LOINTEK GERNIKA eta MARMOLES AZTIRIA ISB Euskadiko Txapeldunak!!

LOINTEK GERNIKA Txapeldun bilakatu zen partidu guztiak alde handiz irabaziz. Lehenengo fasean 7-57 irabazi zioten ZAST EROAK taldeari eta 89-48 GAROA DIGITAL ARASKI-ri, A multzoan lehenengo bezala sailkatuz. Final-erdian B multzoan bigarren geratu zen P.VERDE ARABA 2011-ren aurka jokatu zuten non 68-22 irabazi zuten. Finala MARTIN DECO PATRONATO-ren aurka izan zen eta hemen ere erabat garaitu zuten 72-47ko emaitzarekin.

MARTIN DECO PATRONATO-ren bidea zailagoa izan zen nahiz eta B multzoko lehenengo postua lortu. EASO BASKET ALVITE ARQUITECTURA-ri 49-64 irabazi zioten lehenengo partidua eta 59-47 P.VERDE ARABA 2011-ri bigarren partidua. Final-erdian A multzoan bigarren geratu zen GAROA DIGITAL ARASKI-ren aurka infartuzko partidu bat irabazi zuten azken segunduetan, 76-77. Finalean aipatu dugun bezala ez zuten aukerarik izan Gernikar sendo batzuen aurka.

Mutiletan aldiz MARMOLES AZTIRIA ISB izan da Txapelduna neurketarik galdu gabe. Lehenengo jardunaldian BARAKALDO BALONCESTO-ri 50-35 irabazi zioten eta bigarrenean BASKONIA HEGOALDE AZUL-i 37-83. A multzoko lehenengo sailkatu bezala, final-erdian B multzoko bigarren sailkatua izan zen SIMA CORAZONISTAS A-ren aurka neurtu ziren non norgehiagoka oso parekatsu batean 57-54 irabazi zuten. Finalean EASO BASKET KARTING IRUN-en aurka jokatu zuten Gipuzkoar derbi zirraragarri batean non 70-62 irabazi zuten.

Donostiarrak B multzoko lehen postua eskuratu zuten LEIOA SBT-ri 57-47 eta SIMA CORAZONISTAS A-ri 55-82 irabazi ondoren. Final-erdian BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka neurtu ziren 56-78 irabaziz eta finalean aipatu dugun bezala ezin izan zuten Gipuzkoar derbia irabazi.

Gernikarrak eta Azpeitiarrak Euskadiko Txapeldunak izateaz gain, Espainiako Klubetako Infantil Mailako Txapelketara joateko lehen txartela eskuratu dute.

Gainera, azpitxapeldunak izan diren MARTIN DECO PATRONATO eta EASO BASKET KARTING IRUN ere Espainiako Txapelketarako bigarren txartela eskuratu dute sailkapen orokorreko bigarren postuan geratu direlako.

ZORIONAK DANOI!!