Zapore gazi-gozoa gure Tercera Feb mailan dauden taldeentzat.
Lehenik IRUKI TAKE izan dugu, ametsetako denboraldi bat eginez, hirugarren postuan amaitu dute denboraldia. Nahiz eta azkeneko hiru neurketak galdu, Goar Artetxeren taldeak denboraldi bikaina egin du eta azken aurreneko jardunaldira arte igoera fasera sailkatzeko borrokan egon dira.
Ondoren BILBAO BASKET FUNDAZIOA izan dugu, bosgarren postuan. Denboraldi oso gorabeheratsua izan da Bilbotarrentzako. Oso ondo hasi ziren baina denboraldi erdian hustu egin ziren pixkanaka. Hala ere ligako azken partera oso ondo iritsi dira eta azkeneko bi neurketa itzel eginda maila mantentzea lortu dute.
ULACIA ZKE-k azkeneko jardunaldian lortu du matematikoki maila mantentzea, arrasteen zai egon beharrik gabe. Andoni Lazkanorenak hasiera kaxkarra izan zuten garaipen 1 eta 7 porrotekin. Hortik aurrera egoerari buelta eman eta bigarren itzuliko lehenengo bost neurketak irabaziz, goraka egitea lortu zuten. Azkeneko jardunaldian ezin zuten barkatu eta luzapen bat eta gero garaipena lortu zuten zortzigarren postua lortzeko.
BASKONIA ere antzeko ibili da. Denboraldi guztian sailkapeneko beheko partetik ateratzeko borrokan. Esan beharra dago meritu handia duela talde Gasteiztarrak jokalari gehienak juniorrak direlako eta esperientzia falta horrek askotan kalte egin dielako. Hala ere jokalari gazte hauen talentuak azkenean azkeneko partiduak irabazten lagundu die eta balio handiko bederatzigarren postua lortu dute.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA hamargarren postuan dago kokatuta oraintxe bertan. Berez maila mantendu dute baina arrasteek kalte egin diezaiokete. Momentu honetan CLAVIJO-ren esku daude, Errioxarrak Segunda Feb Maila mantentzeko borrokan baitaude eta kanporaketa hori galduz gero talde Gipuzkoarra jaitsiarazi egingo lukete. Arrasatekoak oso ondo hasi zuten denboraldia baina Bilbotarren kasuan bezala husten joan ziren. Hala ere azkeneko partean goraka egin dute nahiz eta dauden postuan egon.
Azkenik TABIRAKO BAQUE dugu, azken postuan sailkatuta. Xabi Chicoren taldeak ezin izan du lehiatu gustatuko litzaioken bezala. Bi garaipenekin bakarrik, mailaz jaitsi dira eta hurrengo urtean Euskadiko Mutilen Lehen Mailan egongo dira.