UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU TERCERA FEB mailara igo da 10 urte eta gero.
NESKEN BIGARREN MAILA
LAGUNAK eta GETXO SBT-ek zabaldu zuten A1 multzoko jardunaldia lehenengoen garaipenarekin 66-59. Barañaingoak bigarren laurdenetik aurrera hasi ziren neurketa kontrolatzen garaipenaren senda berreskuratuz 6 jardunaldi eta gero.
ALKIVENT TOJU-k ere berdina egin zuen LICEO MONJARDIN-en aurka azken laurden bikain bati esker, 68-60. Izan ere neurketa oso parekatsua izan zen berdinketarekin iritsiz azkeneko 10 minutuetara eta bertan Gasteiztarrak sendo egin ziren 20-12ko partzial batekin.
GAZTE BERRIAK eta NAVASKET-en artekoa infartuzkoa izan zen Iruñakoen garaipenarekin azken minutuan, 70-71. Irene Prietok eman zien garaipena biko saskiratze bati esker 30 segundu falta zirela. Hala ere Ansoaingoak oraindik bi aukera eduki zituzten partidua irabazteko baina jaurtiketak ez ziren sartu.
GRAFICAS JUARISTI ZKE bere partetik sendo jarraitzen du lider bezala CONET FACILITY ARABA-ri 71-46 irabazi ostean. Hirugarren laurdena klabe izan zen hauentzako 17-2ko partzial batekin norgehiagoka guztiz hautsiz. Beñat Jauregiren neskak bere esku dute igoera zuzena.
ARANGUREN MUTILBASKET eta MEGACALZADO ARDOI-k itxi zuten jardunaldia nafar klasiko batekin. Mutilvakoak lehen laurden itzel bati eutsi zioten 30-9ko partzial bati esker 63-57 irabazten amaitzeko. Iruñarrak azken laurdenean emaitzari buelta ematea lortu zuten baina irabaztea lortu gabe.
SAILKAPENA:
A2 multzoa ATLETICO SAN SEBASTIAN-en garaipenarekin zabaldu zen OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren aurka, 81-65. Bigarren zatian lortu zuten Donostiarrak neurketa haustea atsedenaldira soilik 2 gora sartu eta gero. Naroa Larzabal (18 puntu) eta Nadia San Andresen (29 puntu) arteko lehia izugarria izan zen.
VALLE DE EGÜES-ek ez zuen barkatu UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean eta 46-65 irabazi zuen. Munduko partidurik onena egin gabe, bailarakoak gai izan ziren hasieratik neurketaren kontrola eramateko eta pixkanaka aldea zabaltzen juteko.
TABIRAKO BAQUE-k 88-32 irabazi zuen azken sailkatua den JACOBEO ALBERITE-ren aurka. Durangoarrak ez zuten barkatu funtsezko neurketa batean eta garaipen oso garrantzitsua lortu zuten jaitsiera sahiesteko borrokan.
LEIOA SBT eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren arteko lehian Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren eta 75-45 irabaztea lortu zuten hirugarren garaipen jarraia lortuz. Tolosarrak beheko postuetatik ateratzeko borrokatzen jarraitu beharko dute.
Bukatzeko MARISTAS LOGROÑO-k ESCOLAPIOS BILBAO-ren etxean 46-62 irabazi zuen lehenengo zati itzel bati esker. Izan ere 17 gora joan ziren Errioxarrak atsedenaldira eta bigarren zatian alde hori kontrolatuz norgehiagoka irabazten amaitu zuten.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
ZORNOTZA ST-ek eta PADURA-k zabaldu zuten jardunaldia 57-69ko emaitzarekin azkenekoentzako. Arrigorriagakoak funtsezko garaipen bat lortu zuten aurrera pauso bat emanez sailkapenean jaitsiera postuetatik ateratzeko.
CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren aurka 80-62 irabaziz Final 4 postuetan finkantzeko. Bigarren zatian esnatu ziren Bilbotarrak atsedenaldira galtzen sartu eta gero.
EASO BASKET ANDANTZA-k eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k lehia oso interesgarria jokatu zuten azken hauen garaipenarekin 79-87. Neurketa oso parekatuta egon momentu oro baina azkenean xehetasun txikiengatik Bilbotarrak eraman zuten lehia.
ULACIA ZKE eta BERGARA KE SORALUCE-k gauza gutxi zeukaten jokoan baina biak irabaztera atera ziren. Zarauztarrak menderatzen hasi ziren hasiera itzel bati esker baina Bergarakoak emaitzari buelta ematea lortu zuten aurretik jartzea lortuz hirugarren laurden hasieran. Azkenean Zarauztarrak berriro ere kontrola hartu zuten 89-76 irabaziz eta sailkapeneko seigarren postuan finkatuz.
SANTUTXU eta SAN PRUDENCIO-ren arteko lehian, Bizkaitarrak lehenengo zatia guztiz menderatu zuten 25 gora joanez atsedenaldira. Hala ere Gasteiztarrak ez zuten etsi eta bigarren zatian beste aurpegi bat eman zuten markagailua apaintzea lortuz nahiz eta garaipena etxean geratu 66-58.
DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT eta AGURAIN-en arteko lehia oso antzekoa izan zen Gipuzkoarren garaipenarekin 69-55. Azken hauek norgehiagoka menderatu zuten lehenengo 30 minutuetan 25 gora sartuz azken laurdenera. Arabarrak ez zuten etsi eta emaitza apaintzea lortu zuten azkeneko 10 minutuetan.
ARABERRI BASKET CLUB-ak eta GETXO SBT-ek itxi zuten jardunaldia Bizkaitarren garaipenarekin 67-78. Neurketa klabea zen bi taldeentzako lehenengo postua jokoan zegoelako eta, nahiz eta Getxokoak irabazi Gasteiztarrak lider bezala jarraitzen dute garaipen bateko aldearekin.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k eta IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k zabaldu zuten jardunaldia etxekoen garaipenarekin 60-51. Bilbotarrak hobeak izan ziren orokorrean eta garaipen itzela gehitu zuten goiko postuetara gerturatzeko borrokan.
IZ4 HONDARRIBIA eta LA SALLE VERSIA-ren arteko ere oso interesgarria izan zen 43-47ko emaitzarekin. Bilbotarrak finago egon ziren lehenengo zatian baina bigarrengoan asko barkatu zuten eta azken minutura arte ez zuten garaipena ixtea lortu Oihane Carraleroren jaurtiketa libreei esker.
SAN IGNACIO PREMO-k ez zuen barkatu NAVARRO VILLOSLADA-ren aurka 65-44 irabaziz. Hala ere berdekoak hobeto hasi ziren 9-17ko partzial batekin baina pixkanaka husten joan ziren gorrikoek ezarritako erritmoari eustea lortu gabe.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU liderrak froga oso zaila gainditu zuen JARDINERIA GORBEIA ARASKI-ren aurka 67-60 irabazi eta gero. Bi taldeak lehia bikaina eduki zuten non azkenean eta xehetasun txikiengatik Bilbotarrak garaipen berri bat gehitu zuten ia lehenengo postua ziurtatuta utziz.
EUSKOFRIZ ASKARTZA-k bere partetik garaipenaren senda berreskuratu zuen NAJERA TURISMO-ren aurka 62-55 irabaziz. Askartzakoak sailkapeneko erdiko partean daude eta ez dute ezer jokoan baina neurketa guztiak irabazten saiatuko dira denboraldia ahalik eta sentsazio onenekin bukatzeko.
UNIBASKET LOGROÑO-k funtsezko garaipen bat lortu zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka 80-49 irabaziz jaitsiera sahiesteko borrokan. Errioxarrak hasieratik gehiago izan ziren eta garaipen oso garrantzitsua lortu zuten azken postua atzean utziz.
Azkenik TABIRAKO BAQUE-k 35-57 irabazi zuen ZORNOTZA-ren etxean hasieratik hobeak izan ziren norgehiagoka batean. Bi taldeak iada burua hurrengo denboraldian dute etxeko lanak eginda dituztelako.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k matematikoki lortu du iada lehenengo postua MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 53-73 irabazi eta gero eta hurrengo urtean TERCERA FEB mailan egongo dira. Denboraldi bikaina Bilbotarrena.
Bestalde, AISLA ARMETI IBAIZABAL eta NAVASKET-ek zabaldu zuten jardunaldia nafarren garaipenarekin 76-82. Maila handiko norgehiagoka izan zen non bi taldeak irabazteko merituak egin zituzten baina, azkenean, garaipena Iruñara joan zen.
ASKARTZA CLARET sailkapeneko bigarren postuan jarri da DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren gainetik pasa eta gero 91-46. Bizkaitarrak denboraldiko partidurik onena jokatu zuten erritmo handiarekin erasoan eta lan oso ona eginez defentsan.
AGUERRI LARRAONA CLARET eta MEGACALZADO ARDOI-ren artekoan ere kolore bakarra egon zen nahiz eta lehenengo laurdena oso parekatsua izan. Bigarrenetik aurrera urdinekoak gehiago izan ziren konfirmatuz denboraldiko momentu onenan daudela.
HYDROPYC URGATZI eta LEIOA SBT-ren arteko lehian garaipena azkeneko hauentzako izan zen 61-80. Bizkaitarrak finago egon ziren hasieratik eta nahiz eta Gasteiztarrak duintasunez lehiatu, ez zuten asmatu erasoan.
LA SALLE VERSIA-k eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek lehia zuzena zuten berdinduta baitzeuden sailkapenean. Donostiarrak hobeak izan ziren orokorrean 56-72 irabaziz eta seigarren postura igo dira Final 4 postuetatik garaipen batera.
Amaitzeko EASO BASKET TURDUS.WINE-k eta SANTURTZI SK-ak jokatu zuten non Bilbotar gazteak erasoan emandako erakustaldi itzelarengatik 95-110 gailendu ziren. 17 hiruko sartu zituzten Bizkaitarrek denboraldiko marka onena ezarriz 6.75 metroko marratik.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS GARCIA