Gauza asko erabakitzeko denboraldia amaitzeko bi jardunaldi besterik ez falta direnean.
NESKEN BIGARREN MAILA
A1 multzoan aipagarriena GRAFICAS JUARISTI ZKE liderrak garaipen berria lortu zuela LICEO MONJARDIN-en aurka (60-41) eta beste bat lortu ez gero igoera zuzena lortuko du matematikoki.
Gainera ARANGUREN MUTILBASKET-ek eta CONET FACILITY ARABA-k bigarren postuarengatik borrokatu zuten Gasteiztarren garaipenarekin (56-60) norgehiagoka oso estu batean.
Final 4era sartzeko borrokara GAZTE BERRIAK taldea gehitu da GETXO SBT-ri irabazi ondoren (70-65) eta berinketa hirukoitza dugu momentu honetan laugarren postuan.
A2 multzoan aldiz VALLE DE EGÜES sendo jarraitzen du lehenengo postuan ESCOLAPIOS BILBAO-ren etxean irabazi eta gero (52-55) eta TABIRAKO BAQUE-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen MARISTAS LOGROÑO-ren aurka (66-40) eta maila mantentzeko aurrera pauso handia eman dute.
UNIBASKET LOGROÑO eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-k lehia oso interesgarria eduki zuten sailkapeneko beheko partean non Errioxarrak gailendu ziren (60-48).
MUTILEN BIGARREN MAILA
Liderrak, ARABERRI BASKET CLUB-ak, galdu egin zuen ULACIA ZKE-ren etxean (73-65) eta bigarren postura jaitsi da GETXO SBT-ren garaipenarekin. Izan ere Getxokoak EASO BASKET ANDATZA-ri irabazi zioten (51-91) eta talde Gasteiztarrari berdindu diote sailkapenean baino aurretik jarri dira beraien arteko aberaje alde dutelako.
DUPLOSTOCK OIARSOLEZO bi hauetik garaipen batera jarri da PADURA-ri irabazi ondoren (89-68) eta lehenengo postuaren borroka oso estu geratu da liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan.
Sailkapeneko beheko aldean EASO BASKET ANDATZA matematikoki mailaz jaitsi da eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ri oso zaila jarri zaio maila mantentzea SANTUTXU-ren etxean galdu eta gero (82-58). Gelditzen diren bi neurketak irabazi behar ditu eta arerio zuzenen emaitzak itxaron.
PADURA, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU, AGURAIN eta ZORNOTZA ST-ek ere ezingo dute barkatu gelditzen diren partiduetan maila mantendu nahi badute.
NESKEN LEHENENGO MAILA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k NAVARRO VILLOSLADA-ri irabazi zion (81-32) eta oso gertu du Ligako Txapeldun izatea. Hurrengo jardunaldian irabaziz gero edota 8 puntu baino gutxiagogatik galtzen badute mailak Txapeldunak izango dira.
LA SALLE VERSIA da hori sahiestu dezaken talde bakarra eta MAZARREDO FISIOTERAPIA-ren aurka irabazi ostean (50-54) bigarren sailkatu bezala jarraitzen dute.
JARDINERIA GORBERIA ARASKI, SAN IGNACIO PREMO eta IBAETA BASKET EASO izango dira igoera fasera sailkatzeko Final 4a jokatuko duten beste taldeak. Final 4 hori Gasteizen jokatuko da Araskikoek Kopa irabazi zutelako.
Sailkapeneko beheko postuetan LOINTEK GERNIKA matematikoki mailaz jaitsi da UNIBASKET LOGROÑO-k aukerak mantendu ditu ZORNOTZA ST-ren aurka irabazteari esker (57-50).
NAJERA TURISMO eta NAVARRO VILLOSLADA mugan daude eta ezingo dute barkatu hurrengo urtean nesken lehen mailan egon nahi badute.
MUTILEN LEHENENGO MAILA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU TERCERA FEB-eko talde bezala, bigarren igoera lortzeko Final 4era sailkatzeko borroka sutan dago.
ASKARTZA CLARET-ek galdu egin zuen ATLETICO SEN SEBASTIAN-en aurka (62-72) baina oraindik bigarren postuan daude garaipen bateko aldearekin MEGACALZADO ARDOI eta EASO BASKET TURDUS.WINE-ekiko. Bi hauek AISLA ARMETI IBAIZABAL (77-86) eta LEIOA SBT-ren (94-55) aurka irabazi zuten hurrenez hurren.
SANTURTZI SK da momentu honetan Final 4era sailkatuko zen azkeneko taldea LA SALLE VERSIA-ri (70-72) azken segunduan irabazi ostean.
Sailkapeneko beheko partean borroka gutxi dago HYDROPYC URGATZI, AGUERRI LARRAONA CLARET eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k maila galdu dutelako iada.