Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kirola praktikatzeko pauta batzuk argitaratu ditu, Euskadin alarma-egoera indarrean dagoen bitartean

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN JARRAIBIDEAK. 2020-10-26

Saskibaloari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak baimena eman diote lehiaketa profesional eta erdi-profesionalei, baita Euskal Federazioak antolatutako goi mailako txapelketei, denak absolutu mailan. Maila hauetan, entrenamenduak taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe entrenatu ahal izango dira.

Gainerako mailetan, lehiaketa bertan behera utzi da, baina entrenamenduak mantentzen dira.

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA PROFESIONALAK ETA ERDI-PROFESIONALAK

  • Urriaren 26ko Dekretuan agertzen den “Profesionala” eta “erdiprofesionala” kontzeptuak, honako hauek dira
    • Lehiaketa Profesionala: Futbola: Liga Santander eta Liga Smartbank eta Saskibaloian: Liga Endesa (ACB), baita talde horiek parte hartzen duten nazioarteko lehiaketak ere.
    • Lehiaketa Semiprofesionala: Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak.maila absolutuan.
  • Entrenamenduak eta kirol-lehiaketak baimentzen dira. Hauek taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe entrenatu ahal izango dute.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA FEDERATUAK

  • Aurreko puntuan jasota ez dagoen kirol federatuaren lehiaketa eteten da.
  • Kirol federatuen entrenamenduak baimentzen dira, beti ere 6 pertsonako taldeetan
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
    • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.
  • Kirol federatukoek mugatuta dute mugikortasuna, bere udalerrira eta alboko udalerrira.
  • Lizentzia federatuak indarrean egon beharko du eta 2020ko urriaren 26a baino lehenagokoa izan beharko du.

ESKOLA KIROLA

  • Taldekako zein bakarkako Eskola kiroleko entrenamenduak baimentzen dira.
  • Eskola-kiroleko lehiaketa bertan behera geratzen da (2007an eta ondoren jaiotakoetan). Eskola-kiroleko entrenamenduak baimenduta daude.
  • Taldeka ematen diren ekintza edo/eta entrenamenduetan gomendatzen da, taldeko, gehienez 6 lagunek parte hartzea.
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
  • Ikastetxeetan burutzen diren jarduera eta/edo entrenamenduak bertan ezarritako protokoloak bete beharko dituzte.