KUTXABANK ARASKI eta IDK EUSKOTREN-ek “match ball”-a libratu dute eta hurrengo urtean LF Endesan egongo dira.
Bi taldeek irabazteko beharra zuten maila mantendu ahal izateko eta biek etxeko lanak ondo bete zituzten.
Gasteiztarrak irabaztea besterik ez zuten behar eta etxean jokatzen zutela jakinda, zaleen bultzada ondo aprobetxatu zuten. Hasieratik gehiago izan ziren CADI LA SEU-ren aurka eta 85-68 irabazi zuten. Laurden guztiak menderatuz eta Marta Hermida bikain bati esker (29 puntu) hurrengo urtean nesken maila gorengoan egongo dira.
Donostiarrak zailagoa zuten DURAN MAQUINARIA ENSINO-ren etxean jokatzen zutelako eta irabazteaz aparte ARASKI-k edo CELTA-k galdu beharra zuten. Neurketa espero zen bezala oso parekatuta egon zen azken momentura arte non Maria Eraunzetamurgilek hiruko bikain bat sartu zuen taldea aurretik jartzeko 27 segunduren faltan. Hortik aurrera defentsa ona eta Lola Pendanderen jaurtiketa libreak 69-74ko emaitza utzi zuten. Garaipenak eta Celtaren porrotak IDK EUSKOTREN LF Endesan beste urte batez jokatzen utziko die.
LOINTEK GERNIKA-k ere denboraldiari amaiera jarri zion OSES CONTRUCCION-en etxean 53-63 irabaziz. Denboraldi oso gorabeheratsua izan da Gernikarrena Kopara sailkatzea lortuz baina play-offen ateetan geratuz 9° postuan.
Horrela amaitu dute denboraldia gure nesken hiru taldeak non beste urte batez hiruak nesken maila gorengoan izango ditugu. Orain deskantsatzeko momentua iritsi zaie 2025-26 denboraldiaren prestakuntzarekin hasteko.
ARGAZKIAK: KUTXABANK ARASAKI eta IDK ESKOTREN