Sentsazio onak Miranda de Ebroko azken prestakuntza txapelketan.

Gure miniek azken lagunarteko txapelketa jokatu zuten Espainiako Txapelketa prestatzeko helburuarekin.

Txapelketa Miranda de Ebron izan zen larunbatean Asturias eta Galiziaren aurka jokatuz eta igandean Gaztela-Leonen aurka.

Neskak txapelketa oso sendoa egin zuten larunbateko bi neurketak irabaziz 60-66 Asturiasen aurka eta 61-49 Galiziaren aurka. Igandean aldiz gehiago kostatu zitzaien eta ezin izan zuten Gaztela-Leon on baten aurka 87-72 galduz. Hala ere orokorrean sentsazio oso onak utzi zituzten.

Mutilei gehiago sufritzea tokatu zitzaien arerio guztiak oso sendo ibili zirelako. Neurketa guztiak zailak izan ziren 91-114 galduz Asturiasen aurka, 83-51 Galiziaren aurka eta 49-99 Gaztela-Leon. Nahiz eta garaipenik ez lortu, txapelketa oso baliogarria izan da non gauza asko ikasi eta aurrera pauso handiak eman dituzten.

Orain azken entrenamendu saioak egingo dituzte datorren igandean Debako Kiroldegian 10:00etatik 12:00etara eta 15:30etatik 17:30etara.

Hurrengoa San Fernandora bidaiatzeko autobusa hartzea izango da Espainiako Txapelketan parte hartzeko.