GIPUZKOA – ARABA (NESKAK)

Gipuzkoako selekzioa oso fin ibili zen txapelketa hasieran. Abantaila fisikoaz baliatuz, lehenengo laurdenean 8 puntuko aldea eskuratu zuten. Arabak hiruko marratik erantzun zuen gipuzkoarren hasiera onari. Handik aurrera arabar selekzioak defentsan maila igo ostean, markagailua irauli zuen eta 21-23 irabazten zihoazen atsedenaldian.

Gipuzkoa errebotearen jabe izan arren, saskiratze maila urria izaten ari zen. Arabak berriz, bigarren laurdeneko hildoa jarraitzen aritu zuen. Arabarrek inposatzen zuten intentsitateak, Gipuzkoari erraztasunez jokatzen eragozten zien. Gainera, arabarren hiruko saskiratzeei esker, hirugarren laurdena bukatu orduko 14 puntu aurretik ziren. Azken txanpan, gipuzkoarrek erosotasuna berreskuratu bazuten ere, arabak 10 puntuko aldea mantendu zuen eta azkenik, Gipuzkoa 46-57 Araba.

 

GIPUZKOA – ARABA (MUTILAK)

Lehenengo laurdenean arabarrek hiruko lerrotik 5 saskiratze lortu zituzten, eta horri esker, lehenengo laurdenean 5 puntu aurretik joatea lortu zuten. Gipuzkoarrak ez ziren bat ere fin ibili bigarren laurdenean, huts egiteek eta arabarren intentsitateak, arabarrek eroso jokatzea egin zuten. 12-26 arabarren alde bigarren laurdenean eta horrela, ia 20 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldian.

Bigarren zatian partidua guztiz aldatu zen. Gipuzkoak intentsitatea eta erritmoa areagotu zuen. Lehenengo zatian ez bezala, bigarren zatian gipuzkoarren saskiratze mailak gora egin zuen. 23-10 baten ostean, aldea murriztu eta partiduan sartu ziren. Azken laurdenean, gipuzkoarren intentsitatea eta erritmoa zen nagusi, beraz, markagailua irauli eta aurretik jarri ziren 5 minturen faltan. Azken momentuetan bi taldeen arteko saskiratzeak eman ziren eta azkenik Gipuzkoa irten zen garaile 78-73ko emaitzarekin.

 

NAFARROA– BIZKAIA (NESKAK)

Partidua hasterakoan, Bizkaiak defentsa maila handia inposatu zuen eta kanpoaldeko saskiratzeetan eraginkorrak izaten hasi ziren, 9-17 Bizkaiaren alde. Bizkaitarren defentsa mailari esker, Nafarroak zailtasunak zituen saskiratzeak lortzeko, horregatik 12 puntura arte joan ziren bizkaitarrak. Laurdenaren erdialdetik aurrera, nafarrek erritmoa areagotu eta horrekin batera, erasoan egoera hobeak lortzen hasi ziren eta aldea murriztea lortu zuten. Atsedenaldian, 29-31 Bizkaiaren alde.

Atsedenalditik bueltan, Nafarroak sekulako aldaketa izan zuen. Erritmoa inposatu zuten eta partiduaren jabe egiten hasi ziren. Defentsa maila areagotu zuten nafarrek, hori dela eta, Bizkaiak puntuak eskuratzeko zailtasunak zituen. Nafarroaren aldeko 25-10eko partzialari esker 13 puntuko aldea lortu zuten. Azken laurdenean hildo berdina mantendu zen, Nafarroa maila berdinarekin jarraitzen zuen eta Bizkaiak zailtasunak zituen partidura itzultzeko. Azkenik, 72-53ko emaitzarekin Nafarroak eraman zuen garaipena poltsikora.

 

NAFARROA – BIZKAIA (MUTILAK)

Bizkaia izan zen partiduaren jaun eta jabe. Lehenengo laurdenaren erdialdea parekatua izan arren, azkenean, 12-26 bukatu zuen laurdenak Bizkaiaren alde. Bigarren laurdenean, bizkaitarrek saskiratze maila eta intentsitate handia izaten jarraitzen zuten, atsedenaldia heldu orduko 27-55 aurretik ziren.

Atsedenaldiaren ostean, aldea mantendu zen eta Nafarroak bizkaitarren saskiratze erosoak eragotzi zituen. Laugarren laurdenean, partidua berdin jarraitu zuen eta bien arteko saskiratzeak eman ziren nahiz eta Bizkaiak berriz ere eraginkortasun gehiago izan. Partiduaren bukaeran, Bizkaia irabazle, 54-91.

 

GIPUZKOA – BIZKAIA (NESKEN 3. ETA 4. POSTUAK)

Gipuzkoak ondo hasi zuen bere bigarren partidua. Intentsitate handiarekin sartu ziren norgehiagokan eta 15 puntu aurretik jarri ziren. Bigarren laurdenean Bizkaiak erantzun ostean, markagailuan hurbildu ziren. Hala ere, Gipuzkoak intentsitate gehiago inposatu zuen eta eraso eraginkorren bidez aldea ia 20 puntura eraman zuten atsedenaldian.

Atsedenaldiaren ostean, bi taldeen saskiratzeei esker markagailua ez zen asko mugitu. Azkenengo laurdenean, Bizkaiak aldea murriztu zuen 11 puntura arte, baina Gipuzkoa arriskuan jarri gabe. Azkenean Gipuzkoak brontzea lortu zuen, 70-54.

 

ARABA – NAFARROA (MUTILEN 3. ETA 4. POSTUAK)

Norgehiagokaren lehenengo laurdena berdintsua izan zen. Hiru minutu falta zirelarik, Araba erasoan fin ibili ostean, 19-13ko emaitzarekin bukatu zen laurdena arabarren alde. Arabarren eraginkortasunak bigarren laurdenean jarraitu zuen atsedenaldian 17 puntuko aldea lortzeko.

Bigarren zatia joera berdinarekin hasi zen. Nafarren jaurtiketa libreek eta eraso eraginkorrak baliagarriak izan ziren 49-41eko emaitza lortzeko. Arabak zailtasunak zituen erasoan eta horrekin batera, saskiratzeen gabezia aprobetxatuz, Nafarroa 3 puntura hurbildu zen 5 minutu falta zirelarik. Hortik aurrera, Arabak 12-7ko partziala egin ostean, partidua irabaztea lortu zuen. Arabak eskuratu zuen brontzea, 63-55.

ARABA – NAFARROA (NESKEN FINALA)

Finaleko lehenengo momentuetan bien arteko saskiratzeak eman ziren. Bai Arabak zein Nafarroak partiduaren jabetza izan nahi zuen eta markagailuaren jabetza aldatzen joan zen hasieran. Lehenengo abantaila handia 9 puntukoa izan zen, arabarren aldekoa. Gutxi iraun zuen alde horrek, nafarrek markagailua irauli eta lehenengo zatiaren bukaeran 4 puntu aurretik jartzea lortu zuten.

Hirugarren laurdena hasi bezain laster, Nafarroak 0-5eko partziala egin zuen. Segituan, Arabak 9 puntuko aldea murriztu eta berdinketa eskuratu zuen. Hirugarren laurdena, nafarren eraso onekin bukatu zen. Azken txanpako lehen minutuak baliagarriak izan ziren Nafarroak 14 puntuko aldea eskuratzeko. Aldea murriztu nahian, arabarrek hiruko eta eraso eraginkorrak burutu zituzten. Hala ere, Nafarroak ez zuen garaipena ihes egiten utzi eta jaurtiketa libreak bihurtu ostean, 45-58eko emaitzarekin txapelketa irabazi zuen.

 

GIPUZKOA – BIZKAIA (MUTILEN FINALA)

Mutilen arteko final berdintsua bizi izan zen Arrasaten. Bi selekzioek saskiratzeko izan zituzten aukerak sartu eta defentsan lan handia egin zuten, horregatik emaitza berdintsua eman zen lehenengo laurdena bukatzerakoan, 15-14 gipuzkoarren alde. Bigarren laurdenean joera berdina mantendu zen. Baina Bizkaiak hiruko marratik fin ibili ostean eta gipuzkoarren akatsen bat gehituz, bizkaitarrek 9 puntuko aldea lortu zuten lehenengo zatiaren bukaeran.

Hirugarren laurdena berdintsu hasi zen. Hiru minutu pasa ostean, Bizkaiak gorantz egin eta 2-17ko partziala egin ostean, partiduko alde handiena eskuratu zuen, 19 puntukoa hain zuzen ere. Laurdena 46-63ko emaitzarekin bukatu zen. Azken laurdenean, Gipuzkoak martxa areagotu zuen amore eman gabe. Bizkaia ez zen batere fin ibili erasoan eta haien aldeko saskiratze gabeziak eta Gipuzkoaren intentsitatea gehituz, 21-6ko partziala bideratu zuten Bizkaia arrisku handitan sartuz. 67-69 markagailuan Bizkaiaren alde zegoelarik, Gipuzkoak izan zuen azken baloi jabetza. Gipuzkoak ez zuen saskira jaurtitzea lortu eta Bizkaiak urrea lortu zuen.