KADETE MUTILAK
Alex Susok zuzendutako selekzioak Valentziako Erkidegoaren aurka jokatu du, eta partida azken minutuetan erabaki da. Norgehiagoka berdindua eta azken unera arte lehiatuta. Gure kadeteak hainbat momentutan markagailuan aurretik joan dira Valentziarrak erasoko errebotean gelditzeko zailtasunak izan arren. Azken laurdena irabazten hasi dira, baina bizpahiru akats eta aurkarien saskiratzeak partida galtzera eraman gaituzte.
Bigarren jardunaldian jardutako Madrilgo selekzioaren aurkako partida oso zaila izan da. Partida oso fisikoa eta erritmo altukoa, 5 minutu besterik ez genuena eutsi. Hemendik aurrera etsi ez arren ezberdintasun fisikoak saskiratzeko zailtasunak izatea ekarri dute, eta azkenean 86-50 aurkariek eraman dute garaipena.
KADETE NESKAK
Partida bakarra izan dute gaur Joseba Lizarralderen neskek, lehenengo jardunaldian atsedena izan baitute. Arratsaldean Kantabriako selekzioaren kontra jolastu dute, eta lehen laurden arrakastatsuari esker irabazi egin dute partida, 13-1 eko partzialak garaipena bideratzen lagundu baitie. Hurrengo hiru laurdenak berdinduagoak izan arren, lehenengo laurdenean lortutako aldea mantentzea lortu dute. Azkenean, 54-42 lortu dute garaipena, nesken lehenengoa eta euskal taldeen lehena ere.
INFANTIL MUTILAK
Natxo Gomez zuzendutako selekzioak txapelketako irabazletarikoa izan daitekeen talde baten kontra hasi du jardunaldia, Madrilgo Erkidegoaren aurka. Gure selekzioak fisikoki hobea den Madrilgo selekzioaren aurka zaila izan du bere jokoa erakustea. Euskal taldeak saskiratzeko zailtasunak izan ditu, aurkariek aldiz saskiratze errazak eskuratzea lortu dute garaipena lortuz, 28-78.
Arratsaldean Kanariaren aurka jokatu dute, non taldeen arreta akatsak zigortuak izan diren. Lehenengo bi laurden ederrak, 10-12 puntuko aldea kontran, baina gure infantilen joko onarekin. Hirugarren laurdenean hainbat akats izan dute eta hauek konpontzea oso zaila suertatuko zen. Azkenengo laurdenean aldiz, momentuko txapelketako minutu onenak jolastuz, bai erasoan zein defentsan 10-24 ko partziala eskuratzea lortu dute. Tamalez, ez da nahikoa izan hirugarren laurdenean gertatutakoa konpontzeko.
INFANTIL NESKAK
Ez da hasiera erreza izan Ibon Saenz de la Fuentek zuzendutako neskentzat, bi jardunaldi gogorrak izan baitira. Lehenengo partiduan Madrilgo Erkidegoa itxaroten gintuen, txapelketako irabazletarikoa izan daitekeen taldea ere. Laurden bakoitzean 20 puntuko bataz bestekoa izanda, ez ziguten saskiratze errazak sartzen utzi. Lehenengo 15 minutuak erritmoari eusten saiatu dira erasoko minutu onekin eta defentsan gogor jolastuz, baina hemendik aurrera ezin izan dute erritmoa jarraitu.
Bigarren jardunaldian Valentziako Erkidegoaren aurka jolastu dute, goizeko partiduarekin konparatuz ezberdina izan dena. Ez dute partidua behar den bezala hasi, eta Valentziarrak markagailuan 10-12 puntuko aldea lortu dute. Jarraian 25 minutuko lan bikainak 6-8 puntura hurbiltzea lagundu digu. Azkenean egindako lana ez da markagailuan islatu, azken laurdenean ezin izan dutelako lan gogor eta onarekin jarraitu. Amaiera 65-38.