Mutilak 9º eta Neskak 13º.

Martxoak 23tik 26ra gure txikiek sekulako esperientzia bizi izan dute Kadiz-en.

Mutilak 23an hasi zuten txapelketa Katalunia (97-47) eta Aragoi-ren (97-67) aurka galduz. Esfortzu haundia egin zuten baina ezinezkoa egin zitzaien bi selekzio sendo hauek gainditzea. Bigarren egunean aldiz, Kantabria (72-96) gailendu zuten eta multzoko fasean 3º geratuta, 9º postuaren borrokan sartu ziren.

Fase final honetan, sekulako saskibaloia eginez, 3 partiduak irabaztea lortu zuten, Gaztela Mantxa (70-83), Gaztela Leon (80-92) eta Asturias-en (81-47) aurka. Horrela, 9º postua lortu dute txapelketa bikaina eginez eta sentsazio oso onak utziz.

Nesken partetik, txapelketa zailagoa eduki dute eta, 24an hasiz, multzoko faseko bi partiduak galdu zituzten, Nafarroa (62-64) eta Gaztela Leon-en (99-49) aurka. Fase finala ere, ez zen oso ondo hasi, izan ere, azken laurden kaxkar baten ondorioz, Kantabria-ren aurka galdu zen lehenengo partidua (54-72).

Hala eta guztiz ere, nesken eguna iristekoa zen, eta azken egunean, hainbeste merezitako saria iritsi zen. Lehenik eta behin Gaztela Mantxa-ren aurka (51-71) irabaziz eta, txapeletako azken partiduan, Extremadurari (50-58). Bi garaipen hauekin, 13º postua lortu dute, amaiera ezinhobea emanez txapelketari.

ESPERIENTZIA AHAZTEZINA

Bukatutzat eman dute bai gure gazteek eta bai gure entrenatzaileek urtarrilean hasi zuten bidea eta Kadiz-era eraman diena. Emaitzetik kanpo, esperientzia oso aberasgarria izan da danontzako eta beti gogoratuko duten zerbait izango da.

Zorionak danoi!