Euskal Kirol Federazioen Batasunak, Euskal Saskibaloi Federazioarekin batera ERDI eta GOI mailako ikastaro OFIZIALAK antolatzeko asmoa du Bilboko LA SALLE ikastetxean, Ekainetik aurrera.

Ideia Gipuzkoan beste ikastaro batzuk antolatzea da, beraz Gipuzkoarra bazara, egin izen-ematea.

Ikastaroa egiteko interesa duten pertsonek, aurretik sarrera frogan izena eman beharko du MAIATZAREN 21a baino lehen, IKASGUNEA webgunean: https://ikasgunea.euskadi.eus/es/

Froga hau soilik saskibaloiean jokatu ez dutenek egin behar dute. Beraz, noizbait jokalari bezala federatuta egon bazara, idatzi formacionentrenadores@basketbasko.com-era informazio hau emanez. HALA ERE, IZEN-EMATEA EGITEA BEHARREZKOA DA.

Bestela, ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da sarrera froga gainditzea. Laister, ikastaroaren xehetasun gehiago emango dira, ordutegiekin eta baldintzekin batera.

Edozein zalantzarekin formacionentrenadores@basketbasko.com posta elektronikora idatzi.