Bi jardunaldi besterik ez A1 multzoak amaitzeko.
KADETE NESKAK
ASEVI ARASKI-k eta BASKONIA-k zabalduko dute Kadete Nesken A1 multzoa Gasteiztar derbi batekin. Bi taldeak garaipen bateko aldearekin daude denboraldi amaierako Final 4arengatik borrokatzen. Emaitza honek dena erabakita utzi dezake bi jardunaldiren faltan.
LOINTEK GERNIKA-k eta LA SALLE BILBAO-k lehen postuarengatik borrokatuko dute Maloste Kiroldegian. Gernikarrak garaipena bai ala bai behar dute bestela Bilbotarrak Espainiako Txapelketara sailkatuko dira zuzenean.
EASO IBAETA BASKET IRULEA-k hirugarren postua ziurtatu nahi du eta horretarako ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ri irabazi beharko dio igande goizean. Ordiziarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten aurrekoan eta orain bigarrena jarraian nahi dute.
A2 multzoan DINNTECO ARABA-k eta AXA AMURRIO-k jokatuko dute lehenengo Divino Maestro Kiroldegian. Lehia oso parekatsua espero da hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitzeko gogoa duten bi taldeen artean.
ZAST GAP ZKE eta TABIRAKO BAQUE-k bihar jokatuko dute potzutik ateratzeko gogo askorekin. Bi taldeak azken postuetan kokatuta daude eta nahiz eta hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitzeko borrokan sartzea ia ezinezkoa duten, irabazten saiatuko dira sentsazio onak berreskuratuz.
BARAKALDO BALONCESTO-k EASO BASKET GAMMA jasoko du larunbat arratsaldean neurketa interesgarri batean. Izan ere Barakaldokoak goiko postuetan sartzeko lehian murgilduta daude eta Donostiarrak aldiz dinamika oso onean daude azken bi partiduak irabazi ondoren.
URRATEGI BARNE DISEINUA liderrak etxean jokatuko A2 multzoa ixteko OSTADAR ALVITE ARQUITECTURA-ren aurka. Nahiz eta sailkapenean alde handia egon, joaneko neurketan Azkoitiarrak soilik bi gora egin zuten beraz, edozer gauza gerta daiteke oraingoan.
KADETE MUTILAK
BARAKALDO BALONCESTO-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k zabalduko dute A1 multzoa igande goizean. Barakaldokoak azkenak daude Final 4era sailkatzeko aukerarik gabe baina aurpegia ematen saiatuko dira maila honetako talde onenetariko baten aurka.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k hirugarren postua ixten saiatuko da TABIRAKO BAQUE-ren aurka jokatuz jardunaldia honetan. Hala ere Durangokoak oraindik Final 4era sailkatzeko aukerekin daude beraz, ez dizkiete gauzak erraz jarriko Donositarrei.
LOIOLA INDAUTXU-k eta BASKONIA A-k itxiko dute A1 multzoko jardunaldia Jesuitas Ikastetxean. Gasteiztarrak irabazten badute lehenengo postua ziurtatuta utziko dute eta horreki Espainiako Txapelketara joateko lehen txartela.
A2 multzoan ATLETICO SN SN eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI izango dira lehenengoak jokatzen bihar goizeko 10:00etan. Donostiarrak faborito dira a priori eta gainera ezin dute barkatu liderraren estelan egoten jarraitzeko.
KREAN OINTXE! eta EFIK ISB-ren arteko lehia ere bihar jokatuko da Iturripe Kiroldegian. Arrasatekoek ez dute oraindik garapenik lortu denboraldi honetan baina oraingoan aukera ederra dute etxean jokaten dutela aprobetxatuz lehen garaipena eskuratzeko.
ANTIGUA LUBERRI eta ANOGA ARABERRI-k Altza Kiroldegian jokatuko dute larunbatean 15:30etan. Donostiarrak garaitu ezin dagoen liderra jasoko dute neurketa zail batean. Hala ere talde Gasteiztarra ezustean harrapatzen saiatuko dira laugarren garaipena lortzeko asmoarekin.
Azkenik BASKONIA AZUL eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k jokatuko dute bihar arratsaldean. Joanekoan Gasteiztarrak erraz irabazi zuten baina Ordiziarrak asko hazi dira bigarren fase honetan eta mendekua hartu nahi dute aurrera pauso bat emateko sailkapenean.
JUNIOR NESKAK
LOIOLA INDAUTXU-k eta OPTICA TROCONIZ ARABA-k zabalduko dute A1 multzoko jardunaldia larunbat goizean. Bilbotarrak “final” bat dute aurrean Final 4era sailkatzeko helburuarekin fase honetako txapeldun geratu den eta presiorik gabe jokatzen duen talde baten aurka.
EUROMEX ARASKI-k eta LOINTEK GERNIKA-k ordu berdinean jokatuko dute Judimendi Gizarte etxean. Gernikarrak azken partiduen dinamika aldatzen saiatuko dira Final 4erako sailkapena itxiz eta bertara sentsazio onekin iritsiz.
BERA BERA INDABE ELEKTRIZITATEA-k eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k Donostiar derbi itzela jokatuko dute larunbat arratsaldean. Biek asko dute jokoan, lehenengoak Final 4era sailkatzea eta bigarrenak bigarren postua lortzea. Norgehiagoka oso zirraragarria izango da.
A2 multozan GETXO SBT-ek eta ZAST KURAYE ZKE-k jokatuko dute lehenengo larunbat arratsaldean. Getxokoek ezin dute barkatu lehenengo bi postuetara gerturatu nahi badira. Zarauztarrak aldiz nahiz eta postu hoietara gerturatzea ezinezkoa duten, irabazten saiatuko dira sentsazio onak utziz.
BASKONIA-k eta TABIRAKO BAQUE-k lehia oso interesgarria jokatuko dute igande goizean. Gasteiztarrak taula erdian daude gora egiteko intentzioarekin eta Durangoarrak aldiz ezin dute galdu lehenengo bi postuetatik ez askatzeko.
FUNDIBIDE ISB-ek eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k jardunaldiko neurketa jokatuko dute Azpeitia Kiroldegian. Biak berdinduta daude sailkapeneko lehenengo postuan beraz maila handiko norgehiagoka espero da. Emaitza honek lehenengo postua erabakita utzi dezake.
Bukatzeko BARAKALDO BALONCESTO-k eta MARIANISTAS UMILTASUNA-k jokatuko dute igande arratsaldean. Barakaldokoek ez dute garaipenik lortu fase honetan beraz helburua lehenengo lortzea izango da. Gasteiztarrak aldiz sentsazio onak berreskuratzea azkeneko hiru partiduak galdu ostean.
JUNIOR MUTILAK
ARABERRI BASKET CLUB-ak eta BASKONIA A-k zabalduko dute Junior Mutilen jardunaldia larunbat goizean. A priori gorri-urdinak dira faborito denboraldi guztian erakutsi dutenarengatik.
AXA AMURRIO-k ere arerio zaila edukiko du aurrean Bañueta Kiroldegian, BILBAO BASKET FUNDAZIOA. Hala ere etxean jokatzen dutela aprobetxatuz ezustean harrapatzen saiatuko dira talde Bilbotarra.
EASO BASKET CROMOVA eta LOIOLA INDAUTXU-ren artekoa izango da neurketarik parekatsuena hirugarren postua jokoan dutelako. Donostiarrak garaipena eskuratzen badute hirugarren postu hori ziurtatuta utziko dute.
A2 multzoa MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ALTER CONSULTING ISB-ek zabalduko dute bihar goizean. Nahiz eta alde handia egon sailkapenean bi talde hauen artean, Gipuzkoar derbi honetan edozer gauza gerta daiteke.
ORDIZIA ORKLI-k ezin du barkatu asteburu honetan lehenengo bi postuetatik ez aldentzeko. Aurrean CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI edukiko dute bigarren fase honetako lehen garaipena lortzeko ilusioarekin.
GETXO SBT-ek eta KRAM SOLUTIONS JOTAKE-k Fadura Kiroldegian jokatuko dute larunbat arratsaldean. Getxotarrak dinamika oso onean datoz lehenengo bi postuen borrokan. Aurreran talde Gasteiztar bat edukiko dute sentsazio onak berreskuratzeko helburuarekin
Amaitzeko BASKONIA B-ek eta BARAKALDO BALONCESTO-k jokatuko dute bihar 18:30etan. Liderrak irteera zaila edukiko du arerio sendo baten aurka. Neurketa oso interesgarria izango da bi talde on hauen artean.