Roland Osagie mutiletan eta Nerea Boveda eta Nerea Salgado nesketan, deituak izan dira Espainiako U15 selekzioarekin.

Lehenik eta behin aipatu beharra dago Xabi Chico TERCERA FEB-eko TABIRAKO BAQUE-ren entrenatzailea dena beste behin Espainiako U15 selekzioarekin egongo dela David Soriari laguntzen. Hauek Roland Osagie (BASKONIA) jokalaria deitu dute teknifikazio programan parte hartu dezan.

Aldi berean, Nerea Boveda (CD IRLANDESAS) eta Nerea Salgado (SD PATRONATO) jokalariak nesken U15 selekziora deituak izan dira, egiten ari diren denboraldi bikainari esker.

Apirilak 16tik 20era Zaragozan egongo dira Teknifikazio programaren parte den MHL Txapelketa jokatzen.

ZORIONAK!!