Bigarrenean bai, garaipena lortu zuten U20ko mutilek Bratislavan puntu batengatik.

Mikel Odriozolaren mutilak, beste era batera atera ziren oraingo honetan eta hasieratik zail jarri zieten Eslovakiarrei. Halaber, lehenengo laurdena guztiz menderatu zuten 2-11ko partzialarekin hasiz eta 13-19 amaituz lehenengo 10 minutuak.

Bigarren laurdenean, etxekoak markagailuari buelta ematea lortu zuten Kovacic eta Krajcovic-en eskutik eta beso-zabalera haundiaz lagunduta, 18-10ko partziala lortuz eta 31-29 joanez atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran, sekulako hartu-emana ikusi genuen bi taldeen artean kalitatezko saskiratze askorekin. Hala ere, hirugarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan eta berdinketarekin markagailuan, eslovakiarrak partzial txiki bat lortu zuten, 53-46ko emaitzarekin bukatzeko laurdena.

Azkeneko 10 minutuetan, irabazteko aukera zail zegoen baino gureek gogor borrokatzen jarraitu zuten emaitzari buelta emateko. Bertan, Beñat Etxeberria eta Urko Perezen arteko “TAKE” konexioari esker eta Urko Madiariagaren lan bikainarekin batera, partidua 60 puntura berdintzera lortu zuten. Hala ere, minutu baten faltan etxekoak berriro ere aurreratu egin ziren baina, 24 segunduren faltan Kepa de Castrok hiruko izugarria sartu zuen talde jokaldi bikain bati esker. Ondoren, Eslovakiak irabazteko aukera eduki zuen eta, defentsa on bati esker, ez zuten sartzea lortu euskaldunen garaipena ziurtatuz 62-63.

Bukatzeko, talde onek egin duen lan bikaina azpimarratu nahi dugu eta Mikel Odriozolak eta Yon Gonzalezek lortu dutena hain denbora gutxian.

ZORIONAK!