Hauek dira Euskadiko U21 Nesken Selekzioan egongo diren jokalariak.

Aitana Nanclares, Arene Etxeberria, Elena Diaz de Monasterioguren, Ione Agirre, Julene Royale, June Carmona, Leire Vallejo, Mireia Rubio, Nerea Carrasco, Noa Romaña, Nora Arozena eta Olaia Arenas.

Bi lagunarteko jokatuko dituzte aurten gure neskek Eslovakiaren aurka, Uztailaren 18an eta 19an.

Halaber, Uztailaren 14ean eta 15ean egingo dituzte lehenengo bi entrenamenduak Maloste Kiroldegian 18:00etatik 20:00etara.

Ondoren 17an Beasainen bilduko dira 19:00etatik 21:00etara entrenatzeko.

18an Zarautzen jokatuko dute arratsaldeko 19:30etan eta 19an Beasainen arratsaldeko 18:00etan.

Mikel Retolaza izango da selekzio honen hautatzailea.

Aurrerago informazio gehiago izango duzue!