Euskadiko Saskibaloi Federazioak, aurreko denboraldietan bezala, Euskal Kirol Federazioen 16/2006 Dekretuak dioen moduan, osasun-laguntzako aseguru-kontratu bat sinatuko du 2025/2026 denboraldirako, galera anatomiko edo funtzionalen eta heriotzaren ondoriozko istripuetarako eta kalte-ordainetarako, 849/1993 Errege Dekretuan eskatutako estaldurekin.
Horrela jakinarazten dizuegu aseguru horri buruzko eskaintza aurkeztu nahi baduzue, 2025ko maiatzaren 6ko 12:00ak arte egin dezakezuela, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren idazkaritzan (Julian Gaiarre etorbidea 48, 48004 Bilbao).
Gure beharretara egokitutako proposamena aurkez dezazuen, honako datu hauek ematen dizkizuegu:
– 2024/2025 denboraldiko aseguratu kopurua: 10.000.
– 2024/2025eko istripu-tasaren ehunekoa (2025eko otsaila ixtean): %166,29.
– 2024/2025 aldiko ezbehar-kopurua (2025eko otsailaren amaieran): 890.
Primak federatu bakoitzeko 2024-2025: 78,10 (zergak barne).
Interesa duten enpresek gutun-azal itxi baten bidez aurkeztu beharko dituzte haien proposamenak eta hauek Euskal Saskibaloi Federazioaren bulegoetan irekiko dira maiatzaren 6an 12:00etatik aurrera.
Proposamenak jendearentzat irekiko dira eta lehiaketara aurkezten diren enpresetako ordezkariak joateko aukera izango dute.
Eskaintzak 2025-2026 denboraldira mugatuko dira eta ez dira denboraldi baterako baino gehiagorako baloratuko.
Jasotzen diren proposamenek gehienez 50 puntu eskuratuko dituzte eta bertan hiru atal jaso beharko dira:
– Eskainitako prima (35 puntu gehienez).
– Mediku taldea eskuragarri (8 puntu gehienez).
– Proposatutako hobekuntzak asegurudunei gertakarien jakinaraztea errazteko, eta Federazioak gertakarien eta asegurudunei emandako laguntzen jarraipena egiteko (7 puntu gehienez).
Balorazio horiek Zuzendaritza Batzordeari eta Batzarrari erabakiak hartzeko orduan erraztasuna emateko bideratuta daude eta inola ere ez dute definituko zein enpresa den kontratazioaren esleipenduna.
Balorazioak Zuzendaritza Batzordean aztertuko dira eta hark Batzar Orokorrari proposamena egingo dio, behin betiko hautaketa egiteko organo eskuduna den aldetik.
Edozein kontsultarako jarri harremanetan Euskadiko Saskibaloi Federazioarekin (944735198).