LIGA FEMENINA 1

EUSKAL DERBIA: LOINTEK GERNIKA 69 – 47 ARASKI

Giro bikaina aurreko larunbatean Malosten. Eguraldia txarra izan arren, jendea Euskal derbia ikustera hurbildu zen.

Partidua Araskikoen saskiratzeekin hasi zen. 0-5 hasi ziren aurretik baino etxekoak segituan erantzun zuten markadorean aurretik jartzeko borrokatu zuten. Lehen zatian bi taldeek asmatu zuten jaurtiketetan eta 17 nako berdinketarekin amaitu zuten denbora.

Bi taldeak gogor mantendu ziren bigarren zatian. Ez zegoen argi partidaren joera, baina saskiratze pare batek aurretik jarri zuen Lointek Gernika bigarren zatiaren amaieran. Atsedenaldira 35-32 iritsi ziren.

Aldageletatik bueltan Lointek Gernika indartsuago bueltatu zen. Neskak kontzentratuta zeuden, intentsitatea igo eta markagailuko aldea handitu zuten. Hirugarren zatitik aurrera etxekoek partiduaren tendentzia markatu zuten. Hauek geroz eta animatuagoak zeuden eta Araskiko neskei geroz eta zailagoa egin zitzailen partiduari buelta ematea.

Azken denbora norabide horretan mantendu zen. Etxekoek aurkariak markagailuari buelta emateko aukerarik gabe uzten ari ziren, eta Araskikoek, zoritxarrez, ez zuten saskipean asmatu.

Lointek Gernikak distantzia handitu eta 69-47 gora amaitu zuten partidua.

Ekitaldia txalo txaparrada batekin amaitu zen bi taldeentzako.

 

IDK EUSKOTREN 38 – 34 EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE

IDK Euskotren-en garaipena etxean Embutidos Pajariel Bembibre-ren aurka. Aurretik hasi zen Donostiako taldea eta 10 puntuko distantzia hartzea lortu zuten. Ala ere, atsedenaldia baino lehen, kanpoko taldea 4 puntura hurbildu zen. Bigarren denboran markadoreak 38-34 amaitu zuen.

Bigarren zatian markadoreko distantzian oso urbil mantendu ziren bi taldeak. Ez zegoen argi zein taldek lortuko zuen garaipena. Etxeko taldeak hirugarren denboran defentsa gogortu eta saskiratze batzuen ondoren markadorean aurrea hartu zuten. Goian mantendu ziren partidua amaitu arte eta IDK Euskotren-entzat izan zen garaipena. 71-67 bukatu zuten.