laurdenera. Hala ere Gernikarrak ez zuten etsi eta azken laurden bikain bati esker emaitza apaintzea lortu zuten.

BASKONIA eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k itxi zuten A1 multzoko jardunaldia 68-79ko emaitzarekin. Ordiziarrak lehen laurden sendo bati eutsi zioten bigarren faseko lehenengo garaipena eskuratzeko Ane Imaz eta Elene Balbas bikain batzuekin (19 puntu bakoitzak).

SAILKAPENA:

TABIRAKO BAQUE-k eta DINNTECO ARABA-k zabaldu zuten jardunaldia norgehiagoka zirraragarri batekin. Neurketa oso gorabeheratsua izan zen lidergotza aldaketa askorekin non 3 minuturen faltan ematen zuen Gasteiztarrak garaipena eskuetan zutela 12 puntuko aldearekin. Durangoarrak aldiz ez zuten amore eman eta 10-0k0 partzial batekin 2 puntura jarri ziren 46-48 amaitzeko.

URRATEGI BARNE DISEINUA-k ez zuen barkatu eta lider bezala jarraitzen du AXA AMURRIO-ren etxean 47-56 irabazi ostean. Hasiera kaxkar bat eta gero, neurketaren kontrola hartu zuten Azkoitiarrak garaipen berri bat gehituz. Elene Ansorregi izan zen jokalari onena 16 puntu eta 18 erreboterekin (27 puntuko balorazioa).

EASO BASKET GAMMA eta ZAST GAP ZKE-ren arteko lehian Donostiarrak gailendu ziren bigarren zati itzel bati esker, 54-50. Zarauztarrak hobeto hasi ziren baina pixkanaka husten joan ziren etxeko taldeak ezarritako erritmo handiarengatik.

OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-k eta BARAKALDO BALONCESTO-k itxi zuten jardunaldia 46-56eko emaitzarekin kanpokoentzako. Barakaldokoak pixkanaka joan ziren garaipena eraikitzen oso ondo lehiatu zuen talde baten aurka.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

LOIOLA INDAUTXU-k jardunaldiko ezustea eman zuen BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren etxean 68-70 irabazi ondoren. Norgehigoka oso estua izan zen non Loiolakoak momentu oro aurretik egon ziren eta urrea balio duen garaipen bat eskuratu zuten. Bilbotarrei lehenengo izatea oso zaila jarri zaie orain.

Izan ere BASKONIA A-k ez zuen barkatu EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren aurka 82-69 irabaziz eta hurrengo neurketa irabaziz gero matematikoki lehenengo izango dira. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen hirugarren laurdenera arte non 28-19ko partzial bati esker Gasteiztarrak garaipena berretsi zuten.

TABIRAKO BAQUE-k itxi zuen A1 multzoko jardunaldia BARAKALDO BALONCESTO-ri 69-63 irabaziz. Durangoarrak honekin garaipenaren senda berreskuratzen dute eta final 4-era sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte.

SAILKAPENA:

A2 multzoa CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta KREAN OINTXE-ren arteko lehiarekin zabaldu zen Bilbotarren garaipenarekin 78-67. Neurketa oso zirraragarria izan zen non etxeko taldea finago egon zen eta bigarren faseko bigarren garaipena gehitu zuen.

ANOGA ARABERRI berera jarraitzen du zortzigarren garaipena gehituz BASKONIA AZUL-en aurkako Gasteiztar derbian 77-62 irabaziz. Naranjazkoak min handia egin zuten erasoko errebotean eta horrek aukera asko eman zien garaipen berri hau eskuratzeko.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta ATLETICO SN SN-ren artekoa lehenengo zatian erabaki zen Donostiarren aldea, 70-84. Izan ere azken hauek lehenengo zati aparta egin zuten 16 gora sartuz atsedenaldira eta bigarren zatian emaitza kontrolatu zuten liderraren estela jarraitu ahal izateko.

Azkenik EFIK ISB-ek hirugarren garaipen jarraia lortu zuen ANTIGUA LUBERRI KE-ren aurka 75-65. Lehenengo laurdena galdu ostean, esnatu egin zen Azpeitiar taldea eta bigarren laurdenetik aurrera jaun eta jabe izan ziren.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

OPTICA TROCONIZ ARABA izango da fase honetako txapelduna EUROMEX ARASKI-ren aurka 89-37 irabazi ondoren. Eneko Fernandezen neskek bi jardunaldiren faltan matematikoki ziurtatu dute lehen postua eta Espainiako Txapelketara joateko lehen txartela eskuratu dute.

LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren arteko lehia izugarria izan zen 73-78ko emaitzarekin. Gernikarrak bikain hasi ziren 28-14ko partzial batekin baina baina hortik aurrera Donostiarrak neurketa kontrolatu zuten 4 gora sartuz azken laurdenera. Azken 10 minutuetan dena oso estu egon zen garaipena Donostiara joanez.

BERA BERA IDABE ELEKTRIZITATEA final 4ean sartzeko borrokan sartu da LOIOLA INDAUTXU-ri 73-60 irabazi eta gero. Susana Rodriguezen neskak bosgarren daude baina fase finala jokatzeko garaipen bakarrera jarri dira.

SAILKAPENA:

TABIRAKO BAQUE-k funtsezko garaipen bat lortu zuen lehenengo bi postuetatik ez aldentzeko GETXO SBT-ren aurka 61-49 irabaziz. Azken laurdenean lortu zuten Durangoarrak neurketa haustea azken laurdenera soilik 3 gora sartu eta gero.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bere partetik garaipen berri bat lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka eta lider bezala jarraitzen du, 69-63. Ez zen partidu erraza izan Gipuzkoarrentzako Barakaldokoak aurpegia eman zutelako nahiz eta azken postuan egon. Norgehiagoka azken minutuetan erabaki zen Lizarralde ahizpen saskiratzeekin.

BASKONIA-k MARIANISTAS UMILTASUNA-ren aurkako Gasteiztar derbia eraman zuen 50-62. Neurketa oso parekatuta egon zen azken laurdenera arte non gorri-urdinak oso fin egon ziren 13-24ko partzial batekin. Laura Ibisate geldiezin egon zen 23 punturekin.

Bukatzeko ZAST KURAYE ZKE eta FUNDIBIDE ISB-ek jokatu zuten A2 multzoko jardunaldia ixteko. Azkoitiarrak pixkanaka neurketaren erritmoa kontrolatzen joan ziren eta bigarren zati itzel bati esker gehiago izatea lortu zuten 36-64 irabaziz.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k hasieratik kontrolatu zuen EASO BASKET CROMOVA-ren aurkako norgehiagoka 100-45 irabaziz. Gasteiztarrek erritmo oso altua ezarri zuten lehen laurdenetik eta Donostiarrek ez zuten lortu erritmo hori gelditzea.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta ARABERRI BASKET CLUB-aren artean ere gauza oso antzekoa gertatu zen 115-36ko emaitzarekin Bilbotarren alde. Beltzekoak ezin dute barkatu azken jardunaldian lider bezala jartzeko borrokan jarraitu nahi badute.

LOIOLA INDAUTXU-k bere partetik 88-63 irabazi zuen AXA AMURRIO-ren aurka eta fase finalera sailkatu dira oraindik hirugarren izateko aukera mantenduz. Norgehiagokan gehiago izan ziren hasieratik erasoan erakustaldi ederra emanez.

SAILKAPENA:

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k jokatu zuten lehenengo A2 multzoan eta emaitza kadeteetan eman zen berdina izan zen baina Gipuzkoarren alde, 67-78. Arrasatekoei kosta egin zitzaien azken sailkatua gainditzea baina azkenean xehetasun txikiengatik lortu zuten.

ALTER CONSULTING ISB eta GETXO SBT-ren artean Getxotarrak bisgarren garaipen jarraia lortu zuten hirugarren itzel bati esker 53-65. Izan ere 7-18 partzial batekin lortu zuten neurketa haustea eta nahiz eta Azpeitiarrak azken momentura arte saiatu aldeak kontrolatzea lortu zuten Bizkaitarrak.

KRAM SOLUTIONS JOTAKE eta BASKONIA B-ren arteko lehia oso gorabeheratsua izan zen gorri-urdinen garaipenarekin azkenean. Azken hauek oso ondo hasi ziren baina bigarren laurdenean etxekoak 4 puntura jarri ziren. Hirugarren laurdenean berriro ere Baskoniak alde egin zuen baina azken 10 minutuetan beste behin etxekoak gertaratzea lortu zuten. Azkenean 53-59.

Amaitzeko BARAKALDO BALONCESTO-k 82-71 irabazi zuen ORDIZIA ORKLI-ren aurka laugarren garaipen jarraia lortuz lider bezala jarraitzeko. Lehen laurdena klabe izan zen 28-14ko partzial batekin eta nahiz eta Ordiziarrak bigarren laurdenetik aurrera hobeto egon ez zuten lortu emaitzari buelta ematea.

SAILKAPENA: