PRESTAKUNTZA AURRERA DOA!

Urtarrilak 14 eta 21ean gure MINI selekzioek beraien prestakuntzarekin jarraituko dute Espainiko Txapelketara begira.

Hirugarren eta laugarren saioak egingo dira eta kasu honetan 18 neska eta 16 mutil izango ditugu.

Plana berdina izango da bi selekzioentzat oraingo bi egunetan. Goizeko 10:30etatik 12:30etara goizeko saioak eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoak, 12:45etan bazkalduz.

Entrenamenduak Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) egingo dira.

Ohar garrantzitsu bezela, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.

     

Eskerrak eman nahi diegu lehenengo entrenamenduetan egon eta oraingoan kanpoan geratu diren guztiei. Segi ezazue gogor entrenatzen eta saskibaloiaz ikasten!