Neskak 8º izan dira eta Mutilak 14º Espainiako Txapelketa zirraragarri batean.

Neskek lehenengo fase ezinhobea egin zuten lehenik Galiziaren aurka 55-54 irabaziz infartuzko amaiera batean eta hurrengo egunean multzoko lehenengo postua ziurtatuz Asturiasi 78-39 irabazi ostean eta horrela final-laurdenetarako sailkapena lortu zuten.

Final-laurdenetan Txapeldun izan zen Andaluziaren aurka jokatu zuten non nahiz eta esfortzu itzela egin ezinezkoa egin zitzaien beraien erritmoa berdintzea eta 78-35 galdu zuten. Hortik aurrera 5º postuaren borrokan sartu ziren baina zorte gutxirekin lesioak eta nekea medio zirela. Lehenik Gaztela-Leonen aurka 34-70 galduz eta azken egunean Kantabriaren aurka 41-53, meritu handiko 8º postuan amaitu zuten.

Mutilek txapelketa bigarren egunean hasi zuten bi partidu jokatuz goizean Asturiasen aurka 90-86 irabaziz baina arratsaldean Balear Uharteen aurka 67-63 galduz. Emaitza hauekin multzoko 2º postuan kokatu ziren beraz 9º postuaren borrokan gelditu ziren.

Lehia hori Nafarroaren aurka hasi zen non Nafarrak oso indartsu egon ziren eta 61-76 irabaztea lortu zuten. Hortik aurrera Extremadurari 83-71 irabaziz eta Kantabriaren aurka 57-100 galduz, 14º postuan amaitu zuten gure mutilak esfortzu handi bat egin eta gero.

Honela bukatutzat eman dute bai gure gazteek eta bai gure entrenatzaileek urtarrilean hasi zuten bidea eta Kadiz-era eraman diena. Emaitzetik kanpo, esperientzia oso aberasgarria izan da danontzako eta beti gogoratuko duten zerbait izango da.

Zorionak danoi!