Zorte gutxi izan dute gure taldeek gaurko egunean eta bihar 9° postuarengatik borrokatuko dute.

U15 neskak hasi dira eta sentsazio oso onekin gainera. Goizeko bi neurketak irabazi dituzte baina arratsaldean ezin izan dituzte arerioak gainditu.
✅12-17 vs EXTREMADURA.
✅10-3 vs MELILLA.
❌17-7 vs VALENTZIA.
❌13-10 vs ASTURIAS.

U15 mutilak ere irabazten hasi dira baina hurrengo bietan ezin izan dute irabazi hurrengo multzora sailkatzeko aukerarik gabe geratuz. Hala ere oso ondo amaitu dute eguna azkenekoa irabaziz.
✅5-13 vs NAFARROA.
❌18-16 vs ANDALUZIA.
❌17-10 vs GALIZIA.
✅21-6 vs KANTABRIA.

U13 neskek zorte txarra izan dute multzoko fasean neurketa bakarra irabaztea lortuz. Hala ere bikain lehiatu dute xehetasun txikiengatik galduz.
❌11-9 vs NAFARROA.
✅11-3 vs MELILLA.
❌14-9 vs GALIZIA.
❌13-10 vs ASTURIAS.

Azkenik U13 mutilek asko sufritu dute partidu bakarra irabaztea lortuz. Arerioak gehiago izan dira eta hauei ez zaizkie gauzak atera. Hala ere momentu oro duintasunez borrokatu dute.
❌5-17 vs GALIZIA.
❌14-9 vs KANARIAR UHARTEAK.
✅18-6 vs CEUTA.
❌18-9 vs MADRIL.

Esan bezala final-laurdenetara sailkatzea lortu gabe, bihar 9º postuarengatik borrokatuko dute gure lau selekzioek.

U13 selekzioek 10:15etan jokatuko dute neskek ARAGOI-ren aurka eta mutilak GAZTELA LEON-en aurka.

U15 selekzioek aldiz 10:40etan jokatuko dute BALEAR UHARTE-en aurka neskek eta MURTZIA mutilek.

Gogoratu canalfeb.tv-en jarraitu dezakezuela txapelketa guztia!!

ZORTE ON!!