SAN PRUDENCIO izan da Mutilen Bigarren Mailako F4aren txapelduna eta mailaz igotzea lortu dute.
Final 4 bikaina Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegian bizitakoa beste behin.
Lehen final-erdia maiatzak 10eko larunbatean izan zen DUPLOSTOCK OIARSOLEZO eta SAN PRUDENCIO-ren artean. Gipuzkoarrak hasiera bikaina eduki zuten 10 gora amaituz lehenengo laurdenean. Bigarrenean aldiz Gasteiztarrak egoerari buelta eman zioten eta 2 puntura jartzea lortu zuten. Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi zen Lezotarren mendekotasunarekin baina azkeneko laurdenean berdekoak berriro ere emaitzari buelta eman zioten 75-77 irabaztea lortuz.
Bigarren final-erdia 19:30etan jokatu zen ARABERRI BASKET CLUB eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren artean. Norgehiagoka hau oso parekatuta egon zen lehenengo laurdenean berdinketarekin amaituz. Lehiak horrela jarraitu zuen azkeneko laurdenera arte non Gasteiztarrek aurrera pauso bat eman zuten 24-11ko partzial batekin itxiz neurketa (82-65). Mikel Arregi mailako MVP-ak sekulako erakustaldia eman zuen 25 punturekin.
Finala beraz ARABERRI BASKET CLUB eta SAN PRUDENCIO-ren arteko Gasteiztar derbi bat izan zen. Neurketa ezinbesteko kasu bategatik atzeratu egin zen eta aurreko ostiralean jokatu zen, maiatzak 16an, arratsaldeko 19:00etan. Lehiak ez zuen iruzur egin eta espero zen bezala emanaldi izugarria eman zuten bi taldeak. Hasieratik dena oso parekatuta egon zen eta aldeak oso estu egon ziren une oro. 40 minutu ez ziren nahikoak izan irabazlea erabakitzeko eta berdinketarekin amaitu zen partidua. Luzapenean hartu-emana jarraitu egin zuen azkeneko minutura 82-82ko emaitzarekin iritsiz. Azkenean 22 segunduren faltan Kevin Vegasek hiruko bat sartu zuen bere taldea txapeldun bilakatzeko 82-85eko emaitzarekin.
Horrela Gasteiztarrak txapeldun bilakatu dira eta GETXO SBT-erekin batera Mutilen Lehen Mailara igo dira.
ZORIONAK!